2016(e)ko aza. 17(a)

ESAERA ZAHARRAK ZABALTZEN

Hemen ibili gara 1., 2. eta 3. mailakoei esaera zahar batzuk esaten eta antzezten. Era berean 2. eta 3. mailakoak etorri dira gure gelara asmakizunak kontatzera eta 6. mailakoak olerkiak errezitatu eta antzeztu dizkigute. 

OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN DA!!!




2016(e)ko aza. 4(a)

GURE GELAKO LEMA

Begira gure artean osatu dugun taldeko lema.
Ikaragarri ondo pasa dugu lan hau egiten eta gure autoerretratuak marrazten!!!!!

Horra hor gure lanaren etekina!!!!!



DENAK BATERA DENAK GUSTURA GU IZANGO GARA TALDERIK HOBERENA 

2016(e)ko urr. 6(a)

GORPUTZALDIAK

Aste honetan, Gorputzaldiak proiektuarekin hasi gara. Hilabete honetan, asertibitatea gaia landuko dugu.
Oso ondo pasa genuen lehen saioan!!!



2016(e)ko ira. 29(a)

2016-17 IKASTURTE BERRIA

Kaixo, gu 4. mailako ikasleak gara eta gure tutoreak Iban du izena. Ikasturte honetan gozatzea eta asko ikastea espero dugu!!!

2016(e)ko mai. 27(a)

BERASTEGIKO LIBURUTEGIA!!


Herriko liburutegiak ateak ireki aurretik ezagutzeko aukera izan genuen!!


Hemen agertzen gara 4.mailako ikasleak Lierniren azalpenak entzuten.


Uxue eta Irati - Nun utzi behar ditugu hartutako liburuak?-


Hemen ditugu Martin eta Hodei liburu berriak ikusten.


Gure ustez oso liburutegi polita gelditu da eta asko erabiliko dugulakoan gaude.

Animatu zaitezte Berastegiko liburutegira etortzen!!!!!



2016(e)ko mai. 19(a)

ORIOKO TXURRUKA ATERPETXEAN IZAN GARA!!

Urtero bezala aurten ere gau bat etxetik kanpo pasatzera joan gara.


Oriora goaz maleta eta guzti!!!!!


Ze ondo gaude gure lo gelan, lotarako prest!!!


Haritz eta Oinatz mahai teniseko partida oso lehiatua jokatzen...



Ibilaldi gogorra eta luzea egin genuen txakolindegien artean..  Txakolina,
txakolina; Orioko erregina....


Mollarrira jeisten. A zer nolako bistak!!


Hemen gaude 4. mailakoak azkeneko momentuaz gozatzen!!!


2016(e)ko mai. 6(a)

ERRETOREAREN TXERRIA AMEZKETAN ETA IBARRAN BARRENA


Apirilaren 20an Amezketara joan ginen antzerkia egitera. 


Antzerkia "Erretorearen txerria" zen. 


Amezketarrei asko gustatu zitzaien


Aupa Laida eta Irati!! Bat, bi eta hiru!!


Martin eta Oier Amezketako lagunek prestatutako joko batean daude..


Haritz ziztu bizian ateratzeko prest!!


Amezketarrekin batera oso gustura ibili ginen!!


Ederki pasa genuen Ibarran ere antzerkia egiten. Azkenean, Ibarrakoek galdera ederrak egin zizkiguten.

Eskerrik asko Amezketa eta Ibarrako lagunei gure antzerkia ikusteagatik!!! 

2016(e)ko mai. 3(a)

AUPA ESKOLA TXIKIETAKO KIROL TOPAKETA!!!


Apirilaren 28an Tolosako Berazubiko atletismo pistetan elkartu ginen eskola txikietako kirol topaketa egiteko.

Bertan, kirol berri eta politak egin genituen eta gainera lagun asko egin genituen!!!



Goiz ederra pasa genuen eta gainera dena grabatuta gelditu zen. Klikatu jarrian bideoa ikusteko!!!


Agur eta AUPA ESKOLA TXIKIAK!!!

2016(e)ko api. 26(a)

MATEMATIKAN LAUKIAK IKASTEN!!!


Uste ez badezue ere matematikan gustura aritzen gara!!! 






Hemen horren froga!!

Agur eta jan yogurta!!!!

2016(e)ko api. 7(a)

KIROLARI APARTAK GORPUTZ HEZKUNTZAN!!


Hemen gaituzue jolas alternatibo hauekin..


Kontuz Haritz!!!  Lasai Garazi!!


Laida diaboloa guztiz menperatuta!1


Beñatek plater txinatarra txapelan moduan!!!


Oier nun daukazu diaboloa???


Freesbi jaurtitzaile profesionala!!!


Hodei, PLENOOO!!!!!


Oinatz gure matxinsalto aparta!!


Irati helmugara iristen!!!!

2016(e)ko mar. 9(a)

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Kaixo guztioi!! Ba al dakizue zein egun zen atzoko martxoak 8 eguna?? Ba nazioarteko emakumeen eguna. Hona hemen atzokoan ateratako argazki batzuk:



Amaia bisitan etorri zitzaigun eskolara, Berastegiko lehenengo alkatesa!


Gelan emakume garrantzitsuen informazioa bildu genuen.


Ondoren beste geletan bildutako emakumeen informazioa ikusi genuen.


Oso interesgarria iruditu zitzaigun.


Azkenik, guk gure informazioa gehitu genuen besteek ere ikusteko.

Agur eta ondo ibili!!

2016(e)ko mar. 2(a)

LAUGARREN MAILAKO ARTISTAK

Kaixo lagunok!! begiratu beheko argazki polit hauek, seguru gustatuko zaizkizuela!!


Uxue eta Hodei puntua egin eta egin ari dira


Ikusten dituzuen neska panpoxa hauek Laida eta Irati dira


Hor ikusten al dituzue Beñat eta Haritz puntu eta telarra egiten?


Oinatzek eta Luterrek telarra egiten ikasi dute 


Begiratu zeinen langile dauden neska mutil hauek!


Alejandro eta Julen kontzentratuta daude telarra egiten


Pazientzia handia dute bi mutiko hauek telarra egiten

Agur lagunok, ondo pasa ezazue!!!

2016(e)ko ots. 12(a)

TXORIMALORE ALAIA


Kaixo lagunok! inauterietan eskolan txorimaloz mozorrotu ginen. Ezetz asmatu zein den bakoitza?? jakinez gero iruzkin bat idatzi!!! 



Herrian zehar bueltatxo bat eman genuen eta tartetaka dantza batzuk egin genituen. Begira zeinen eguzki-lore polita egin genuen!!!  eskolako futbol zelaian amaitu genue azken dantza eginez. Zuek ere ongi pasa al zenuten???  guk ederki pasa genuen!!

Bueno agur esateko ordua iritsi zaigu. Agur eta mila musu!!

2016(e)ko urt. 14(a)


PLASTIKAKO ARTELANAK


Kaixo denoi: plastikan artista ezberdinen artelanak eredu hartuta, guk gureak egin ditugu. Ea gustuko dituzuen!



BEÑAT                                     ALEJANDRO
GARAZI

HARITZ

HODEI

IRATI

JULEN

LAIDA

LUTER

MARTIN

OIER

OIER

OINATZ

UXUE