Olerki gehiago osatu ditugu. Ea zuen gustokoak ere badiren.
Animatzen bazarete, osatu zuek ere zeuenak eta bidali; blog-ean erantsiko ditugu.
Ni elurra banintz hotza edukiko nuke,
Hotza edukiko banu gaixotu egingo nintzateke.
Gaixotuko banintz
ezingo nukeen eskolara joan.
Amaren sabela borobildua,
Borobilaren barruan umea,
Umearen barruan bihotza,
Bihotzaren barruan maitasuna
Ni txakurra banintz katuak harrapatuko nituzke.
Katuak jango banitu,desagertu
egingo lirateke.
Katurik ez balego,janaririk gabe geldituko nintzateke.
Suspiroren sugandila zopa,
Karaberen karakolak,
Almarikoren almejak,
Eskupiren espinakak,
Ipupiren ipopotamoa,
Hamar urterako janaria badugu
hemen!!!
Ikastolan
pRimeran
nAbil
lagunen arTean
|
Ikasten
Txerrimakoren haragia
Ardidoren esnea
Txotxitxoren kantua
Zenbat animalia ote dauzkat?
arropetan poltsikoak,
poltsikoetan kanikak,
kanikekin jolasean.
Errege magikoa banitz, umeei opariak emango
nizkieke.
Eta umeei opariak emango banizkie, ospetsua izango
nintzateke.
Ni katua banintz teilatuz-teilatu ibiliko nintzateke.
Teilatuz- teilatu ibiliko banintz erori egingo nintzateke.
Eroriko banintz hil
egingo nintzateke.
Hiko banitz ez zen miaurik egongo.
Asier futbolaria
Aritz pilotaria
Josu bizkorra
eta ni tenislaria
Nolako taldea.egiten dugun
Mundukikokaren munduko bola.
Asilakoren Asia.
Amokiren Amerika.
Aansen Australia.
Eurokiraren Europa.
Afloren Afrika.
Hau da hau kontinenteak ikasteko modu erraza!
Arrain ontzian ura
uretan arraiak
arrautzetan kumeak
eta arrain kumea zu zara!
NERE
Non dago???
Nire etxea Berastegin,
Berastegi Tolosaldean,
Tolosaldea Gipuzkoan,
Gipuzkoa Euskal Herrian,
Euskal Herrian Europan,
Europa Unibertsoan.
Hau da hau katea sortu dudana.
JOSU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina