Azkenean hemen dituzue "Kanttupourri" abestiko lau istoriez baliatuz egin ditugun ipuin dibertigarri hauek!
KATUAREN TESTAMENTUA
Bazen behin katu zahar bat testamentua egin zuena:
amonarentzako hankak eta burua, aitonarentzako abarkak egiteko larrua eta
Mantxonirentzako tripa barrua.
Amonak, hankak eta burua hartu eta jan egin
zituen; aitonak katuaren larruarekin lau pare abarka egin zituen. Mantxonik
tripa barruak egosi eta hozkailura sartu zituen oroigarri bezala; Mantxoniren
lagun bat etorri zen, gosea zuen eta hozkailua ireki eta uste zuen haragia zela.
Katuaren tripak eta lau puska jan zituen. Mantxoni etorri zenean ikusi zuen
katuaren tripak jaten ari zela. Orduan Mantxonik esan zion katuaren tripak
oroigarri bezala zituela eta bere lagun Andonik ahotik bota zituen. Andoni
gaixorik jarri zen; ospitalera joan zen eta sendagileak esan zion hiru aste
egon behar zela Andoni ospitalean. Hiru aste pasa ondoren, sendagileak esan
zion ondo zegoela, etxera joateko eta etxera joan zen.
Andonik ikusi zuenean Mantxoni, aitona eta amona poztu egin ziren,
eta poz-pozik bizi izan ziren.
JOXEPA ANTONI BRUJEA
Bazen behin
Joxepa Antoni Brujea, Joxepa
Antonik legatza ostu zuen lehonpepenetik. Gosea zuelako ostu zuen gauean.Baina
Mari Mutrikuarra leihotik begira
zebilen.Mari Mutrikuarrak hurrengo egunean 112ra deitu zuen eta helikopteroan
eta furgonetan etorri ziren eta furgonetatik Darth Vader atera zen. Joxepa Antoni
Darth Vaderrrekin beldurtu eta Joxepa Antoni poliziarengana joan zen esanez:
-Nik lapurtu dut legatza!
Orduan kartzelan
txanpaina eta lasaña eman zien eta zoriontsu bizi izan ziren.
Kanuto
Bazen behin kanuto izeneko mutiko
bat. Egun batean
kalera joan zen eta jolasten ari zela
karroak bapatean harrapatu egin zuen. Etxera joan zenean amak esan zion: -Kanuto lotara!-eta Kanutok esan zion:
-Ez dut nahi amatxo, ez daukat logurerik!
Kanuto sofan telebista ikusten geratu zen, lo hartu
zuen eta hau amestu zuen:bere ama bufalo batean bihurtu zen,txinatik gorila bat
etorri zen eta kunfu zekien gorilak esan zuen:
-Ii-uaza!-eta Kanuto gitarra jotzen
hasi zen. Orduan salmoi bat hegan atera zen.
Esnatu zenean beste egunetan goiz oheratzea erabaki
zuen ametsak osorik egiteko.
MARIANDRESA
ELEFANTEA
Bazen behin elefante bat Mariandresa deitzen
zela. Afrikan bizi zen
Josepa Antoni Bruje amonarekin.Egun batean Mariandresa gaixotu egin zen eta
halako batean gorotza asko egiten hasi zen.Joxepak Mariandresa medikutara eraman
zuen baina Josepari gorotza bota zion aurpegira eta medikutara joan ziren Josepa
eta Mariandresa.Medikuak esan zion “GOROTZATITIS” zeukala eta mediku gela osoa
gorotzaz bete zuen.Medikua tapoi handi bat jartzen saiatu zen Mariandresaren
ipurdian eta bukaeran elefantea gutxiago jaten hasi zen.
Egunetan eta egunetan gutxi jaten saiatu zen eta
orduan gorotza gutxi egiten hasi zen eta medikutara joan ziren biak.Medikuak
esan zion sendatu zela eta Mariandresa pozez zoratzen hasi zen.
Baina ze ideia ona!!! niri Oskorriren abesti hauek izugarri gustatzen zaizkit, eta zuek idatzi dituzuen ipuinak oraindik gehiago. Zorionakkkk!! Ane (zuzendaria)
ErantzunEzabatu