Ostiralean, azaroak 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen. Astean zehar, Goazeneko "Denok zu" kanta abestu eta landu genuen. Kanta honekin guztiz ados gaude, bakoitzak berak, nahi duen modura bizi dezake. Eta kantak esaten duen bezala:
"Mutil eta neska berdin du
Etxean, kalean
Munduan zehar libre izan."
Ipuin bat ere ikusi genuen: "El chubasquero de Aurora". Eta bertan, oso modu argian erakusten zuen emakueenganako indarkeria. Triste xamarra zen baina bukaeran, arazoa konpondu zuten. Hemen duzue bideoa:
Ondoren, Gatibu eta Izaroren "Aske maitte, aske bizi" kanta abestu eta landu genuen. Kantak dioen bezala:
"Nahi dogunien
Nahi dogulako
Aske maitte
Aske bizi"
Eta bukatzeko, frontoian bertso hau kantatu genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina