Leipzig (Alemanian) 1813ko maiatzaren 22an jaio zen. Bederatzi anai-arrebak ziren eta bera, familiko gazteena zen. Bere aita ez zuen ezagutu, sei hilabete zituela hil zelako. Handik gutxira, bere ama beste gizon batekin ezkondu zen, antzerkiko aktorea zen eta harekin, bere entsaioetara eramaten zuen. Behin, antzerkian ere parte hartu zuen, aingerua izan zen. Wagnerri musika asko gustatzen zitzaion eta musika klaseetara joateko baimena eskatu zion bere gurasoei.
Bere lehenengo obra, 8-9 urteekin asmatu zuen. Ez zen oso ospetsua izan baina obra gehiago idazten jarraitu zuen. Urteen poderioz, Wagner opera konpositore edo musika egilea ospetsua bilakatu zen, Erromantizismoaren garaian.
Bere konposizioak aurrera eramateko dirua eskatu zuen baina ospe handia ez zutenez izan, zorrak gero eta handiagoak eduki zituen eta Parisera (Frantzia), alde egin behar izan zuen.
Hortik aurrera, bere obrak ospe handia eduki zuten. 10 opera idatzi zituen, gehienak "Germaniar mitologiarenak":
- Walkirien kabalkada
- Holandar hegalaria
- Nibelungoaren eraztuna
- Tristan eta Isolda
- Parsifal
Wagnerri esker, operak, arrakasta handiagoa izan zuen. Eta hainbat aldaketa egin zituen, adibidez, eserlekuetan eserita eta isilik ikusten egotea eta orkestra kokalekua, antzokietan, eserleku eta eszenatokiaren artean dagoen espazioan jartzea.
Venezian (Italia) hil zen, 1883ko otsailaren 13an, 69 urterekin bihotzekoak emanda.
Hemen behean, informazio gehiago gazteleraz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina