Txanelako gai berria, "Maite ditut, maite, gure bazterrak" lantzen hasi gara. Oraingo honetan, Euskal Herriko mapa fisikoa eta politikoa, gure eskualdea, gure herria, gure herriko pertsonai ospetsuak, festak, bertako produktu tipikoak, klima, iparrorratza,... ikasiko ditugu.
1. GURE HERRIA
Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara kokatuta dago. Mila biztanlerekin kontatzen du, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago. San Lorenzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiez inguratuta.
Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Bertakoek eta ingurukoek Beasti deritzote herriari. Itsasoaren mailarekiko 390 metroko garaiera du. 45,83 km² ditu, Tolosaldeko udalerri zabalena da. Hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarrain.
Tolosaldea Gipuzkoako ekialdean dagoen eskualdea da. 332 km²-ko azalera du. Lurralde historikoan jende gutxien duen eskualdea da, baina, aldiz, udalerri gehien ditu, 28. Eskualdeko udalerri garrantzitsuena Tolosa da, hortik datorkio izena. Iraganean, Tolosaldeko udalerri guztiak Tolosaren zati izan ziren, pixkanaka banatzen joan ziren arte.
Hauek dira Tolosaldeko 28 udalerriak:
- Abaltzisketa - Aduna - Albiztur - Alegia
- Alkiza - Altzo - Amasa-Villabona
- Amezketa - Anoeta - Asteasu - Baliarrain
- Belauntza - Berastegi - Berrobi
- Bidania-Goiatz - Elduain - Gaztelu - Hernialde
- Ibarra - Ikaztegieta - Irura - Larraul
- Leaburu-Txarama - Lizartza - Orendain - Orexa
- Tolosa - Zizurkil
3. BERASTEGIKO KLIMA ETA PAISAIA
Abenduaren 13tik 19ra Berastegiko eguraldia eta tenperatura apuntatu dugu eta jasotako informazioarekin, barra diagrama egin dugu, oraingo honetan, ordenagailua erabiliz grafikoa sortu dugu, "create a graph" aplikazioarekin.
ASTEKO
EGUNAK (Abenduaren 13tik 19ra) |
Tenperatura
ºC |
ASTEARTEA |
13 |
ASTEAZKENA |
12 |
OSTEGUNA |
8 |
OSTIRALA |
8 |
LARUNBATA |
7 |
IGANDEA |
12 |
ASTELEHENA |
11 |
Hona hemen gure barra diagrama:
4. BERTAKO PRODUKTU TIPIKOAK
Gure herriko produkturik ezagunena, gazta da. Mila biztanleko herria da eta 2.000 ardi baino gehiago daude eta horien esnearekin gazta egiten da.
5. BERASTEGIKO PERTSONAI OSPETSUAK
6. GURE ESKUALDEKO HERRIETAKO EZIZENAK
- Abaltzisketa: Txalburuak
- Aduna: ?
- Albiztur: Kunplituak
- Alegia: Txintxarriak
- Alkiza: Oiloak
- Altzo: Tipulak
- Amezketa: Euliak
- Anoeta: Kukuak
- Asteasu: Tranpazuloak
- Baliarrain: Zartagiak
- Belauntza: ?
- Berastegi: Basurdeak eta haizeak
- Berrobi: Puzkartiak
- Bidania-Goiatz: Lapurrak
- Billabona: Paristarrak
- Elduain: ?
- Gaztelu: Jauntxoak
- Hernialde: Astoak
- Ibarra: Piperrak
- Ikaztegieta: Madril txiki
- Irura: Dragoiak
- Larraul: Tabako erretzaileak
- Leaburu: Txalburuak
- Lizartza: Ijitoak
- Orendain: Eltxoak
- Orexa: Oilarrak
- Tolosa: Zuriak, faltsuak eta sardin zaharrak
- Zizurkil:?
7. BERASTEGIKO ZERBITZUAK
Lehengo egunean, Berastegiko zerbitzuak aztertzera atera ginen eta konturatu ginen, hain herri txikia izateko zerbitzu asko dauzkala. Begira ze zerrenda luzea osatu dugun!!!
- Dendak: Denda Berri eta Bideaurre.
- Harategia: Uli
- Loredenda: Atelier Su
- Ileapindegia: Naiara
- Bankua: Kutxabank
- Tabernak eta jatetxeak: Kako eta Ategi
- Hezkuntza: J.A. Muñagorri eskola eta Haurreskola
- Osasuna: Osasun Etxea eta Farmazia
- Tailer mekanikoa: Berastegi Motoreak
- Egur lanak: Luis Eraso, Andres eta Jokin Txapartegi
- Ebanista: Jon Zubillaga
- Margolaria: Iñaki pintoreak
- Kultura: Liburutegia
- Garraioak: Autobusa eta taxia
- Gaztategiak: Gazpio, Koro, Ameri gazta
- Basolanak: Bimendi basolanak eta Jose Luis Saizar
- Kirola: Frontoia, futbol zelaia eta gimnasioa
- Elkarteak: Beasti Guraso Elkartea, Basurde Elkartea, Gaztainondo Elkartea, Urepel Elkartea, Aldin Kultur Elkartea, Odolemaileen Elkartea, Babes Zibileko Taldea.
- Postetxea
- Nekazal Turismoa: Bastarretxe eta Argiñenea
- Errementaritza: Yeregi anaiak errementaritza
- Arraindegia (astean bi egunetan)
- Arkitektoak: Oscar V. eta Saioa S.
- Eraikuntza ospetsuak:
- Udaletxea
- San Martin eliza
- San Sebastian ermita
- San Lorentzo ermita
- San Anton ermita
- Jaundegi dorretxea
Ze interesgarria!!
ErantzunEzabatuZeinen interesgarria! Eta zenbat datu jakingarri... Denbora pixka bat beharko dugu hori dena begiratzeko eta irakurtzeko... Zorionak, talde!!
ErantzunEzabatuMirari Saizar
Zoragarri lagunak!!! Zein ederrak diren gure inguruko bazterrak eta zenbat ikasi duzuen, zorionak!!!!
ErantzunEzabatu