2014(e)ko abe. 17(a)

AMERIKA ETA AMERINDIARRAK

Kaixo lagunok!!! Gabonetako oporrak hasteko irrikitan gaude, baina lehen, egun hauetan egin ditugun lan batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.

Amerika izan da landu dugun gaia eta horri buruz zenbait objektu bildu ditugu...




Amerikako amerindiarrei buruz aritu gara eta Lautada Handienetako indiarrek egiten zituzten amets atzemaileak egin ditugu.

Maia, azteka eta inken zibilizazioak ezagutu ditugu ere, eta maiek egindako ontziak imitatzen saiatu gara...ea gustatzen zaizkizuen...




Beno ,hurrengo gaia hasten garenean izango duzue gure berri, Ondo pasa oporrak!!!!





2014(e)ko abe. 11(a)

A MI BURRO

¡Hola!
Por fin publicamos nuestro trabajo sobre la canción  "A mi burro". Nos hemos inventado unos cuentos muy bonitos y luego las hemos interpretado en distintas aulas de la escuela. Mirad, mirad...




              A  MI  BURRO

Había una vez , un burro que le dolían los ojitos, y con  el  dueño  se fueron al médico. El médico  le dió  unos parches blanquitos y se fueron a casa y al siguiente día le dolía la tripa. Y se fueron al médico. El médico le dió un plato de sopita. Se fueron a casa. Otro día le dolía la colita , y el médico le dió  una escayolita , y se fueron a casa . Después le dolía la espalda.El médico le dió una bonita falda  y se fueron a casa. Al día siguiente  le dolían  los  dientes. Luego le dolía la nariz y el médico le dió una mazorca de  maíz  y se fueron a casa. Al siguiente día ya no le dolía nada y el médico le dió una banana sana..
Así  se fueron a casa con una banana sana, una mazorca de maíz , un bote de diamantes , una bonita falda, una escayolita , un plato de sopita y unos parches blanquitos y así mi burro gordo está.




        I            



IKASTURTE HASIERA

Kaixo lagunok!
Beste urte batez hemen gaituzue asko ikasteko gogoz! Hauxe da gure 4.mailako taldea!

2014(e)ko aza. 13(a)

KANTTUPOURRI

Kaixo lagunok!
Azkenean hemen dituzue "Kanttupourri" abestiko lau istoriez baliatuz egin ditugun ipuin dibertigarri hauek!

KATUAREN TESTAMENTUA

Bazen behin katu zahar bat testamentua egin zuena: amonarentzako hankak eta burua, aitonarentzako abarkak egiteko larrua eta Mantxonirentzako tripa barrua.
Amonak, hankak eta burua hartu eta jan egin zituen; aitonak katuaren larruarekin lau pare abarka egin zituen. Mantxonik tripa barruak egosi eta hozkailura sartu zituen oroigarri bezala; Mantxoniren lagun bat etorri zen, gosea zuen eta hozkailua ireki eta uste zuen haragia zela. Katuaren tripak eta lau puska jan zituen. Mantxoni etorri zenean ikusi zuen katuaren tripak jaten ari zela. Orduan Mantxonik esan zion katuaren tripak oroigarri bezala zituela eta bere lagun Andonik ahotik bota zituen. Andoni gaixorik jarri zen; ospitalera joan zen eta sendagileak esan zion hiru aste egon behar zela Andoni ospitalean. Hiru aste pasa ondoren, sendagileak esan zion ondo zegoela, etxera joateko eta etxera joan zen.


Andonik ikusi zuenean  Mantxoni, aitona eta amona poztu egin ziren, eta poz-pozik  bizi izan ziren.

JOXEPA ANTONI BRUJEA

Bazen behin  Joxepa Antoni  Brujea, Joxepa Antonik legatza ostu zuen lehonpepenetik. Gosea zuelako ostu zuen gauean.Baina Mari Mutrikuarra  leihotik begira zebilen.Mari Mutrikuarrak hurrengo egunean 112ra deitu zuen eta helikopteroan eta furgonetan etorri ziren eta furgonetatik Darth Vader atera zen. Joxepa Antoni Darth Vaderrrekin beldurtu eta Joxepa Antoni poliziarengana joan zen esanez:
-Nik lapurtu dut legatza!
Orduan kartzelan  txanpaina eta lasaña eman zien eta zoriontsu  bizi izan ziren.

         Kanuto

 Bazen behin kanuto izeneko mutiko bat. Egun batean kalera joan zen  eta jolasten ari zela karroak bapatean harrapatu egin zuen. Etxera joan zenean amak esan zion: -Kanuto lotara!-eta Kanutok esan zion:

-Ez dut nahi amatxo, ez daukat logurerik!

Kanuto sofan telebista ikusten geratu zen, lo hartu zuen eta hau amestu zuen:bere ama bufalo batean bihurtu zen,txinatik gorila bat etorri zen eta kunfu zekien gorilak esan zuen:

-Ii-uaza!-eta Kanuto gitarra jotzen hasi zen. Orduan salmoi bat hegan atera zen.
Esnatu zenean beste egunetan goiz oheratzea erabaki zuen  ametsak osorik egiteko.

MARIANDRESA
ELEFANTEA

Bazen behin elefante bat Mariandresa deitzen zela. Afrikan bizi zen
Josepa Antoni Bruje amonarekin.Egun batean Mariandresa gaixotu egin zen eta halako batean gorotza asko egiten hasi zen.Joxepak Mariandresa medikutara eraman zuen baina Josepari gorotza bota zion aurpegira eta medikutara joan ziren Josepa eta Mariandresa.Medikuak esan zion “GOROTZATITIS” zeukala eta mediku gela osoa gorotzaz bete zuen.Medikua tapoi handi bat jartzen saiatu zen Mariandresaren ipurdian eta bukaeran elefantea gutxiago jaten hasi zen.
Egunetan eta egunetan gutxi jaten saiatu zen eta orduan gorotza gutxi egiten hasi zen eta medikutara joan ziren biak.Medikuak esan zion sendatu zela eta Mariandresa pozez zoratzen hasi zen.

2014(e)ko eka. 19(a)

Marionetas



Las marionetas de 4º curso







MARIONETAS


Hola somos los alumnos de 4º curso de la escuela Muñagorri de Berástegui y os vamos a presentar las marionetas que hemos hecho en clase. A continuación os vamos acontar como las hemos hecho.






Para hacer nuestras marionetas hemos utilizado estos materiales: cartón, globos, bolas de poliespam, telas para hacerles las ropas, cartulinas, botes de yogur y actimel, papel de periódico, temperas, cola blanca,…


Hemos trabajado mucho y nos ha costado mucho esfuerzo hacer estas marionetas, pero al final lo hemos conseguido y han quedado muy bonitas. Lo hemos pasado muy bien haciendo marionetas.


Ahora estamos ensayando para hacer una actuación para nuestros compañeros. ¡Esperamos que os guste!

2014(e)ko eka. 17(a)

HONDARRIBIKO EGONALDIA

2014ko maiatzaren 15 eta 16a


Goizean esnatu eta jantzi egin nintzen, ohea egin, gosaldu...
Ondoren maleta hartu, eta eskolara joan nintzen.
 Eskolara sartu ginenean, autobusaren zai egon ginen. Plazara joan,  eta autobusa etorri zen.  Maleta guztiak autobusean utzi  eta autobusera igo ginen.
 Bidean hitzegiten eta kantari joan ginen ailegatu arte.
 Ailegati ginenean, denak korrika joan ginen gure logelara. Gero lo zakuak,
 arropak...dena prest utzi genituen eta parke bat zegoenez hara joan ginen.

Batzuk parkean jolastu genuen, eta beste batzuk futbolean.Ondoren hamaiketoa janez paseo bat egitera joan ginen.13:30 etan zen bazkaria, janaria nazkagarria zegoen eta ia ia ez nuen ezer jan.
Bazkaldutakoan, jolastera joan ginen.Futbolean jolastu ginen beste eskolakoekin.
Arratsaldean itsasontzi batean ibili ginen,eta iluntzean 20:30 etan afaldu egin genuen.

Afaldu eta gero gure logelara joan ginen, eta gauean diskoteka zegoen, baino batzuk ez ziren joan.

