2019(e)ko urr. 14(a)

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO INKESTA


Gaur goizean 9:30etan, Olatz etorri zaigu inkesta bat egitera. Inkestan, Foru Aldundiak  "Gipuzkoako haurren naturarekiko harremana" ikertu nahi du. Horretarako, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu. Inkesta anonimoa izan da, bakarrik gure adina eta sexua idatzi behar izan dugu. Hona hemen egin dizkiguten galdera batzuk:
- Ea basaloreak gustatzen zaizkigun.
- Ea landareak eta animaliak zaintzea gustatzen zaigun.
- Ea hondartzako harriak eta oskolak biltzen ditugun.
- Ea triste sentitzen garen, animaliak sufritzen ikusten ditugunean.
- Ea pertsonek zaborra lurrera botatzeko eskubidea daukagun.
- Triste gaudenean, ea kalera ateratzeko gogoa izaten dugun.
- Ea basanimaliak libre eta toki garbietan bizitzea gustatzen zaigun.
- Ea mendira joatea gustatzen zaigun.
- Ea naturako soinuak entzutea gustatzen zaigun.
- Ea zaborra dagokion tokira botatzea garrantzitsua den.
- Ea animaliak zaintzea garrantzitsua den.
- Ea animaliak eta landareak ikutzea gustatzen zaigun.
Hauetaz aparte, galdera gehiago egin dizkigute baina guk bakarrik batzuk idatzi ditugu. Olatzek esan digu, Gipuzkoako eskola gehienetan pasako dutela inkesta hau. Ondoren, erantzunak aztertuko dituzte eta emaitzak zabalduko dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina