2014(e)ko ots. 7(a)

OLATUEEK DONOSTIAN ERAGINDAKO KALTEAK

Kaixo, denori: Begira Nerek osatu duen erreportaia. Mila esker Nere!!!

OLATU  ERRALDOIAK  DONOSTIAN

2014ko Otsailaren 2an, 13 metroko olatu erraldoiak iritsi ziren Gipuzkoako kostaldera goizaldean.
Donostia izan da kaltetuena.
Donostiako alde zaharra inundatu zuten olatuek: barandila,bankuak,lurra,tabernak,etxeak eta horrelako gauza asko dena urarekin dago.
Paseo berrian olatuek pretila hautsi dute eta arrokak Printzipe zinemako aurrekaldean  daude.
Zurriolako hondarra,zikinkeria,…dena kalean eta errepidean azaldu zen olatuek ekarrita.
Donostiako bost zubietako barandilak puskatuta daude, eta itxita,baina burnizko zubi bat olatuek ez zuten hautsi.

Portuan ere pretila hautsi zuen, eta harriak sakabanatu egin zituzten. Olatuak portuan sartu eta txalupa asko ondoratu zituen.







1 iruzkin:

  1. Ze pena, kalte ikaragarriak egin ditu oraingoan ekaitzak Donostian. Mila esker Nere horren ondo azaltzeagatik dena, argazkiak ere izugarriak !

    ErantzunEzabatu