2019(e)ko urr. 28(a)

PLAIAUNDIRA JOAN GARA!!!



Ostiralean, Plaiaundiko Parke Ekologikora joan ginen txoriak ikustera. Txingudin kokatuta dago (Irunen). Hasieran, prismatikoak hartu eta hegaztiak behatu genituen (kopetazuria, ubarroia, birigarroa, txantxangorria, martin arrantzalea, lertxuntxo txikia, basahatea, lertxuna, kaio hankahoria, antxeta mokogorria, zozoa eta txilinporta txikia). Eguraldiak asko lagundu zigun hegazti gehienak ikusteko. Primeran pasa genuen!!!


Hamaiketakoa jan ondoren, ikus-entzunezko aretoan, Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi genuen.


Gero, taldeetan jarri ginen eta tailer bat egin genuen, Plaiaundiko animaliei buruzkoa. Bukatzeko, eskolako batzuk, inkesta bat bete behar izan genuen.


Bisita bukatu zenean, motxilak hartu genituen eta ondoko parke batera bazkaltzera joan ginen. Tarte bat ere jolasteko izan genuen. Egun zoragarria pasa genuen!!!

2019(e)ko urr. 18(a)

GURE GELAKO LANDAREAK!!!


Begira zer landare polittak dauzkagun!!! Gelan, ardura batzuk bete behar ditugu eta horietako bat landareak zaintzea da, bikoteka egiten dugu. Lurra ikutzen dugu eta lehorra baldin badago, ura platertxoan botatzen diegu. Astean, behin edo bitan, ureztatzen ditugu. Ea nola pasatzen duten negua!! Hemen dituzue gure landareen argazkiak.


2019(e)ko urr. 17(a)

TRIKUA ESKOLAN!!!

 

Astearte goizean, gure eskolako patioan triku bat bizirik azaldu zen!!! Eta denak harrituta gelditu ginen!!! Eneeee!!! Eskolako ume guztiak ikustera joan ginen. Eta gaixoa, izututa zegoen eta ez zen ia mugitzen. Hemen, Berastegin, ohituta gaude trikuak ikustera baina eskolako patioan ez. Arratsaldean, eskolatik atera ginenean, hor jarraitzen zuen baina gero joan egin zen.

2019(e)ko urr. 14(a)

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO INKESTA


Gaur goizean 9:30etan, Olatz etorri zaigu inkesta bat egitera. Inkestan, Foru Aldundiak  "Gipuzkoako haurren naturarekiko harremana" ikertu nahi du. Horretarako, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu. Inkesta anonimoa izan da, bakarrik gure adina eta sexua idatzi behar izan dugu. Hona hemen egin dizkiguten galdera batzuk:
- Ea basaloreak gustatzen zaizkigun.
- Ea landareak eta animaliak zaintzea gustatzen zaigun.
- Ea hondartzako harriak eta oskolak biltzen ditugun.
- Ea triste sentitzen garen, animaliak sufritzen ikusten ditugunean.
- Ea pertsonek zaborra lurrera botatzeko eskubidea daukagun.
- Triste gaudenean, ea kalera ateratzeko gogoa izaten dugun.
- Ea basanimaliak libre eta toki garbietan bizitzea gustatzen zaigun.
- Ea mendira joatea gustatzen zaigun.
- Ea naturako soinuak entzutea gustatzen zaigun.
- Ea zaborra dagokion tokira botatzea garrantzitsua den.
- Ea animaliak zaintzea garrantzitsua den.
- Ea animaliak eta landareak ikutzea gustatzen zaigun.
Hauetaz aparte, galdera gehiago egin dizkigute baina guk bakarrik batzuk idatzi ditugu. Olatzek esan digu, Gipuzkoako eskola gehienetan pasako dutela inkesta hau. Ondoren, erantzunak aztertuko dituzte eta emaitzak zabalduko dituzte.

2019(e)ko urr. 10(a)

ALDAKETAK GURE GELAN!!!

Mikeli eskatu genion gure gelan aldaketa batzuk egitea. Gaur goizean-goiz etorri da eta... Hori sorpresa!!! Gu eskolara sartu garenerako eskatu genion guztia egin digu!!! Eskerrik asko, Mikel!!!

Hona hemen bere lanak:







2019(e)ko urr. 7(a)

"AMETSETAN" abestiaren bertsioa

"Ametsetan" abestia gelan landu genuenean, erabaki genuen jolas baten bidez, gure bertsioa egitea. Eta zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Ea gustatzen zaizuen!!!


Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak
milaka kilometro amets berri baten bila.
Hartu zure lekua, berezion munduan,
iragana uzteko albo batera,
iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera...



Ametsetan, ametsetan, ja eskola hasi da
ametsetan, ametsetan, ohetik altxatzera
ametsetan, ametsetan, oporrekin amestera
ametsetan, ametsetan, lagunekin jolastera.

Bizitzeko garaia orain da,
arnasteko unea iritsi da.
Baldakizu zein den zure ametsik sakonena?
Hartu zure lekua, berezion munduan
iragana uzteko albo batera,
iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera...


Ametsetan, ametsetan, matematikako bidean
ametsetan ametsetan, Muñagorri onena da
ametsetan ametsetan, estutxeak eta dena
ametsetan, ametsetan, laugarren mailan poz-pozik!

Ametsetan ametsetan, zerua argia da.
Ametsetan, ametsetan, ametsetan...


Ametsetan, ametsetan, landare bat landatzera
ametsetan, ametsetan, ametsetan...

Ametsetan, ametsetan, baserrian nabil gustora.
Ametsetan, ametsetan, landatu genuen mundua.
Ametsetan ametsetan, zerua urdin argia da
ametsetan, ametsetan, mundu batetik bestera.

Ametsetan, ametsetan, ametsetako bidean
ametsetan, ametsetan, mundu berri baten bila.
Ametsetan, ametsetan, espaziotik Lurrera
ametsetan, ametsetan, ilargian etzatera.

Euskal Herria hobena ametsetan!


2019(e)ko ira. 20(a)

BURUZ BEHERA - HUNTZA

Aste hontako abestia "Buruz behera" izan da eta aste osoan zehar landu dugu. Asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu. Hemen daukazue kantaren bideoa, karaoke moduan abesteko. Abestu, dantzatu, kantatu eta gozatu!!!

BURUZ BEHERA Batzutan azkar doa berez geldi dagoena, dena desberdina da nor bere arabera. Ba al dakizu ze forma duen munduak buruz behera? IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN, SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN. TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN, IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN. Itsasoa zeru da eta zerua itsaso, seia bederatzia izan daiteke akaso. Egi berrien bila biziko gera buruz behera. IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN, SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN. TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN, IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN. IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN, SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN. TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN, IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN. (x2)


2019-2020 ikasturteko 4. mailako ikasleak


Kaixo!!! Gu 4. mailako ikasleak gara. Eskolako lehenengo egunean argazki hau atera ziguten, hamaiketakoa jan ondoren. Ederra zegoen txokolatezko ogitartekoa!!! Ondoren, jolas ezberdinak antolatu zizkiguten eta ederki pasa genuen. Oso pozik gaude eskolan hasi garelako!!!


2017(e)ko eka. 8(a)

BLOK- TAC ASTEA GURE ESKOLAN

Dakizuten bezala, aste honetan buru belarri gabiltza Txorimaloak egiten udaletxean egingo den erakusketarako. Ondoren, San Juan bezperako gauean sutan erreko ditugu.

Lan handia egiten ari gara proiektu hau aurrera eramaten. Bestalde, proiektuaren barruan kazetari lanak ere egiten ditugu. 

UUUUUUFFFFFF!!!!!!! ZENBAT LAN!!!!!!!!

















2017(e)ko mar. 14(a)

ZUHAITZ EGUNA

Aurreko astean, Eguzkialde auzotik barrena, Gorosmendi aldera joan ginen zuhaitzak landatzera herriarenak diren lur eremu batzuetara. OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!

Esan beharra dago ere, Mikelek eta Unaik, udaletxeko langileak, asko lagundu zigutela.















BLOK TAC LANTZEN

Ikasturte honetan BLOK-TAC proiektua landu dugu berriro ere. Iaz, txorimaloen  inguruko lanketa egin genuen eta aurten arauen inguruko lanketa egin dugu. Aste gogorra izan zen, baina asko ikasi genuen!!!!!
BEGIRA ZEIN ONDO PASA GENUEN!!!!!! 





2016(e)ko aza. 17(a)

ESAERA ZAHARRAK ZABALTZEN

Hemen ibili gara 1., 2. eta 3. mailakoei esaera zahar batzuk esaten eta antzezten. Era berean 2. eta 3. mailakoak etorri dira gure gelara asmakizunak kontatzera eta 6. mailakoak olerkiak errezitatu eta antzeztu dizkigute. 

OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN DA!!!