2022(e)ko aza. 17(a)

ORDIZIAKO AZOKA


Atzo Ordiziara joan ginen eta bertan, turismo bulegora sartu ginen, han bi bideo ikusi genituen, Ordiziako azoka nola egiten zen azaldu ziguten. Gero, "Mokau batean" tailerra egiteko, lau taldeetan banatu gintuzten. 







Ondoren, zerrenda bat eman ziguten erosi beharrekoarekin eta beste ariketa batean, gure zerrendan zegoen produktu bat aukeratu behar genuen, non egiten zen, nola, zerekin, nola zaindu eta ze prezio zeukan, idatzi behar izan genuen. 


Erosketak egin eta gero, LH 4, 5 eta 6. mailakoak hamaiketakoa egiteko, elkartu ginen. Ondoren, berriro turismo bulegora bueltatu ginen eta han, elikaduraren piramidea landu genuen.








Gero, denbora pixka bat jolasteko utzi ziguten eta bukatzeko, erosi genituen produktuak erakutsi genituen eta aukeratutako produktuari buruz ere hitz egin genuen. Primeran pasa genuen!!!

Eta eguna borobiltzeko, parke batera bazkaltzera joan ginen!!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina