2014(e)ko api. 8(a)

IPUINAK, GOZOAK ETA GAZIAK.

GUSTOKO AL DITUZU IPUINAK? Ba, baduzu non entretenitu. Hemen dituzu 14 ipuin sorta gozo-gaziak.

MUTIL ABESLARIA
Bazen behin,mutil  alai bat Aitor izena zuena. Kantatzea asko gustatzen
zitzaion eta bere ametsa abeslari ospetsua eta ezaguna izatea zen.
Oso ahots polita zuen, eta bere gelako guztiak harrituta uzten zituen abesten zuenean.
Egun batean,Aitor eta bere lagunek abesteko lehiaketa batera aurkeztea pentsatu zuten. Aitor oso gustura joan zen kantatzera.
Lehiaketa horretan epaile batzuk zeuden eta banan-banan umeak kantatzen jartzen zituzten. Epailei  abeslaria ona zela iruditzen bazitzaien aurrean zuten  botoi gorri bati ematen zioten eta kanta bukatu arte itsaroten zuten. Aitor eta bere lagunak primeran pasa zuten , eta bukaeran bi sari irabazi zituzten.

Handik  hilabete batzuetara BEASTI KANTARI izeneko programa batera joateko gonbidapena iritsi zitzaion Aitorri. Aurkeztea erabaki zuen eta kantatzeko ordua iritsi zitzaionean  ``LORAK ESKEINTZEN´´ kanta kantatu zuen. Orduan epai mahai batekoak botoiari eman zion , gero beste batekoak eta azkenik hirugarrenak. Hori ikustean Aitor pozaren-pozez erdi negarrez hasi zen lehenengo, eta ondoren negar batean aritu zen.
Bere lagunak asko poztu ziren, benetan ahots zoragarria zuelako, eta amak eta aitak, musu ikaragarriak eman zizkioten. Aitorrek azken txanpara iristea lortu zuen, eta baita irabaztea ere.

Ederra izan zen hori!

FAMILIAREN ZALDIA
  
Bazen behin famili bat zaldi txiki bat zuena; oinez edo bizikletaz joaten  ziren eskolara ez zeukatelako autorik. Famili hori ez zen oso aberatsa, baina  bazeukaten diru pixka bat janaria erosteko.
Egun batean amak, konturatu gabe, diru guztia gastatu zuen. Orduan familia konturatu zen diru guztia agortu zitzaiela, eta horregatik aitak ezin zuela autorik erosi. Aita amarekin hasarretu zen.
Umeak eskolara joateko eguna iritsi zenean elurra egin zuen, eta aitari ideia oso ona bururatu zitzaion,zaldiz joatea eskolara. Zaldia ukuilutik atera eta gurdia jarri zioten. Umeak eta aita gurdi gainean jarri ziren eta eskolara abiatu ziren. Bidean lagunak ikusi zituzten. Arratsaldean aita etorri zen berriz eskolara eta gurdian aita eta umeak lo hartu zuten. Zaldiak bilatu beharko zuen baserrirako bidea. Eta baita aurkitu ere.

HARREMAN  HARRIGARRIA


Baziren bi ardi, bat adarrekin eta bestea iletsua. Belaze baten bizi ziren eta hango jauna Hariko-beltza zen. Inork ez zion kontra egiten, oso indartsua baizen. Adar eta Iletsuk bi ume zituzten Artzai eta Artzaine.
 Artzai eta Artzaine jolastera atera ziren,eta azeri batekin topo egin zuten. Azeriak esan zien :
- Zer ari zarete hemen ?
- Azeri bat naiz!!!!
-Ez zaigu axola zu azeria izatea.
-Emmm… azeriek arkumeak jaten dituzte!
-Bai, eta zer? Guri jango al gaituzu?
-Ez zarete beldurtzen?
-Ez ja ja ja ja ja!!!
-Egia esan, nik ez nuen zuei jateko asmorik. Gaiztoa naizela esaten dute, baina ez naiz, eta horrek min ematen dit.
Artzai eta Artzaine egunero joaten ziren azeriarengana, eta honela esan zien egun horietako batean bi arkumeek :
-Etorri gurekin bizitzera asko maite zaitugu eta!
-Baina zuen nagusiaren baimena behar dut ezta?
-Bai, eta seguruenik ez du utziko. Azeriak ez ditu batere gustuko.
-Ideia bat dut! Artzainek eta nik modu bat dugu gauzak lortzeko.
Nagusiarengana joan ziren eta hauxe esan zien:
-Hariko-beltza, mesede bat eskatu behar dizugu. Ba al dauka hemen gelditzea bizitzen azeri batek?
-Ezta pentsatu ere!
-Mesedez, eta mesedez erregutzen dizugu!
-Bale ados. Herritarrekin hitz egingo dut
Hitz egin zuen eta baietz esan zien.
Azeria gustora gelditu zen bertan.

NESKATXAREN AMETSA

Bazen neskatxa bat  oso  bihurria zena. Lagunekin zegoela mareatu egin  zen, eta mendiak  eta  errekak soilik ikusten hasi zen bere inguruan.
Errekara hurbildu,  eta belarretan iratxo  bat  ikusi  zuen. Neskatxak  esan  zion:
-Zu nor zara?
-Ni Lolo naiz.
Iratxoak esan zion:
-Zer ari zara hemen? Hemen ez zenuke egon behar, oso arriskutsua da. Alde egin, bestela marrazoak jan egingo zaitu!
- Baina, nola jango nau?.
Eta iratxoa isil-isilik geratu zen. Neskatxak ez zekien zer egin, baina azkenean errekatik alde egin,eta mendira joan zen.
Bat-batean esnatu egin zen.


MUSIKAREN HIRIRA JOAN NAHI ZUEN NESKATILA
Bazen behin Krabelin izeneko neskatila bat. Krabelinek ile marroixka eta  begi urdinak ditu,eta baxu xamarra da bederatzi urte izateko. Lagun pila ditu eta Krabelinen lagunak ez direnak inbidiatan egoten dira.  Krabelin beti berdin janzten da: soineko berde bat, zilarrezko sandaliak eta zilarrezko jertse motz bat.
Krabelinen ametsa musikaren hirira joatea da. Egun batean, Krabelin oso nekatuta zegoen eta lotara joan zen. Ametsetan, musikaren hirian ibili zen, eta esnatu zenean  musikaren hirian zegoen. Krabelinek esan zuen ikaraturik:
-Non nago? Non daude nire gurasoak?
Handik pixka batera, garrasi egin zuen esanez:
-Musikaren hirian nago!!! Iupi, iupi!!!
Ezustean, musika notak etorri ziren berarengana eta Krabelin pixka bat urduri jarri zen. Hiru musika nota hurbildu zitzaizkion:berdeak La izena zuen, moreak Fa izena zuen, eta azkenik turkesa kolorekoa Mi zen.
Lak, Mik eta Fak alde egiteko esan zien eta ez inori kontatzeko Musikaren Hirian egon zenik.
Lo hartzen saiatu zen eta ezin izan zuen.Bat-batean Fak buruan kolpe bat eman zion eta konorterik gabe gelditu zen. Esnatu zenean ohartu zen musikaren hiria benetakoa zela eta sekretuan gorde  zuen.


ZORTE TXARRA EMATEN ZUEN IRATXOA

 Bazen behin Ur- handiko erreka batean iratxo bat.Herri horretan inork ez zuen sinesten iratxoez, baina begira zer gertatu zen egun batean.Neska batek iratxoetan sinesten zuen, eta UR-handira joan zen iratxoa ezagutzera. Begiak zabal - zabal ireki zituen iratxoa ikusteko,eta segidan iratxoa errekatik atera zen. Begira - begira jarri zitzaion neskari eta esan zion:
- Nor zara?
Eta neskak erantzun zion:
-.Ni herriko gizon aberatsaren alaba nahiz. Aitak ez dit uzten Ur -handiko errekara etortzen, baina ni isil isilik etorri naiz. Zu errekako iratxoa al zara?
Eta iratxoan erantzun zion:
–Bai. Eta neska oso pozik jarri zen.
Herrira joango naiz eta jende guztiari esango diot Ur–handiko errekan iratxo bat ikusi dudala . Ez esan hori, bestela hil egingo naute eta.
-         Zergatik?
-         Pentsatzen dutelako zorte txarra ematen duzula.
-         Iratxook ez dugu zorte txarra  ematen . Gu bion sekretua izango da.
-         Orduan neskatxa etxera joan zen eta bere aitari esan zion iratxoa ikusi zuela, baina ez hiltzeko.Aitak erantzun zion iratxoa ikusten bazuen hil egingo zuela. Gizona pentsatzen jarri zen eta iratxoa ez hiltzea erabaki zuen. Ondorioz bere etxera bizitzera gonbidatu zuen eta poz pozik bizi izan ziren iratxoarekin.
-         Hala bazan eta ez bazan sar dadila Ur – handiko errekan.

TXEKOR BIHURRIA

Txekorra beti goseak egoten zen, eta artzainarengana joaten zen pentsua jatera.. Artzainaren txekor gustukoena zen oso - oso mantsoa zelako. Ukuilutik ateratzeko irrikaz egoten zen belarra eta zuhaitzeko hostoak jatera joateko. Inoiz ez zuen nahi izaten borda barrura sartu, beti kanpoan egon nahi izaten zuen, eta gaiztakeriak egiten zituen kanpoan geratzeko. Artzainak Bihurri deitzen zion, beti bihurrikeriak egiten zituelako. Bordan ganbelara joaten zen pentsua jatera, eta artzainak pentsua ematen zion. Artzaina etxera joaten zenean ordea, lepoarekin pentsu zakua harrapatu, eta pentsu zaku osoa husten zuen. Artzaina itzultzen zenean haserretu eta egun hartan ez zion pentsurik ematen, eta belarra jatera bidaltzen zuen txekor bihurria.