Lo egin genuen, baina goizeko 06:00 etan esnatu ginen.Gero gosaldu, maletak prestatu, eta dena prest utzi genuen.

Autobusaren zain egon ginen.Autobusa etorri zenean, maletak autobusean sartu, eta autobusara igo ginen.Eskolara ailegatu ginenean etxea joan nintzen.





2014(e)ko mai. 26(a)

ANTZERKIA

Kaixo, guztioi: Aspaldi honetan ez dugu ezer asko jarri blogean, baina ez da lanik ez dugulako egin, eh??
Kontua da beste gauza batzuetan ibili garela, horien artean antzerkia prestatzen. Eta azkenean egin ditugu emanaldiak. Gaur, maiatzaren 19an. goizeko 10:30etan HHko ikasleei, 12:00etan LHkoei, eta arratsaldean gurasoei.
Ezin izan duzuenak bertatik ikusi emanaldia, ea argazki hauek laguntzen dizuen ideia bat egiten.













2014(e)ko api. 8(a)

IPUINAK, GOZOAK ETA GAZIAK.

GUSTOKO AL DITUZU IPUINAK? Ba, baduzu non entretenitu. Hemen dituzu 14 ipuin sorta gozo-gaziak.

MUTIL ABESLARIA
Bazen behin,mutil  alai bat Aitor izena zuena. Kantatzea asko gustatzen
zitzaion eta bere ametsa abeslari ospetsua eta ezaguna izatea zen.
Oso ahots polita zuen, eta bere gelako guztiak harrituta uzten zituen abesten zuenean.
Egun batean,Aitor eta bere lagunek abesteko lehiaketa batera aurkeztea pentsatu zuten. Aitor oso gustura joan zen kantatzera.
Lehiaketa horretan epaile batzuk zeuden eta banan-banan umeak kantatzen jartzen zituzten. Epailei  abeslaria ona zela iruditzen bazitzaien aurrean zuten  botoi gorri bati ematen zioten eta kanta bukatu arte itsaroten zuten. Aitor eta bere lagunak primeran pasa zuten , eta bukaeran bi sari irabazi zituzten.

Handik  hilabete batzuetara BEASTI KANTARI izeneko programa batera joateko gonbidapena iritsi zitzaion Aitorri. Aurkeztea erabaki zuen eta kantatzeko ordua iritsi zitzaionean  ``LORAK ESKEINTZEN´´ kanta kantatu zuen. Orduan epai mahai batekoak botoiari eman zion , gero beste batekoak eta azkenik hirugarrenak. Hori ikustean Aitor pozaren-pozez erdi negarrez hasi zen lehenengo, eta ondoren negar batean aritu zen.
Bere lagunak asko poztu ziren, benetan ahots zoragarria zuelako, eta amak eta aitak, musu ikaragarriak eman zizkioten. Aitorrek azken txanpara iristea lortu zuen, eta baita irabaztea ere.

Ederra izan zen hori!

FAMILIAREN ZALDIA
  
Bazen behin famili bat zaldi txiki bat zuena; oinez edo bizikletaz joaten  ziren eskolara ez zeukatelako autorik. Famili hori ez zen oso aberatsa, baina  bazeukaten diru pixka bat janaria erosteko.
Egun batean amak, konturatu gabe, diru guztia gastatu zuen. Orduan familia konturatu zen diru guztia agortu zitzaiela, eta horregatik aitak ezin zuela autorik erosi. Aita amarekin hasarretu zen.
Umeak eskolara joateko eguna iritsi zenean elurra egin zuen, eta aitari ideia oso ona bururatu zitzaion,zaldiz joatea eskolara. Zaldia ukuilutik atera eta gurdia jarri zioten. Umeak eta aita gurdi gainean jarri ziren eta eskolara abiatu ziren. Bidean lagunak ikusi zituzten. Arratsaldean aita etorri zen berriz eskolara eta gurdian aita eta umeak lo hartu zuten. Zaldiak bilatu beharko zuen baserrirako bidea. Eta baita aurkitu ere.

HARREMAN  HARRIGARRIA


Baziren bi ardi, bat adarrekin eta bestea iletsua. Belaze baten bizi ziren eta hango jauna Hariko-beltza zen. Inork ez zion kontra egiten, oso indartsua baizen. Adar eta Iletsuk bi ume zituzten Artzai eta Artzaine.
 Artzai eta Artzaine jolastera atera ziren,eta azeri batekin topo egin zuten. Azeriak esan zien :
- Zer ari zarete hemen ?
- Azeri bat naiz!!!!
-Ez zaigu axola zu azeria izatea.
-Emmm… azeriek arkumeak jaten dituzte!
-Bai, eta zer? Guri jango al gaituzu?
-Ez zarete beldurtzen?
-Ez ja ja ja ja ja!!!
-Egia esan, nik ez nuen zuei jateko asmorik. Gaiztoa naizela esaten dute, baina ez naiz, eta horrek min ematen dit.
Artzai eta Artzaine egunero joaten ziren azeriarengana, eta honela esan zien egun horietako batean bi arkumeek :
-Etorri gurekin bizitzera asko maite zaitugu eta!
-Baina zuen nagusiaren baimena behar dut ezta?
-Bai, eta seguruenik ez du utziko. Azeriak ez ditu batere gustuko.
-Ideia bat dut! Artzainek eta nik modu bat dugu gauzak lortzeko.
Nagusiarengana joan ziren eta hauxe esan zien:
-Hariko-beltza, mesede bat eskatu behar dizugu. Ba al dauka hemen gelditzea bizitzen azeri batek?
-Ezta pentsatu ere!
-Mesedez, eta mesedez erregutzen dizugu!
-Bale ados. Herritarrekin hitz egingo dut
Hitz egin zuen eta baietz esan zien.
Azeria gustora gelditu zen bertan.

NESKATXAREN AMETSA

Bazen neskatxa bat  oso  bihurria zena. Lagunekin zegoela mareatu egin  zen, eta mendiak  eta  errekak soilik ikusten hasi zen bere inguruan.
Errekara hurbildu,  eta belarretan iratxo  bat  ikusi  zuen. Neskatxak  esan  zion:
-Zu nor zara?
-Ni Lolo naiz.
Iratxoak esan zion:
-Zer ari zara hemen? Hemen ez zenuke egon behar, oso arriskutsua da. Alde egin, bestela marrazoak jan egingo zaitu!
- Baina, nola jango nau?.
Eta iratxoa isil-isilik geratu zen. Neskatxak ez zekien zer egin, baina azkenean errekatik alde egin,eta mendira joan zen.
Bat-batean esnatu egin zen.


MUSIKAREN HIRIRA JOAN NAHI ZUEN NESKATILA
Bazen behin Krabelin izeneko neskatila bat. Krabelinek ile marroixka eta  begi urdinak ditu,eta baxu xamarra da bederatzi urte izateko. Lagun pila ditu eta Krabelinen lagunak ez direnak inbidiatan egoten dira.  Krabelin beti berdin janzten da: soineko berde bat, zilarrezko sandaliak eta zilarrezko jertse motz bat.
Krabelinen ametsa musikaren hirira joatea da. Egun batean, Krabelin oso nekatuta zegoen eta lotara joan zen. Ametsetan, musikaren hirian ibili zen, eta esnatu zenean  musikaren hirian zegoen. Krabelinek esan zuen ikaraturik:
-Non nago? Non daude nire gurasoak?
Handik pixka batera, garrasi egin zuen esanez:
-Musikaren hirian nago!!! Iupi, iupi!!!
Ezustean, musika notak etorri ziren berarengana eta Krabelin pixka bat urduri jarri zen. Hiru musika nota hurbildu zitzaizkion:berdeak La izena zuen, moreak Fa izena zuen, eta azkenik turkesa kolorekoa Mi zen.
Lak, Mik eta Fak alde egiteko esan zien eta ez inori kontatzeko Musikaren Hirian egon zenik.
Lo hartzen saiatu zen eta ezin izan zuen.Bat-batean Fak buruan kolpe bat eman zion eta konorterik gabe gelditu zen. Esnatu zenean ohartu zen musikaren hiria benetakoa zela eta sekretuan gorde  zuen.


ZORTE TXARRA EMATEN ZUEN IRATXOA

 Bazen behin Ur- handiko erreka batean iratxo bat.Herri horretan inork ez zuen sinesten iratxoez, baina begira zer gertatu zen egun batean.Neska batek iratxoetan sinesten zuen, eta UR-handira joan zen iratxoa ezagutzera. Begiak zabal - zabal ireki zituen iratxoa ikusteko,eta segidan iratxoa errekatik atera zen. Begira - begira jarri zitzaion neskari eta esan zion:
- Nor zara?
Eta neskak erantzun zion:
-.Ni herriko gizon aberatsaren alaba nahiz. Aitak ez dit uzten Ur -handiko errekara etortzen, baina ni isil isilik etorri naiz. Zu errekako iratxoa al zara?
Eta iratxoan erantzun zion:
–Bai. Eta neska oso pozik jarri zen.
Herrira joango naiz eta jende guztiari esango diot Ur–handiko errekan iratxo bat ikusi dudala . Ez esan hori, bestela hil egingo naute eta.
-         Zergatik?
-         Pentsatzen dutelako zorte txarra ematen duzula.
-         Iratxook ez dugu zorte txarra  ematen . Gu bion sekretua izango da.
-         Orduan neskatxa etxera joan zen eta bere aitari esan zion iratxoa ikusi zuela, baina ez hiltzeko.Aitak erantzun zion iratxoa ikusten bazuen hil egingo zuela. Gizona pentsatzen jarri zen eta iratxoa ez hiltzea erabaki zuen. Ondorioz bere etxera bizitzera gonbidatu zuen eta poz pozik bizi izan ziren iratxoarekin.
-         Hala bazan eta ez bazan sar dadila Ur – handiko errekan.

TXEKOR BIHURRIA

Txekorra beti goseak egoten zen, eta artzainarengana joaten zen pentsua jatera.. Artzainaren txekor gustukoena zen oso - oso mantsoa zelako. Ukuilutik ateratzeko irrikaz egoten zen belarra eta zuhaitzeko hostoak jatera joateko. Inoiz ez zuen nahi izaten borda barrura sartu, beti kanpoan egon nahi izaten zuen, eta gaiztakeriak egiten zituen kanpoan geratzeko. Artzainak Bihurri deitzen zion, beti bihurrikeriak egiten zituelako. Bordan ganbelara joaten zen pentsua jatera, eta artzainak pentsua ematen zion. Artzaina etxera joaten zenean ordea, lepoarekin pentsu zakua harrapatu, eta pentsu zaku osoa husten zuen. Artzaina itzultzen zenean haserretu eta egun hartan ez zion pentsurik ematen, eta belarra jatera bidaltzen zuen txekor bihurria.

LAILAREN AMETSA

Behin, Laila izeneko neska polit batek amets bat izan zuen. Lagun bat zuen Estela izenekoa. Bere gelako neskek ez zioten kasurik egiten,eta mutilak berriz Laila eta Estelarekin guztiz txoraturik zeuden. Estelak oporretara joan behar zuen aitona eta amona ikustera.Lailak esan zion:
-Nora zoaz?
Estelak erantzun zion:
-Aitona eta amona ikustera noa.
-Eta bakarrik utziko didazu?
-Ez, lasai. Ni beti zure ondoan egongo naiz.
-Etortzen naizenean berriro ikusiko gara.
Laila oso triste joan zen etxera. Estelaren hutsa nabaritzen zuen. Estelak ere bere falta sumatzen zuen.
Lailak amets egin zuen lagun asko zituela.
Bat-batean amak esan zuen:
-Laila gelan zaude?
-Bai, ama.
-Etorri maitea sorpresa bat dut.
Jaitsi zenean Estela eta bere lagunak zeuden, eta galdetu zioten:
-Nahi duzu gure laguna izan?
Laila pozez txoratzen jarri zen.


                                                  GALTZERDI  GOLEADOREA

Aspaldi-aspaldi bazen galtzerdi goleadore bat  beti gora eta  behera ibiltzen zena, baina naiz  eta pixka bat zorabiatuta  egon,  bere  jabeak, Axierrek  laguntzen  zion mareada ikusgarriak egin eta gol asko sartzen.
Azken partiduan  Arjen Robenek lesionatu egin zuen eta urte eta erdi jolastu gabe egon zen Axier, eta galtzerdia zulatu egin zitzaion.
Azkenean Axier eta bere  galtzerdia berriro futbolera bueltatu ziren eta poz-pozik bizi ziren.

                                                  ARDI ILETSUA

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki bat. Bertan baserri asko zeuden, handiak eta sendoak. Baserri horietako batean, Intxaurrondo izenekoan, artalde ikaragarri bat zegoen. Bere nagusia, Mikeltxo, oso harro zegoen bere ardiekin. Mikeltxok ehun ardi zituen, eta horietatik bat bakarrik zen desberdina. Beltza eta oso iletsua zen, denetatik hoberena. Intxaurrondo baserrian ardien bizitza oso lasaia eta zoriontsua zen.
Zoritxarrez, egun batean ardi txuri guztiak gaixotu egin ziren eta azkenean hil egin ziren. Orduan, Mikeltxok pena handia hartu zuen, baina azokara joan zen eta berrogeita hamar ardi gazte erosi zituen. Bitartean ardi iletsua oso goibel sentitzen zen. Gero eta okerrago! Ardi iletsua oso gaizki moldatzen zen ardi berriekin, zirikatu egiten ziotelako. Beste ardiek ez zuten maite desberdina zelako.
Arratsalde batean ardi gazte bat iletsuarengana hurbildu zen, eta hortik aurrera lagunak izan ziren. Ardi gazte horrek besteengandik defenditzen zuen ardi iletsua. Mikeltxo ardiak gaizki moldatzen zirela ikusita, gizon aberats bati saldu zizkion ardi gazteak, ardi bat izan ezik. Sei hilabete igarotakoan, Mikeltxo Frantziara joan zen eta berrogeita hamar ardi erosi zituen.
Azkenean Mikeltxoren ardi frantsesak eta bere bi ardi euskaldunak oso ondo moldatzen ziren. Gainera, ez ziren haserretzen ez baitziren ulertzen.


PRINTZEA ETA NESKA BEHARTSUA

Bazen behin printze itsusi bat. Diru asko zeukan eta neska laguna aurkitu nahi zuen, baina inork ez zuen nahi berarekin ezkondu.
Bazen behin neska oso behartsua,oso polita eta oso bizkorra. Ezin zuen ezer gehiago  egin eta lapurtu egiten zuen.
Printzea oso lodia zen, eta burusoila. Neska, berriz, oso fina eta oso altua zen.
Printzea, paseatzen ari zela, erreka batera gerturatu  zen , eta norbait entzun zuen kantatzen. Bat-batean lamia bat azaldu  zitzaion. Printzeak galdetu zuen:
-Zu nor zara?
-Ni Haize lamia naiz,eta zu nor zara?
-Ni printze bat naiz. Tratu bat egin nahi dut zurekin. zuk ni polita bihurtzen banauzu, nik ez dut esango hemen zaudenik.
Lamiak baietz erantzun zion,eta printzea oso pozik gelditu zen. Bere erreinura joan zen. Hurrengo egunean, neska behartsua paseatzera joan zen eta baita printzea ere. Printzeak neska behartsua ikusi zuen eta maitemindu egin zen.Printzeak esan zion:
-Paseo bat eman nahi al duzu?
Eta neskak baietz erantzun zion. Printzea oso pozik jarri zen.
Printzeak galdetu zion neskari:
-Nahi al duzu nirekin bazkaldu?
Neskak gustura esan zion baietz.
Hurrengo egunean neska bazkaltzera joan zitzaion.Bazkaldu eta gero printzeak galdetu zion:
-Nahi al zenuke nire emaztea izan?
Neskak bi aldiz pentsatuta baietz esan zuen.

ERREKA MAGIKOA

Bazen behin erreka berezi bat: Badakizue zergatik?
Ba ezin zelako zikindu, hara basura botako ezkero zoritxarra ekartzen zuen eta basura desagertu egiten zen.
Hango jendea inoiz ez zen sartzen errekara, basurarekin bezala gertatuko zen beldur zirelako.
Egun batean Satur izeneko ume batek esan zuen:
-Ez dakidanez beldurra zer den, erreka horretan sartuko naiz, eta madarikazioa gertatzen bada, beldurra zer den jakingo dut.
-Mutila pobrea eta itsusia zen, baina errekara sartu zenean printze dotore eta dirudun bihurtu zen: Ile horia eta begi urdin distiratsuak zituen, jantzi zuri eta urdinak eta bitxiz beteta agertu zen.
Izena aldatzea erabaki zuen Taylor izango zen handik aurrera.
Anaia Edwardi kontatu zion eta berdin gertatu zitzaion, baina begi beltzak, ile beltza eta jantzi gorri eta beltzekin agertu zen.
Esaera batek zioen lau giltza berezi aurkitzen bazenitun printzesa polit batekin ezkonduko zinela, eta biak giltzen bila hasi zirenean errekak hitz egin zien:
-Nire barnean bainatzeko adorea izan duzuenez uraren giltza emango dizuet. Beste pista bat ere emango dizuet, gainontzeko hiru giltzak nire barruan daude ere.
Taylor arkaitzaren giltzaren bila joan zen eta Edward bideko giltzaren bila.
Biak bilatu zitztenean suaren giltza falta zela ahaztuta atearen bila joan ziren.
Atea aurkitu zutenean Taylor arkaitzaren kontra jarri zen eta arkaitza beroa zegoela konturatu zen orduan lau giltzekin. Kostata printzesarengana eldu ziren eta bere maitagarriek arropak ongi jarri zizkien. Gero printzesak bere lehengusuari  (bella izenekoa) deitu zion eta azkenean Taylor lehengusuarekin ezkondu zen eta Edward printzesarekin. Ordutik aurrera zoriontsu bizi izan ziren

LAPUR LOTSAGABEAK

Egun batean sei lagun gordelekura joan ziren.  Geroxeago hiru lapur sartu ziren gordelekura. Lapur batek aurpegia estalita zeraman. Mutiko bat telefonoarekin ertzainari deitzen saiatu zen, baina ezin zuen. Ilargi betea zegoen.
Konturatu ziren gordelekua arriskuan zegoela, eta handik alde egitea erabaki zuten.
Elkar besarkatu zuten, eta etxera joan ziren lotara.

BALOI  BEREZI BAT

            Badago baloi bat kolore asko dituena,oso polita da eta gol asko sartzen ditu. Baloiak Iker izena du.
Ikerrek lehenengo partidoa du, galdu egin du, eta oso triste dago . Bere lagunek oso ona ez dela esaten diote baina Ikerrek pentsatzen du ona dela eta saiatu egingo nahi du futbolean ondo jolasten.
Berak badaki lan asko egin behar duela, eta horregatik egunero entrenatzen du.
 Berak Deportibo ekipoan jolasten du eta Errealan jokatu nahi du.Baina nola ez den hain ona berarentzat zaila da.
Hurrengo egunean entrenatzera joan zen.Eta azkenean Errealan hartu zuten.
Gero Errealean jokatzen lesionatu egin zen.Lesionatuta urte bat eta erdi egon zen Hospitalean.
Errealara itzuli zenean Barsak 14-0 irabazi zion Errealari.
Semifinaletara iritsi eta 1-0 irabazi zuten Errealak.
Hurrengo egunean entrenadoreak finalera iritsi zirela esan zien baina finala Barsaren kontra zela.
Azkenean Barsaren kontra1-0 irabazi zuten eta baloia txundituta gelditu zen.


2014(e)ko ots. 25(a)

OLERKIEN TXOKOA (jarraipena)

Kaixo, guztioi:
   Olerki gehiago osatu ditugu. Ea zuen gustokoak ere badiren.
 Animatzen bazarete, osatu zuek ere zeuenak eta bidali; blog-ean erantsiko ditugu.



