2014(e)ko ots. 25(a)

OLERKIEN TXOKOA (jarraipena)

Kaixo, guztioi:
   Olerki gehiago osatu ditugu. Ea zuen gustokoak ere badiren.
 Animatzen bazarete, osatu zuek ere zeuenak eta bidali; blog-ean erantsiko ditugu.



Ni elurra banintz hotza edukiko nuke,
Hotza edukiko banu gaixotu egingo nintzateke.
Gaixotuko banintz ezingo nukeen eskolara joan.
ALAITZ



Amaren sabela borobildua,
Borobilaren barruan umea,
Umearen barruan bihotza,
Bihotzaren barruan maitasuna
GARBIÑE



Ni txakurra banintz katuak  harrapatuko nituzke.
Katuak jango banitu,desagertu egingo lirateke.
Katurik ez balego,janaririk gabe geldituko nintzateke.
MIKEL



Suspiroren sugandila zopa,
Karaberen karakolak,
Almarikoren almejak,
Eskupiren espinakak,
Ipupiren ipopotamoa,
Hamar urterako janaria badugu  hemen!!!
ANE



                Ikastolan
              pRimeran
              nAbil
lagunen arTean
                                                                                  Ikasten
IRATI



Oilokikoren arrautza
Txerrimakoren haragia
Ardidoren esnea
Txotxitxoren kantua
Zenbat animalia ote dauzkat?
MIREN



Kajoietan arropak,
arropetan poltsikoak,
poltsikoetan kanikak,
kanikekin jolasean.
ARITZ



     ExtremAduran
            HoyoS Herritik
            Ibili
NintzEn
          Lang Roberran
AXIER


Errege magikoa banitz, umeei opariak emango nizkieke.
Eta umeei opariak emango banizkie, ospetsua izango nintzateke. 
JULENE



Ni katua banintz teilatuz-teilatu ibiliko nintzateke.
Teilatuz- teilatu ibiliko banintz erori egingo nintzateke.
Eroriko banintz  hil egingo nintzateke.

Hiko banitz ez zen miaurik egongo.
NAHIKARI



Asier futbolaria
Aritz pilotaria
Josu bizkorra
eta ni tenislaria

Nolako taldea.egiten dugun
CRISTIAN



Mundukikokaren munduko bola.
Asilakoren Asia.
Amokiren Amerika.
Aansen Australia.
Eurokiraren Europa.
Afloren Afrika.
Hau da hau kontinenteak ikasteko modu erraza!
JON


Arrain ontzian ura
uretan arraiak
arrautzetan kumeak
eta arrain kumea zu zara!
NERE



 Non dago???
Nire etxea Berastegin,
Berastegi Tolosaldean,
Tolosaldea Gipuzkoan,
Gipuzkoa Euskal Herrian,
Euskal Herrian Europan,
Europa Unibertsoan.

Hau da hau katea sortu dudana.
JOSU




2014(e)ko ots. 19(a)

Hola a tod@s!
En primer lugar os pedimos disculpas por el retraso, pero es que con la emoción del nacimiento de los pollitos, se nos olvidó contarlo en el blog. 
¿Queréis saber cómo han nacido los pollitos? Pues el primero nació el 12 de febrero y fue Julene la que se dio cuenta. Luego nacieron más. De dieciocho huevos nacieron solo siete pollitos.Cuando fueron naciendo les pusimos nombres; por ejemplo, al primero le llamamos Kakario, al segundo Mexicho,...
Todos los niños y niñas de las clases de al lado vinieron a verlos y les explicamos cómo habíamos cuidado de ellos hasta que nacieron.












2014(e)ko ots. 10(a)

ARABIAKO BI TRIBU LAGUNAK

Arabiako bi tribuak eskolara etorri zaizkigu, eta opari hauek ekarri dizkigute txoko txurian jartzeko.









2014(e)ko ots. 7(a)

OLATUEEK DONOSTIAN ERAGINDAKO KALTEAK

Kaixo, denori: Begira Nerek osatu duen erreportaia. Mila esker Nere!!!

OLATU  ERRALDOIAK  DONOSTIAN

2014ko Otsailaren 2an, 13 metroko olatu erraldoiak iritsi ziren Gipuzkoako kostaldera goizaldean.
Donostia izan da kaltetuena.
Donostiako alde zaharra inundatu zuten olatuek: barandila,bankuak,lurra,tabernak,etxeak eta horrelako gauza asko dena urarekin dago.
Paseo berrian olatuek pretila hautsi dute eta arrokak Printzipe zinemako aurrekaldean  daude.
Zurriolako hondarra,zikinkeria,…dena kalean eta errepidean azaldu zen olatuek ekarrita.
Donostiako bost zubietako barandilak puskatuta daude, eta itxita,baina burnizko zubi bat olatuek ez zuten hautsi.

Portuan ere pretila hautsi zuen, eta harriak sakabanatu egin zituzten. Olatuak portuan sartu eta txalupa asko ondoratu zituen.







2014(e)ko urt. 27(a)

UNA INCUBADORA EN CLASE

Los alumnos de cuarto curso de J.A. Muñagorri Eskola tenemos una incubadora con huevos en clase.

