2016(e)ko mai. 27(a)

BERASTEGIKO LIBURUTEGIA!!


Herriko liburutegiak ateak ireki aurretik ezagutzeko aukera izan genuen!!


Hemen agertzen gara 4.mailako ikasleak Lierniren azalpenak entzuten.


Uxue eta Irati - Nun utzi behar ditugu hartutako liburuak?-


Hemen ditugu Martin eta Hodei liburu berriak ikusten.


Gure ustez oso liburutegi polita gelditu da eta asko erabiliko dugulakoan gaude.

Animatu zaitezte Berastegiko liburutegira etortzen!!!!!



2016(e)ko mai. 19(a)

ORIOKO TXURRUKA ATERPETXEAN IZAN GARA!!

Urtero bezala aurten ere gau bat etxetik kanpo pasatzera joan gara.


Oriora goaz maleta eta guzti!!!!!


Ze ondo gaude gure lo gelan, lotarako prest!!!


Haritz eta Oinatz mahai teniseko partida oso lehiatua jokatzen...



Ibilaldi gogorra eta luzea egin genuen txakolindegien artean..  Txakolina,
txakolina; Orioko erregina....


Mollarrira jeisten. A zer nolako bistak!!


Hemen gaude 4. mailakoak azkeneko momentuaz gozatzen!!!


2016(e)ko mai. 6(a)

ERRETOREAREN TXERRIA AMEZKETAN ETA IBARRAN BARRENA


Apirilaren 20an Amezketara joan ginen antzerkia egitera. 


Antzerkia "Erretorearen txerria" zen. 


Amezketarrei asko gustatu zitzaien


Aupa Laida eta Irati!! Bat, bi eta hiru!!


Martin eta Oier Amezketako lagunek prestatutako joko batean daude..


Haritz ziztu bizian ateratzeko prest!!


Amezketarrekin batera oso gustura ibili ginen!!


Ederki pasa genuen Ibarran ere antzerkia egiten. Azkenean, Ibarrakoek galdera ederrak egin zizkiguten.

Eskerrik asko Amezketa eta Ibarrako lagunei gure antzerkia ikusteagatik!!! 

2016(e)ko mai. 3(a)

AUPA ESKOLA TXIKIETAKO KIROL TOPAKETA!!!


Apirilaren 28an Tolosako Berazubiko atletismo pistetan elkartu ginen eskola txikietako kirol topaketa egiteko.

Bertan, kirol berri eta politak egin genituen eta gainera lagun asko egin genituen!!!



Goiz ederra pasa genuen eta gainera dena grabatuta gelditu zen. Klikatu jarrian bideoa ikusteko!!!


Agur eta AUPA ESKOLA TXIKIAK!!!