Ni elurra banintz hotza edukiko nuke,
Hotza edukiko banu gaixotu egingo nintzateke.
Gaixotuko banintz ezingo nukeen eskolara joan.
ALAITZ



Amaren sabela borobildua,
Borobilaren barruan umea,
Umearen barruan bihotza,
Bihotzaren barruan maitasuna
GARBIÑE



Ni txakurra banintz katuak  harrapatuko nituzke.
Katuak jango banitu,desagertu egingo lirateke.
Katurik ez balego,janaririk gabe geldituko nintzateke.
MIKEL



Suspiroren sugandila zopa,
Karaberen karakolak,
Almarikoren almejak,
Eskupiren espinakak,
Ipupiren ipopotamoa,
Hamar urterako janaria badugu  hemen!!!
ANE



                Ikastolan
              pRimeran
              nAbil
lagunen arTean
                                                                                  Ikasten
IRATI



Oilokikoren arrautza
Txerrimakoren haragia
Ardidoren esnea
Txotxitxoren kantua
Zenbat animalia ote dauzkat?
MIREN



Kajoietan arropak,
arropetan poltsikoak,
poltsikoetan kanikak,
kanikekin jolasean.
ARITZ



     ExtremAduran
            HoyoS Herritik
            Ibili
NintzEn
          Lang Roberran
AXIER


Errege magikoa banitz, umeei opariak emango nizkieke.
Eta umeei opariak emango banizkie, ospetsua izango nintzateke. 
JULENE



Ni katua banintz teilatuz-teilatu ibiliko nintzateke.
Teilatuz- teilatu ibiliko banintz erori egingo nintzateke.
Eroriko banintz  hil egingo nintzateke.

Hiko banitz ez zen miaurik egongo.
NAHIKARI



Asier futbolaria
Aritz pilotaria
Josu bizkorra
eta ni tenislaria

Nolako taldea.egiten dugun
CRISTIAN



Mundukikokaren munduko bola.
Asilakoren Asia.
Amokiren Amerika.
Aansen Australia.
Eurokiraren Europa.
Afloren Afrika.
Hau da hau kontinenteak ikasteko modu erraza!
JON


Arrain ontzian ura
uretan arraiak
arrautzetan kumeak
eta arrain kumea zu zara!
NERE



 Non dago???
Nire etxea Berastegin,
Berastegi Tolosaldean,
Tolosaldea Gipuzkoan,
Gipuzkoa Euskal Herrian,
Euskal Herrian Europan,
Europa Unibertsoan.

Hau da hau katea sortu dudana.
JOSU




2014(e)ko ots. 19(a)

Hola a tod@s!
En primer lugar os pedimos disculpas por el retraso, pero es que con la emoción del nacimiento de los pollitos, se nos olvidó contarlo en el blog. 
¿Queréis saber cómo han nacido los pollitos? Pues el primero nació el 12 de febrero y fue Julene la que se dio cuenta. Luego nacieron más. De dieciocho huevos nacieron solo siete pollitos.Cuando fueron naciendo les pusimos nombres; por ejemplo, al primero le llamamos Kakario, al segundo Mexicho,...
Todos los niños y niñas de las clases de al lado vinieron a verlos y les explicamos cómo habíamos cuidado de ellos hasta que nacieron.












2014(e)ko ots. 10(a)

ARABIAKO BI TRIBU LAGUNAK

Arabiako bi tribuak eskolara etorri zaizkigu, eta opari hauek ekarri dizkigute txoko txurian jartzeko.









2014(e)ko ots. 7(a)

OLATUEEK DONOSTIAN ERAGINDAKO KALTEAK

Kaixo, denori: Begira Nerek osatu duen erreportaia. Mila esker Nere!!!

OLATU  ERRALDOIAK  DONOSTIAN

2014ko Otsailaren 2an, 13 metroko olatu erraldoiak iritsi ziren Gipuzkoako kostaldera goizaldean.
Donostia izan da kaltetuena.
Donostiako alde zaharra inundatu zuten olatuek: barandila,bankuak,lurra,tabernak,etxeak eta horrelako gauza asko dena urarekin dago.
Paseo berrian olatuek pretila hautsi dute eta arrokak Printzipe zinemako aurrekaldean  daude.
Zurriolako hondarra,zikinkeria,…dena kalean eta errepidean azaldu zen olatuek ekarrita.
Donostiako bost zubietako barandilak puskatuta daude, eta itxita,baina burnizko zubi bat olatuek ez zuten hautsi.

Portuan ere pretila hautsi zuen, eta harriak sakabanatu egin zituzten. Olatuak portuan sartu eta txalupa asko ondoratu zituen.