Urtarrilaren 9an, urte berriarekin batera, BLOK TAC lantzen hasi ginen. Aurten "SENA BATZEAN, ARAUA BIHOTZEAN", gaia egin dugu eta ederki pasa dugu. Hauek dira gure lanak:
1. Jarduera: Aurkezpena adostu eta azaldu. Oraingoan, eskolako arauak aztertu ditugu eta ariketa honetan, gidoi bat idaztea, eta egin behar dugun lanaren inguruko ahozko aurkezpen formala egitea beste mailetan izan da.
2. Jarduera: Galdeketa aurrera eraman. Talde bakoitza dagokion mailara joan da, egin dugun galdekizuna aurkeztera eta pasatzera.
3. Jarduera: Erantzunak interpretatu eta grafikoak eraiki. Galdekizunetan bildutako datuak grafikoetan (barra diagramatan) irudikatu eta hormairudi batean isladatu ditugu.
4. Jarduera: Grafikoak ondorioztatu. Grafikoetatik ondorioztatu eta testu idatzi batean bihurtu dugu.
5. Jarduera: Antzerkitxoak asmatu. Jasotako informazioan oinarriturik, egoera ezberdinak errepresentatuko dituen gidoiak idaztzi ditugu.
6. Jarduera: Antzerkitxoak errepresentatzen. Antzerkitxoak besteen aurrean egin ditugu.
Oso ondo ekipo!! Lan bikaina egin dezute!! Segi horrela.
ErantzunEzabatuLema bezain proiektu ederra burutu duzue. Jarraitu lanean txapeldunak!!!
ErantzunEzabatuKaixo ekipo!
ErantzunEzabatuGauza interesgarriak ikasten ari zarete jolatuz eta umore onean, zein ederra den zuen lanntxoak gurekin partekatzea. Zorionak!!!