2013(e)ko abe. 18(a)

ALBISTEA

ARRAIN-KUMEAK JAIO DIRA


4. mailakoei uste baino lehenago jaio zaizkigu "gupiak"


Astelehenean, hilak 16, Julenek, arrainontziari begira zegoela, arrain-kume bat ikusi zuen. Gelakoei esan zigun, baina batzuk ez genion sinestu. Arratsaldean, Mikel, Axier eta Anek bi arrain-kume ikusi zituzten. Arantxa andereñoak, ez zuen sinestu, eta errita bota zigun gela aztoratzen ari ginelako..

Hurrengo egunean, Arantxari  bi arrain-kumeak erakutsi genizkion, eta ikusi ondoren, barkamena eskatu zigun, bereziki Juleneri.

Bi arraintxoak jaio berriak dira, oso txikiak.  Ez dira erraz ikusten goroldioaren atzean eta harrietan ezkutatzen direlako. Kolore gardena eta grisa antzekoa dute. Begiak oso ondo ikusten zaizkie handiak eta beltzak direlako.

Gure arrainontzian  bi "gupi " ar eta hiru "gupi" eme ditugu.  Gupi emeak arrautzak utzi ditu nonbaiten, eta gupi arrak hazia bota dio gainera. Arrautzak ernaldu egin dira, eta hortik jaio zaizkigu bi arrain-kumeak.

Nolako ezustea hartu dugun arraintxo hauen kontuekin!!!!

Guk "gupiak" erosi genituen, bagenekielako kumeak jaiotzeko aukera zegoela, baina oso azkar jaio dira. Ez genuen espero hain azkar jaioko zirenik.

Beste bi "gupi" arrautzak botatzeko daude, sabela handi-handia dutelako.

Ea ez dituzten jaten, eta azkar handitzen diren.


 GUPI EMEA (kolore gutxikoa)


GUPI ARRA (kolore askokoa)

3 iruzkin:

  1. ¡Qué bién! Que han nacido pececillos, qué ilusión ¿eh? Ahora los tenéis que cuidar bien y ya veréis como habrán crecido para después de las navidades. Sólo nos queda esperar mañana a Olentzero y Mari Domingin, que paséis unas felices fiestas y disfrutéis mucho con los regalos, agurr!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Albiste dotorea idatzi duzue. Benetan, kazetariak izan zaitezkete handitan, oso ondo egin duzue eta. Euskal telebistan kazetari gazte eta trebeak behar omen dituzte. Animo!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo, hori ustekabea, inork espero baino lehenago gupiak jaio zaizkizue. Ondo zaintzen dituzuelako izango da, oso oso gustora egongo dira eta. Galdera bat egin nahi dizuet, arrautzak ernaltzen direnetik zenbat denbora pasatzen da arrainak jaio arte?
    Milesker.

    ErantzunEzabatu