Hoy, 23 de enero de 2014, a las 14:45 ha venido More a la hora de castellano para traernos una incubadora y 18 huevos y enseñarnos como utilizarla y ver cómo van naciendo los pollitos.
La incubadora tiene una palanca para mover los huevos, que deberíamos mover a la mañana y a la tarde. Si no lo hacemos, podrían pegarse  las plumas del pollito a la cáscara del huevo.
La temperatura tiene que estar entre 26-27 ºC; para eso miraremos el termómetro que está metido en un agujero de la incubadora.
Para que los huevos tengan humedad, tenemos que echar agua en el hueco central de la base de la incubadora cada 2 o 3 días.
Si seguimos bien todos los pasos que nos ha dicho More, los pollitos comenzarán a nacer dentro de 21 días, es decir, el 13 de febrero de 2014. Cuando nazcan, sus plumas estarán húmedas y hay que esperar 3 o 4 horas para que se sequen y poder abrir la tapa.
More nos ha dicho que es probable que no nazcan todos. Si pasados 2 o 3 días desde que ha nacido el primer pollito no han eclosionado todos los huevos, probablemente no nacerán más.




More, montando la incubadora y explicándonos el proceso.



 
                         La incubadora, una vez montada.

2014(e)ko urt. 9(a)

TALDE LANEAN KIROLA EGITEA

KAIXO, denori: Mirenen amak argazki polit hauek bidali dizkigu, eta blogean jartzea pentsatu dut neska hauek egindako esfortzuak merezi duelako ospatzea. Talde lanean kirola egitea oso osasuntsua da gorputzarentzat eta adimenarentzat.




Aurrera eta zorionak!!!

2014(e)ko urt. 8(a)

KONPASEZ EGINDAKO MARRAZKIAK

Gabonetako oporretan zenbait etxerako lan izan genituen, horien artean, konpasa eta erregela soilik erabiliz marrazki bat egitea.
Lehiaketa bat egin dugu gelan politenak aukeratzeko, eta hauxek lortu dituzte puntu gehien.


1. postua

2. postua

3. postua

4. postua

BAINA GEHIAGO ERE BAZIREN POLIT-POLITAK

AGUR, ETA URTE BERRI ON!!!!


2013(e)ko abe. 18(a)

ALBISTEA

ARRAIN-KUMEAK JAIO DIRA


4. mailakoei uste baino lehenago jaio zaizkigu "gupiak"


Astelehenean, hilak 16, Julenek, arrainontziari begira zegoela, arrain-kume bat ikusi zuen. Gelakoei esan zigun, baina batzuk ez genion sinestu. Arratsaldean, Mikel, Axier eta Anek bi arrain-kume ikusi zituzten. Arantxa andereñoak, ez zuen sinestu, eta errita bota zigun gela aztoratzen ari ginelako..

Hurrengo egunean, Arantxari  bi arrain-kumeak erakutsi genizkion, eta ikusi ondoren, barkamena eskatu zigun, bereziki Juleneri.

Bi arraintxoak jaio berriak dira, oso txikiak.  Ez dira erraz ikusten goroldioaren atzean eta harrietan ezkutatzen direlako. Kolore gardena eta grisa antzekoa dute. Begiak oso ondo ikusten zaizkie handiak eta beltzak direlako.

Gure arrainontzian  bi "gupi " ar eta hiru "gupi" eme ditugu.  Gupi emeak arrautzak utzi ditu nonbaiten, eta gupi arrak hazia bota dio gainera. Arrautzak ernaldu egin dira, eta hortik jaio zaizkigu bi arrain-kumeak.

Nolako ezustea hartu dugun arraintxo hauen kontuekin!!!!

Guk "gupiak" erosi genituen, bagenekielako kumeak jaiotzeko aukera zegoela, baina oso azkar jaio dira. Ez genuen espero hain azkar jaioko zirenik.

Beste bi "gupi" arrautzak botatzeko daude, sabela handi-handia dutelako.

Ea ez dituzten jaten, eta azkar handitzen diren.


 GUPI EMEA (kolore gutxikoa)


GUPI ARRA (kolore askokoa)

2013(e)ko abe. 12(a)

GELAKO LORATEGIA

GELAN LANDARE ASKO DITUGU, ETA TXANDAKA-TXANDAKA zaintzen ditugu.

Landare batek kimuak eman ditu, eta kimu horiek beste lorontzi batetan landatu ditugu.

Baita, aguakate hazi bat daukagu uretan; laister haziko zaizkio sustraiak eta zurtoina.

Haritza bat badugu ere...eta ...begiratu ondo!!!!!

Zer gehiago daukagu?





MUGI GORPUTZA ETA IZAN HONTSA

Txanelako 3. gaia lantzen ari gara, eta modu honetan apaindu dugu txoko txuria. Gustatzen al zaizue?





Baita homairudi batzuk egin ditugu ere, eta pasiloan kokatu ditugu. Argazkiak atera dizkiegu, hauexek dira:


 Ez da oso ondo ikusten, baina bertan ariketa fisikoa egiteak osasunean dituen onurak agertzen dira.



Eta hemen, interneten bilatu ditugu Euskal herriko hainbat kirolari ospetsu, eta beraien bizitzari buruz zerbait gehiago jakin dugu.