2023(e)ko urt. 26(a)

BLOK-TAC: "SENA BATZEAN, ARAUA BIHOTZEAN"

Urtarrilaren 9an, urte berriarekin batera, BLOK TAC lantzen hasi ginen. Aurten "SENA BATZEAN, ARAUA BIHOTZEAN", gaia egin dugu eta ederki pasa dugu. Hauek dira gure lanak:

1. Jarduera: Aurkezpena adostu eta azaldu. Oraingoan, eskolako arauak aztertu ditugu eta ariketa honetan, gidoi bat idaztea, eta egin behar dugun lanaren inguruko ahozko aurkezpen formala egitea beste mailetan izan da. 

2. Jarduera: Galdeketa aurrera eraman. Talde bakoitza dagokion mailara joan da, egin dugun galdekizuna aurkeztera eta pasatzera.



3. Jarduera: Erantzunak interpretatu eta grafikoak eraiki. Galdekizunetan bildutako datuak grafikoetan (barra diagramatan) irudikatu eta hormairudi batean isladatu ditugu. 


4. Jarduera: Grafikoak ondorioztatu. Grafikoetatik ondorioztatu eta testu idatzi batean bihurtu dugu. 




5. Jarduera: Antzerkitxoak asmatu. Jasotako informazioan oinarriturik, egoera ezberdinak errepresentatuko dituen gidoiak idaztzi ditugu.


6. Jarduera: Antzerkitxoak errepresentatzen. Antzerkitxoak besteen aurrean egin ditugu.




7. Jarduera: Ebaluaziorako portfolioa prestatzen. Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatu, gorde eta karpeta apaindu, bide batez auto-ebaluaketa egin modu arduratsu batez egin dugu.


Lan hau ederki egin dugu eta asko ikasi dugu. Espero dugu gustatu izana!!!



2023(e)ko urt. 24(a)

BERASTEGI KANTUAN - Ni naiz kapitain pilotu - Oskorri

 

1. Ni naiz kapitan pilotu,

ni naiz kapitan pilotu,

neri behar zait obeditu, obeditu. X2

Bestela zenbaiten kasketa

bonbilun bonbilunera,

buruan jartzen bat zait niri

bonbilun bat

eta bonbilun bi,

eragiok Shanti

arraun orri.


2. Kapitana da txit beltza,

kapitana da txit beltza,

dirudiena alkitrana,

alkitrana. X2

Bestela... 


3. Barkua da oso fina

barkua da oso fina,

dirudiena bergantina,

bergantina. X2

Bestela... 


4. Deuseren bildurrik ez du

deuseren bildurrik ez du

inork ez du hau ikaratu,

ikaratu. X2

Bestela... 


5. Pipa badu espainetan

pipa badu espainetan

ez du beldurrik sekuletan,

sekuletan. X2

Bestela... 


6. Bizar luze gorriskara

bizar luze gorriskara,

holandesaren tankerara,

tankerara. X2

Bestela... 


2023(e)ko urt. 16(a)

BERASTEGI KANTUAN - ADITZAK - Kantu kolore

Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X4

 

Esaldia osatzeko, aditza behar dugu,

aditza jakiteko, ekintza bat topatu,

erraza izan arren, batzuetan kostatu,

hurbildu, jolastu, asmatuko duzu !

Izan, joan, jalgi, eman: denak ekintzak dira;

esaldian aurkituko al dituzu?


Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X2

 

Esaldia osatzeko, aditza behar dugu,

aditza jakiteko, ekintza bat topatu,

erraza izan arren, batzuetan kostatu,

hurbildu, jolastu,  asmatuko duzu!

Jaitsi, egin, jaiki, esan: denak ekintzak dira;

esaldian aurkituko al dituzu?


Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?

ikasteko gai, gai, gai zara zu. X6



2023(e)ko urt. 10(a)

BERASTEGI KANTUAN - Urte Zaharra Badoa

Urte Berri on, Urte Berri on

Urte Berri, Urte Berri

Urte Berri, Berri on !!! (x2)

Urte Zaharra badoa

eta ospatu behar dugu

pena geratuko zaigu, bai

lotan gure bihotzean. 

Urte Berri on, Urte Berri on

Urte Berri, Urte Berri

Urte Berri, Berri on !!! (x2)

Urte zaharra joan zaitez

hori dagokizu orain

berriak dakartza opari

kanta eta alaitasuna.

Urte Berri on, Urte Berri on

Urte Berri, Urte Berri

Urte Berri, Berri on !!! (x2)

Urte zaharra badoa

ta berarekin tristura

zoriontsuago izatea

gure esku dago eta.

Urte Berri on, Urte Berri on

Urte Berri, Urte Berri

Urte Berri, Berri on !!! (x2)


Urte Berri, Urte Berri

Urte Berri, Berri on !!! (x2)