2022(e)ko aza. 28(a)

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Ostiralean, azaroak 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen. Astean zehar, Goazeneko "Denok zu" kanta abestu eta landu genuen. Kanta honekin guztiz ados gaude, bakoitzak berak, nahi duen modura bizi dezake. Eta kantak esaten duen bezala: 

"Mutil eta neska berdin du

Etxean, kalean

Munduan zehar libre izan."


Ipuin bat ere ikusi genuen: "El chubasquero de Aurora". Eta bertan, oso modu argian erakusten zuen emakueenganako indarkeria. Triste xamarra zen baina bukaeran, arazoa konpondu zuten. Hemen duzue bideoa:


Ondoren, Gatibu eta Izaroren "Aske maitte, aske bizi" kanta abestu eta landu genuen. Kantak dioen bezala:
"Nahi dogunien
Nahi dogulako
Aske maitte
Aske bizi"


Eta bukatzeko, frontoian bertso hau kantatu genuen.


BERASTEGI KANTUAN - Esazu hitz bat - Euskaraldia 2022


Euskaldunaren kupo hori dut betea
esanekoa izan eta bakea.
Aski al da "maite dut" ozen esatea?
Euskaraz bada zerbait, hitzekoa esatea.

Esazu hitz bat ta sendotuko naiz
hitz bakar batek sua pizten du maiz.
Martxan ipini aho ta belarri,
ari entzun, entzun ari.
Zu etxerako ta zu kalerako,
jolaserako eta lanerako,
martxan ipini aho ta belarri
ari entzun, entzun ari.

Sagarra dugu "manzana" ta ikatza da "carbón",
"Charbon" dugu ikatza ta sagarra "pomme".
Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon?
Beti toki berean, ezin gintezke egon!

Esazu hitz bat ta sendotuko naiz
hitz bakar batek sua pizten du maiz.
Martxan ipini aho ta belarri
ari entzun, entzun ari.
Zu etxerako ta zu kalerako,
jolaserako eta lanerako,
martxan ipini aho ta belarri
ari entzun, entzun ari.

Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses
nire erabaki ta nire borondatez.
Banoa aspaldiko desioa betez
agur aita ta ama, ondo bizi bitez.

EUSKARALDIA!
Erronka hau jo, ez gorde golkoan
garaipen txiki asko da jokoan.
Martxan ipini aho ta belarri
ari entzun, entzun ari.
Erronka hau jo, ez gorde golkoan
garaipen txiki asko da jokoan,
martxan ipini aho ta belarri
ari entzun, entzun ari.

2022(e)ko aza. 21(a)

BERASTEGI KANTUAN - Denok Zu (Goazen)

Denok zu,

Denok zu,

Zarena zarela berdin du.

 

Ez, ez da

ez da zure arazoa soilik

ez da, zure errua ez da.

Nahi duzuna izan zaitezke zu,

zarena izan zaitez.

Denok zu,

Denok zu,

Zarena zarela berdin du.

Etxean, kalean

munduan zehar libre izan,

Eman aurrera bi pausu,

Denok zu.

 

Entzun mutil,

edozein kolore jantzi dezakezu,

panpinekin jolastu hala nahi baduzu,

gona jantzi ta ezpainak margotu.

Aizu, neska,

edozein kirol daukazu zure zain,

nahi duzuna izateko zara gai

indartsua, ausarta ta argia zara.

Denok zu,

Denok zu,

Mutil edo neska berdin du

Etxean, kalean

Munduan zehar libre izan

Eman aurrera bi pausu.

Eta ez bazara ez neska ez mutila

zure izaeraren emaitza errespeta dadila!

Maite ditzagun gorputzak diren bezala

apain dezagun azala momenturo nahi bezala.

Inor ez da inoren menpe, inor ez da inoren jabe

min ematen badu maitasunik ez du.

Hori baino hobeto egiten badakigu

hemen inor ez da inor baino gehiago,

egin dezagun salto hemendik haratago!

Denok zu,

Denok zu,

Mutil eta neska berdin du

Etxean, kalean

Munduan zehar libre izan.

 

Denok zu,

Denok zu

Mutil eta neska berdin du

Etxean, kalean

Munduan zehar libre izan

Eman aurrera bi pausu,

Denok zu!

 

Ez!, beti da ez!

Indarkeria sexistarik ez!

2022(e)ko aza. 18(a)

PRAKTIKETAKO IRAKASLEA GURE GELAN

Urriaren 10etik azaroaren 11ra, Iosu gurekin egon da. Irakasle izateko ikasketak egiten ari da eta aurten, gurekin praktikak egiten egon da. Asko lagundu digu gelako gauzetan, matematikan, txanelan, euskeran, gaztelanian, tutoretzan, ingelesean, musikan, jolas garaian eta tailerretan ere. 

Gauza asko egin ditugu berarekin: Oinez Berastegi ekimena, Gau Beltza ospatu, Berastegiko zerbitzuak aztertu, Baso eskola aurrera eramaten,... 

Oso-oso gustora egon gara berarekin. Eta joan denetik, faltan botatzen dugu baina berak, bere ikasketekin jarraitu behar du. Segi horrela, Iosu, hain jator izaten!!!



2022(e)ko aza. 17(a)

ORDIZIAKO AZOKA


Atzo Ordiziara joan ginen eta bertan, turismo bulegora sartu ginen, han bi bideo ikusi genituen, Ordiziako azoka nola egiten zen azaldu ziguten. Gero, "Mokau batean" tailerra egiteko, lau taldeetan banatu gintuzten. 







Ondoren, zerrenda bat eman ziguten erosi beharrekoarekin eta beste ariketa batean, gure zerrendan zegoen produktu bat aukeratu behar genuen, non egiten zen, nola, zerekin, nola zaindu eta ze prezio zeukan, idatzi behar izan genuen. 


Erosketak egin eta gero, LH 4, 5 eta 6. mailakoak hamaiketakoa egiteko, elkartu ginen. Ondoren, berriro turismo bulegora bueltatu ginen eta han, elikaduraren piramidea landu genuen.








Gero, denbora pixka bat jolasteko utzi ziguten eta bukatzeko, erosi genituen produktuak erakutsi genituen eta aukeratutako produktuari buruz ere hitz egin genuen. Primeran pasa genuen!!!

Eta eguna borobiltzeko, parke batera bazkaltzera joan ginen!!! 

2022(e)ko aza. 14(a)

BERASTEGI KANTUAN - Egun On, Auzoa - PIRRITX ETA PORROTX

Goizero kalera irtenda,

izan eguzkia zein euria,

nire auzoa topatzen dut,

ai nire auzo maitagarria.

Parketik eta plazara

lagunak ala dendariak,

edonon entzuten dira

ozen gure agur kantariak:

Zer moduz Joxepa?

Kaixo Jose Ramon!

Adio Maialen…

Ikusi arte Jon!

Non zaude Anttoni?

Hemen nago Antton!

Egun on denoi kaixo egun ooon!  x2

 

Kaxkamotz txakur txuria,

hirugarren pisuko loroa,

errekatxoko zubia,

ogi dendako usain goxoa,

Txusen ileapaindegia,

Mohameden litxarreri denda,

espaloitik espaloira,

agur kantari hor entzuten da:

Zer moduz Joxepa?

Kaixo Jose Ramon!

Adio Maialen…

Ikusi arte Jon!

Non zaude Anttoni?

Hemen nago Antton!

Egun on denoi kaixo egun ooon! x2

2022(e)ko aza. 7(a)

BERASTEGI KANTUAN - ESNA ZAITEZ - KANTU KOLORE

LUR PLANETAK BEHAR GAITU!!!


Zabaldu begiak,

begira gure mundua,

zabaldu begiak, o, o!

 

Altxa beso bat, gero bestea,

astindu indarrez, banatu airea.

Ama Lurra da gure ama,

zaindu gure lurra.

 

Dantza dezagun, mugitu zaitez.

Esne Bidetik oihartzuna…

entzun dezagun; altxatu zaitez:

salto, irri, dantza.

Zaindu dezagun, esnatu zaitez:

gure planetak behar gaitu;

jaso dezagun, mugitu zaitez,

bat, bi, hiru.

 

La, la, la, la, larala, 

esna zaitez, lagundu,

la, la, la, la, larala,

o, o!


2022(e)ko aza. 4(a)

GALTZAGORRI ELKARTEA

Atzo, Galtzagorri Elkarteko erakusketa ikustera, Udaletxera joan ginen. Hasieran, Marik alegi bat kontatu zigun: "Animaliak hitz egiten zekiten garaian". 


Ondoren, alegi horren antzerkia asmatu genuen. Hortarako, txotxongiloak erabili genituen.



 


Antzerkia egin eta gero, alegi horren pelikula ikusi genuen. Segituan, bi liburu eman zizkiguten eta horietatik, bat aukeratu eta horren azalpena eman behar izan genuen. 


Azkenik, liburu batzuk erakutsi zizkiguten eta irakurtzeko denbora pixka bat izan genuen.




Oso gustora egon ginen!!!