2023(e)ko ots. 23(a)

BERASTEGI KANTUAN - Mugimenduan tinko - Goazen 5.0

 

Ie, ie ,ioo… x4

Zure eskuetan dago,

has zaitez hazia maitatzen

ingurune aske batean

amalurra ereiten.

Eguzkia goizean,

agertu da mendien artean,

agurtu zaituzte ta

hasi da dantza.

Banan-banan, elkartu gara bidean,

 milaka ale,

baso bihurtu zale.

Haizean arnasa,

belarren dantzetan

euriaren malkoetan

busti itzazu tristurak,

ur zipriztinetan

saltoka bihotzak.

Hostoetan tantak,

kolorez basoak,

keinu bat bada ere,

mundua aldatu dezake.

Ilargi betea

zure irribarrea,

zure argi izpia,

gure eguzkia!

Banan-banan….


Ie ie ioo… x4

Hodeietan, zeru

garden infinituan,

itsasoaren marea bizian,

taupadaka,

hasi zait bihotza

naturan aurkitu dut melodia.

Banan-banan….


Ie, ie, io Mugimenduan tinko,

ie, ie, io mugimenduan tinko,

ie, ie, io mugimenduan tinko,

ie, ie, io helmugaraino brinko.


Banan-banan…

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina