2023(e)ko urt. 16(a)

BERASTEGI KANTUAN - ADITZAK - Kantu kolore

Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X4

 

Esaldia osatzeko, aditza behar dugu,

aditza jakiteko, ekintza bat topatu,

erraza izan arren, batzuetan kostatu,

hurbildu, jolastu, asmatuko duzu !

Izan, joan, jalgi, eman: denak ekintzak dira;

esaldian aurkituko al dituzu?


Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X2

 

Esaldia osatzeko, aditza behar dugu,

aditza jakiteko, ekintza bat topatu,

erraza izan arren, batzuetan kostatu,

hurbildu, jolastu,  asmatuko duzu!

Jaitsi, egin, jaiki, esan: denak ekintzak dira;

esaldian aurkituko al dituzu?


Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X6



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina