2019(e)ko urr. 17(a)

TRIKUA ESKOLAN!!!

 

Astearte goizean, gure eskolako patioan triku bat bizirik azaldu zen!!! Eta denak harrituta gelditu ginen!!! Eneeee!!! Eskolako ume guztiak ikustera joan ginen. Eta gaixoa, izututa zegoen eta ez zen ia mugitzen. Hemen, Berastegin, ohituta gaude trikuak ikustera baina eskolako patioan ez. Arratsaldean, eskolatik atera ginenean, hor jarraitzen zuen baina gero joan egin zen.

2 iruzkin:

  1. Larunbatean, gure etxean, triku bat agertu zen eta hori ere bizirik zegoen.

    ErantzunEzabatu
  2. Zenbat gauza dibertigarri egiten dituzuen...

    ErantzunEzabatu