Etiketak
- AURKEZPENA (4)
- GAZTELERA (8)
- GORPUTZ HEZKUNTZA (4)
- HIZKUNTZA (42)
- IPUIN KONTAKETA (1)
- IRTEERAK (6)
- MATEMATIKA (3)
- PLASTIKA (4)
- TXANELA (11)
2019(e)ko urr. 28(a)
PLAIAUNDIRA JOAN GARA!!!
Ostiralean, Plaiaundiko Parke Ekologikora joan ginen txoriak ikustera. Txingudin kokatuta dago (Irunen). Hasieran, prismatikoak hartu eta hegaztiak behatu genituen (kopetazuria, ubarroia, birigarroa, txantxangorria, martin arrantzalea, lertxuntxo txikia, basahatea, lertxuna, kaio hankahoria, antxeta mokogorria, zozoa eta txilinporta txikia). Eguraldiak asko lagundu zigun hegazti gehienak ikusteko. Primeran pasa genuen!!!
Hamaiketakoa jan ondoren, ikus-entzunezko aretoan, Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi genuen.
Gero, taldeetan jarri ginen eta tailer bat egin genuen, Plaiaundiko animaliei buruzkoa. Bukatzeko, eskolako batzuk, inkesta bat bete behar izan genuen.
Bisita bukatu zenean, motxilak hartu genituen eta ondoko parke batera bazkaltzera joan ginen. Tarte bat ere jolasteko izan genuen. Egun zoragarria pasa genuen!!!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina