2022(e)ko urr. 20(a)

OINEZ BERASTEGI

Ikasturte honetako lehenengo "Oinez Berastegi" egin dugu. Goizeko 10:30etan plazara joan gara eta han, herriko emakume asko azaldu dira, gurekin herri buelta egiteko. Hasi baino lehen, plazan argazki bat atera dugu. 


Plazatik abiatuta, Kale Nagusitik aurrera jarraitu dugu. Han, ezkerretara hartu eta aurrera jarraitu dugu. Ondoren, errepidea zeharkatu dugu eta Ur Handirantz abiatu gara. Handik aurrera jarraitu eta San Anton ermitaren atzeko aldetik pasa gara. Hortik piska bat aurrerago, errepidea zeharkatu dugu eta bidezidor batetik igo gara. Han hamaiketakoa jan dugu eta hona hemen atera dugun argazkia:


Hamaiketakoa bukatuta, San Sebastian ermita inguratu dugu. "Eraso egurlanak" kanpotik ikusi ditugu eta Zuikindik behera jaitsi gara. Urlo zaharretik pasa gara eta handik, eskolara joan gara.


Bukaeran, argazki hau atera dugu. Ibilbidea asko gustatu zaigu eta eskerrik asko etorri zareten emakume guztiei!!!

3 iruzkin:

  1. Aupa talde!!! Ze ekintza politt eta aberasgarrik egiten dituzuen 😊

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo ekipo!!!
    Zeinen ongi ibili zareten herrriko bazterrak bisitatuz... eta ze argazki ederrak atera dituzuen, zuek bai artixtak!!! Jarraitu horrela!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Ze pozik zaudeten denok, eguraldia lagun duzuela. Segi horrelaxe!!!

    ErantzunEzabatu