Etiketak

TXANELA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TXANELA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko urt. 26(a)

BLOK-TAC: "SENA BATZEAN, ARAUA BIHOTZEAN"

Urtarrilaren 9an, urte berriarekin batera, BLOK TAC lantzen hasi ginen. Aurten "SENA BATZEAN, ARAUA BIHOTZEAN", gaia egin dugu eta ederki pasa dugu. Hauek dira gure lanak:

1. Jarduera: Aurkezpena adostu eta azaldu. Oraingoan, eskolako arauak aztertu ditugu eta ariketa honetan, gidoi bat idaztea, eta egin behar dugun lanaren inguruko ahozko aurkezpen formala egitea beste mailetan izan da. 

2. Jarduera: Galdeketa aurrera eraman. Talde bakoitza dagokion mailara joan da, egin dugun galdekizuna aurkeztera eta pasatzera.



3. Jarduera: Erantzunak interpretatu eta grafikoak eraiki. Galdekizunetan bildutako datuak grafikoetan (barra diagramatan) irudikatu eta hormairudi batean isladatu ditugu. 


4. Jarduera: Grafikoak ondorioztatu. Grafikoetatik ondorioztatu eta testu idatzi batean bihurtu dugu. 




5. Jarduera: Antzerkitxoak asmatu. Jasotako informazioan oinarriturik, egoera ezberdinak errepresentatuko dituen gidoiak idaztzi ditugu.


6. Jarduera: Antzerkitxoak errepresentatzen. Antzerkitxoak besteen aurrean egin ditugu.




7. Jarduera: Ebaluaziorako portfolioa prestatzen. Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatu, gorde eta karpeta apaindu, bide batez auto-ebaluaketa egin modu arduratsu batez egin dugu.


Lan hau ederki egin dugu eta asko ikasi dugu. Espero dugu gustatu izana!!!



2022(e)ko abe. 22(a)

MAITE DITUT MAITE, GURE BAZTERRAK

 


Txanelako gai berria, "Maite ditut, maite, gure bazterrak" lantzen hasi gara. Oraingo honetan, Euskal Herriko mapa fisikoa eta politikoa, gure eskualdea, gure herria, gure herriko pertsonai ospetsuak, festak, bertako produktu tipikoak, klima, iparrorratza,... ikasiko ditugu.

1. GURE HERRIA


Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara kokatuta dago. Mila biztanlerekin kontatzen du, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago. San Lorenzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiez inguratuta. 

Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Bertakoek eta ingurukoek Beasti deritzote herriari. Itsasoaren mailarekiko 390 metroko garaiera du. 45,83 km² ditu, Tolosaldeko udalerri zabalena da. Hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarrain.

2. GURE ESKUALDEA

Tolosaldea Gipuzkoako ekialdean dagoen eskualdea da. 332 km²-ko azalera du. Lurralde historikoan jende gutxien duen eskualdea da, baina, aldiz, udalerri gehien ditu, 28. Eskualdeko udalerri garrantzitsuena Tolosa da, hortik datorkio izena. Iraganean, Tolosaldeko udalerri guztiak Tolosaren zati izan ziren, pixkanaka banatzen joan ziren arte.

Hauek dira Tolosaldeko 28 udalerriak:

- Abaltzisketa                - Aduna                - Albiztur               - Alegia

- Alkiza                          - Altzo                  - Amasa-Villabona

- Amezketa                   - Anoeta               - Asteasu               - Baliarrain

- Belauntza                   - Berastegi          - Berrobi                

- Bidania-Goiatz            - Elduain              - Gaztelu               - Hernialde

- Ibarra                          - Ikaztegieta         - Irura                    - Larraul

- Leaburu-Txarama       - Lizartza              - Orendain            - Orexa

- Tolosa                         - Zizurkil


3. BERASTEGIKO KLIMA ETA PAISAIA

Abenduaren 13tik 19ra Berastegiko eguraldia eta tenperatura apuntatu dugu eta jasotako informazioarekin, barra diagrama egin dugu, oraingo honetan, ordenagailua erabiliz grafikoa sortu dugu, "create a graph" aplikazioarekin. 

ASTEKO EGUNAK (Abenduaren 13tik 19ra)

Tenperatura ºC

ASTEARTEA

13

ASTEAZKENA

12

OSTEGUNA

8

OSTIRALA

8

LARUNBATA

7

IGANDEA

12

ASTELEHENA

11

Hona hemen gure barra diagrama:

Berastegiko klima ozeanikoa da, euri ugari eta tenperatura epela. Udak ez dira oso beroak ezta neguak oso hotzak ere. 

4. BERTAKO PRODUKTU TIPIKOAK

Gure herriko produkturik ezagunena, gazta da. Mila biztanleko herria da eta 2.000  ardi baino gehiago daude eta horien esnearekin gazta egiten da. 


Honetaz aparte, gure herriko babarrunak ospe handia daukate. 


Eta nola ez ba, gure herriko barazkiak eta gaztainak oso osasuntsuak dira.




5. BERASTEGIKO PERTSONAI OSPETSUAK


-

Jose Antonio Muñagorri:
Politikaria, militarra, negozio gizon eta udaletxeko idazkaria

-

Jesus Altuna:
Antropologoa eta arkeologoa

Jose Azpiroz: Idazlea eta bertsolaria


Jose Inazio Ugartemendia: Gaztagilea

-

Arantzazu Azpiroz:
Txirrindulari profesional ohia

-

Jon Azpiroz:
Ultren mendi-korrikalaria

-

Iñaki Urkizu:
Futbolari profesional ohia

-

Matxin Labaien:
Margolaria eta idazlea

-

Paulo Iztueta:
Filologoa eta idazlea

-

Itsaso Urkizu:
Pala jokalari ohia

-

Txomin Jakakortajarena:
Euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina

-

Mariano Arsuaga:
Margolaria

-

Iñigo Gorostarzu:
Bertsolaria

-

Maria Cueto:
Eskultorea

-

Ione Gorostarzu:
Irakaslea eta idazlea

6. GURE ESKUALDEKO HERRIETAKO EZIZENAK

- Abaltzisketa: Txalburuak

- Aduna: ?               

- Albiztur: Kunplituak

- Alegia: Txintxarriak

- Alkiza: Oiloak                           

- Altzo: Tipulak                  

- Amezketa: Euliak                   

- Anoeta: Kukuak               

- Asteasu: Tranpazuloak               

- Baliarrain: Zartagiak

- Belauntza: ?                   

- Berastegi: Basurdeak eta haizeak          

- Berrobi: Puzkartiak                

- Bidania-Goiatz: Lapurrak  

- Billabona: Paristarrak

- Elduain: ?             

- Gaztelu: Jauntxoak              

- Hernialde: Astoak

- Ibarra: Piperrak                         

- Ikaztegieta: Madril txiki         

- Irura: Dragoiak                   

- Larraul: Tabako erretzaileak

- Leaburu: Txalburuak       

- Lizartza: Ijitoak              

- Orendain: Eltxoak         

- Orexa: Oilarrak

- Tolosa: Zuriak, faltsuak eta sardin zaharrak                         

- Zizurkil:?


7. BERASTEGIKO ZERBITZUAK

Lehengo egunean, Berastegiko zerbitzuak aztertzera atera ginen eta konturatu ginen, hain herri txikia izateko zerbitzu asko dauzkala. Begira ze zerrenda luzea osatu dugun!!!

- Dendak: Denda Berri eta Bideaurre.

- Harategia: Uli

- Loredenda: Atelier Su

- Ileapindegia: Naiara

- Bankua: Kutxabank

- Tabernak eta jatetxeak: Kako eta Ategi

- Hezkuntza: J.A. Muñagorri eskola eta Haurreskola

- Osasuna: Osasun Etxea eta Farmazia

- Tailer mekanikoa: Berastegi Motoreak

- Egur lanak: Luis Eraso, Andres eta Jokin Txapartegi

- Ebanista: Jon Zubillaga

- Margolaria: Iñaki pintoreak

- Kultura: Liburutegia 

- Garraioak: Autobusa eta taxia

- Gaztategiak: Gazpio, Koro, Ameri gazta

- Basolanak: Bimendi basolanak eta Jose Luis Saizar

- Kirola: Frontoia, futbol zelaia eta gimnasioa

- Elkarteak: Beasti Guraso Elkartea, Basurde Elkartea, Gaztainondo Elkartea, Urepel Elkartea, Aldin Kultur Elkartea, Odolemaileen Elkartea, Babes Zibileko Taldea. 

- Postetxea

- Nekazal Turismoa: Bastarretxe eta Argiñenea

- Errementaritza: Yeregi anaiak errementaritza

- Arraindegia (astean bi egunetan)

- Arkitektoak: Oscar V. eta Saioa S.

- Eraikuntza ospetsuak:

    - Udaletxea

    - San Martin eliza

    - San Sebastian ermita

    - San Lorentzo ermita

    - San Anton ermita

    - Jaundegi dorretxea


8. KANTA: ZELAKO ZAPARRADA

2022(e)ko urr. 20(a)

OINEZ BERASTEGI

Ikasturte honetako lehenengo "Oinez Berastegi" egin dugu. Goizeko 10:30etan plazara joan gara eta han, herriko emakume asko azaldu dira, gurekin herri buelta egiteko. Hasi baino lehen, plazan argazki bat atera dugu. 


Plazatik abiatuta, Kale Nagusitik aurrera jarraitu dugu. Han, ezkerretara hartu eta aurrera jarraitu dugu. Ondoren, errepidea zeharkatu dugu eta Ur Handirantz abiatu gara. Handik aurrera jarraitu eta San Anton ermitaren atzeko aldetik pasa gara. Hortik piska bat aurrerago, errepidea zeharkatu dugu eta bidezidor batetik igo gara. Han hamaiketakoa jan dugu eta hona hemen atera dugun argazkia:


Hamaiketakoa bukatuta, San Sebastian ermita inguratu dugu. "Eraso egurlanak" kanpotik ikusi ditugu eta Zuikindik behera jaitsi gara. Urlo zaharretik pasa gara eta handik, eskolara joan gara.


Bukaeran, argazki hau atera dugu. Ibilbidea asko gustatu zaigu eta eskerrik asko etorri zareten emakume guztiei!!!

2015(e)ko eka. 17(a)

ARABIAR KANDELA-POTEAK

"Mila gau eta bat gehiago" gaiarekin lotuta dagoen hurrengo eskulana egin dugu hiruhilabete honetan.Pazientzia handia behar izan dugu eskulan hori egiteko, baina frogatu nahi baduzue hiru gauza besterik ez dituzue behar:berrerabiliko dugun kristalezko pote  bat,kola txuria, kristalezko bolatxoak,kandela eta pintzela.Animo!!!







Begira nola geratu zaizkigun kandelak piztuta!!






2015(e)ko api. 24(a)

ISLAMIAR ZIBILIZAZIOAREN LANAREN ANTOLAKETA


Gaur goizean inguruneko lana antolatu dugu.Orain arte landu duguna berrikusi dugu eta hemendik aurrera taldeka egin beharko dugun lanaren urratsak idatzi ditugu.Gogoz egingo dugu!! 


2015(e)ko urt. 21(a)

HEZURDURA


Animalia ornodunek hezurrak dituzte.Hezurrek gorputzari eusteko,mineralak metatzeko eta barruan ditugun organoak babesteko balio dute.Hezurrek forma desberdinak dituzte:txapalak, luzeak, motzak, zabalak...

Aste honetan hezurren izenak ikasten aritu gara, hasieran paperen bidez.




Ondoren hezurdura erabiliz.

Hau da "Hezurtxo", gelako hezurdura.

2015(e)ko urt. 20(a)

KIROLA OSASUNA ETA GORPUTZA


Gai berria hasi dugu "Kirola osasuna eta gorputza". Inguruneko saio bat behar izan genuen ideia horiek guztiak lortzeko. 


Gehitu epigrafea