LAILAREN AMETSA

Behin, Laila izeneko neska polit batek amets bat izan zuen. Lagun bat zuen Estela izenekoa. Bere gelako neskek ez zioten kasurik egiten,eta mutilak berriz Laila eta Estelarekin guztiz txoraturik zeuden. Estelak oporretara joan behar zuen aitona eta amona ikustera.Lailak esan zion:
-Nora zoaz?
Estelak erantzun zion:
-Aitona eta amona ikustera noa.
-Eta bakarrik utziko didazu?
-Ez, lasai. Ni beti zure ondoan egongo naiz.
-Etortzen naizenean berriro ikusiko gara.
Laila oso triste joan zen etxera. Estelaren hutsa nabaritzen zuen. Estelak ere bere falta sumatzen zuen.
Lailak amets egin zuen lagun asko zituela.
Bat-batean amak esan zuen:
-Laila gelan zaude?
-Bai, ama.
-Etorri maitea sorpresa bat dut.
Jaitsi zenean Estela eta bere lagunak zeuden, eta galdetu zioten:
-Nahi duzu gure laguna izan?
Laila pozez txoratzen jarri zen.


                                                  GALTZERDI  GOLEADOREA

Aspaldi-aspaldi bazen galtzerdi goleadore bat  beti gora eta  behera ibiltzen zena, baina naiz  eta pixka bat zorabiatuta  egon,  bere  jabeak, Axierrek  laguntzen  zion mareada ikusgarriak egin eta gol asko sartzen.
Azken partiduan  Arjen Robenek lesionatu egin zuen eta urte eta erdi jolastu gabe egon zen Axier, eta galtzerdia zulatu egin zitzaion.
Azkenean Axier eta bere  galtzerdia berriro futbolera bueltatu ziren eta poz-pozik bizi ziren.

                                                  ARDI ILETSUA

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki bat. Bertan baserri asko zeuden, handiak eta sendoak. Baserri horietako batean, Intxaurrondo izenekoan, artalde ikaragarri bat zegoen. Bere nagusia, Mikeltxo, oso harro zegoen bere ardiekin. Mikeltxok ehun ardi zituen, eta horietatik bat bakarrik zen desberdina. Beltza eta oso iletsua zen, denetatik hoberena. Intxaurrondo baserrian ardien bizitza oso lasaia eta zoriontsua zen.
Zoritxarrez, egun batean ardi txuri guztiak gaixotu egin ziren eta azkenean hil egin ziren. Orduan, Mikeltxok pena handia hartu zuen, baina azokara joan zen eta berrogeita hamar ardi gazte erosi zituen. Bitartean ardi iletsua oso goibel sentitzen zen. Gero eta okerrago! Ardi iletsua oso gaizki moldatzen zen ardi berriekin, zirikatu egiten ziotelako. Beste ardiek ez zuten maite desberdina zelako.
Arratsalde batean ardi gazte bat iletsuarengana hurbildu zen, eta hortik aurrera lagunak izan ziren. Ardi gazte horrek besteengandik defenditzen zuen ardi iletsua. Mikeltxo ardiak gaizki moldatzen zirela ikusita, gizon aberats bati saldu zizkion ardi gazteak, ardi bat izan ezik. Sei hilabete igarotakoan, Mikeltxo Frantziara joan zen eta berrogeita hamar ardi erosi zituen.
Azkenean Mikeltxoren ardi frantsesak eta bere bi ardi euskaldunak oso ondo moldatzen ziren. Gainera, ez ziren haserretzen ez baitziren ulertzen.


PRINTZEA ETA NESKA BEHARTSUA

Bazen behin printze itsusi bat. Diru asko zeukan eta neska laguna aurkitu nahi zuen, baina inork ez zuen nahi berarekin ezkondu.
Bazen behin neska oso behartsua,oso polita eta oso bizkorra. Ezin zuen ezer gehiago  egin eta lapurtu egiten zuen.
Printzea oso lodia zen, eta burusoila. Neska, berriz, oso fina eta oso altua zen.
Printzea, paseatzen ari zela, erreka batera gerturatu  zen , eta norbait entzun zuen kantatzen. Bat-batean lamia bat azaldu  zitzaion. Printzeak galdetu zuen:
-Zu nor zara?
-Ni Haize lamia naiz,eta zu nor zara?
-Ni printze bat naiz. Tratu bat egin nahi dut zurekin. zuk ni polita bihurtzen banauzu, nik ez dut esango hemen zaudenik.
Lamiak baietz erantzun zion,eta printzea oso pozik gelditu zen. Bere erreinura joan zen. Hurrengo egunean, neska behartsua paseatzera joan zen eta baita printzea ere. Printzeak neska behartsua ikusi zuen eta maitemindu egin zen.Printzeak esan zion:
-Paseo bat eman nahi al duzu?
Eta neskak baietz erantzun zion. Printzea oso pozik jarri zen.
Printzeak galdetu zion neskari:
-Nahi al duzu nirekin bazkaldu?
Neskak gustura esan zion baietz.
Hurrengo egunean neska bazkaltzera joan zitzaion.Bazkaldu eta gero printzeak galdetu zion:
-Nahi al zenuke nire emaztea izan?
Neskak bi aldiz pentsatuta baietz esan zuen.

ERREKA MAGIKOA

Bazen behin erreka berezi bat: Badakizue zergatik?
Ba ezin zelako zikindu, hara basura botako ezkero zoritxarra ekartzen zuen eta basura desagertu egiten zen.
Hango jendea inoiz ez zen sartzen errekara, basurarekin bezala gertatuko zen beldur zirelako.
Egun batean Satur izeneko ume batek esan zuen:
-Ez dakidanez beldurra zer den, erreka horretan sartuko naiz, eta madarikazioa gertatzen bada, beldurra zer den jakingo dut.
-Mutila pobrea eta itsusia zen, baina errekara sartu zenean printze dotore eta dirudun bihurtu zen: Ile horia eta begi urdin distiratsuak zituen, jantzi zuri eta urdinak eta bitxiz beteta agertu zen.
Izena aldatzea erabaki zuen Taylor izango zen handik aurrera.
Anaia Edwardi kontatu zion eta berdin gertatu zitzaion, baina begi beltzak, ile beltza eta jantzi gorri eta beltzekin agertu zen.
Esaera batek zioen lau giltza berezi aurkitzen bazenitun printzesa polit batekin ezkonduko zinela, eta biak giltzen bila hasi zirenean errekak hitz egin zien:
-Nire barnean bainatzeko adorea izan duzuenez uraren giltza emango dizuet. Beste pista bat ere emango dizuet, gainontzeko hiru giltzak nire barruan daude ere.
Taylor arkaitzaren giltzaren bila joan zen eta Edward bideko giltzaren bila.
Biak bilatu zitztenean suaren giltza falta zela ahaztuta atearen bila joan ziren.
Atea aurkitu zutenean Taylor arkaitzaren kontra jarri zen eta arkaitza beroa zegoela konturatu zen orduan lau giltzekin. Kostata printzesarengana eldu ziren eta bere maitagarriek arropak ongi jarri zizkien. Gero printzesak bere lehengusuari  (bella izenekoa) deitu zion eta azkenean Taylor lehengusuarekin ezkondu zen eta Edward printzesarekin. Ordutik aurrera zoriontsu bizi izan ziren

LAPUR LOTSAGABEAK

Egun batean sei lagun gordelekura joan ziren.  Geroxeago hiru lapur sartu ziren gordelekura. Lapur batek aurpegia estalita zeraman. Mutiko bat telefonoarekin ertzainari deitzen saiatu zen, baina ezin zuen. Ilargi betea zegoen.
Konturatu ziren gordelekua arriskuan zegoela, eta handik alde egitea erabaki zuten.
Elkar besarkatu zuten, eta etxera joan ziren lotara.

BALOI  BEREZI BAT

            Badago baloi bat kolore asko dituena,oso polita da eta gol asko sartzen ditu. Baloiak Iker izena du.
Ikerrek lehenengo partidoa du, galdu egin du, eta oso triste dago . Bere lagunek oso ona ez dela esaten diote baina Ikerrek pentsatzen du ona dela eta saiatu egingo nahi du futbolean ondo jolasten.
Berak badaki lan asko egin behar duela, eta horregatik egunero entrenatzen du.
 Berak Deportibo ekipoan jolasten du eta Errealan jokatu nahi du.Baina nola ez den hain ona berarentzat zaila da.
Hurrengo egunean entrenatzera joan zen.Eta azkenean Errealan hartu zuten.
Gero Errealean jokatzen lesionatu egin zen.Lesionatuta urte bat eta erdi egon zen Hospitalean.
Errealara itzuli zenean Barsak 14-0 irabazi zion Errealari.
Semifinaletara iritsi eta 1-0 irabazi zuten Errealak.
Hurrengo egunean entrenadoreak finalera iritsi zirela esan zien baina finala Barsaren kontra zela.
Azkenean Barsaren kontra1-0 irabazi zuten eta baloia txundituta gelditu zen.