Denok zu,
Denok zu,
Zarena zarela berdin du.
Ez, ez da
ez da zure arazoa soilik
ez da, zure errua ez da.
Nahi duzuna izan zaitezke zu,
zarena izan zaitez.
Denok zu,
Denok zu,
Zarena zarela berdin du.
Etxean, kalean
munduan zehar libre izan,
Eman aurrera bi pausu,
Denok zu.
Entzun mutil,
edozein kolore jantzi dezakezu,
panpinekin jolastu hala nahi baduzu,
gona jantzi ta ezpainak margotu.
Aizu, neska,
edozein kirol daukazu zure zain,
nahi duzuna izateko zara gai
indartsua, ausarta ta argia zara.
Denok zu,
Denok zu,
Mutil edo neska berdin du
Etxean, kalean
Munduan zehar libre izan
Eman aurrera bi pausu.
Eta ez bazara ez neska ez mutila
zure izaeraren emaitza errespeta dadila!
Maite ditzagun gorputzak diren bezala
apain dezagun azala momenturo nahi bezala.
Inor ez da inoren menpe, inor ez da inoren
jabe
min ematen badu maitasunik ez du.
Hori baino hobeto egiten badakigu
hemen inor ez da inor baino gehiago,
egin dezagun salto hemendik haratago!
Denok zu,
Denok zu,
Mutil eta neska berdin du
Etxean, kalean
Munduan zehar libre izan.
Denok zu,
Denok zu
Mutil eta neska berdin du
Etxean, kalean
Munduan zehar libre izan
Eman aurrera bi pausu,
Denok zu!
Ez!, beti da ez!
Indarkeria sexistarik ez!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina