2022(e)ko aza. 14(a)

BERASTEGI KANTUAN - Egun On, Auzoa - PIRRITX ETA PORROTX

Goizero kalera irtenda,

izan eguzkia zein euria,

nire auzoa topatzen dut,

ai nire auzo maitagarria.

Parketik eta plazara

lagunak ala dendariak,

edonon entzuten dira

ozen gure agur kantariak:

Zer moduz Joxepa?

Kaixo Jose Ramon!

Adio Maialen…

Ikusi arte Jon!

Non zaude Anttoni?

Hemen nago Antton!

Egun on denoi kaixo egun ooon!  x2

 

Kaxkamotz txakur txuria,

hirugarren pisuko loroa,

errekatxoko zubia,

ogi dendako usain goxoa,

Txusen ileapaindegia,

Mohameden litxarreri denda,

espaloitik espaloira,

agur kantari hor entzuten da:

Zer moduz Joxepa?

Kaixo Jose Ramon!

Adio Maialen…

Ikusi arte Jon!

Non zaude Anttoni?

Hemen nago Antton!

Egun on denoi kaixo egun ooon! x2

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina