MUTIL ABESLARIA
Bazen behin,mutil alai bat Aitor izena zuena. Kantatzea asko
gustatzen
zitzaion eta bere ametsa
abeslari ospetsua eta ezaguna izatea zen.
Oso ahots polita zuen, eta
bere gelako guztiak harrituta uzten zituen abesten zuenean.
Egun batean,Aitor eta bere
lagunek abesteko lehiaketa batera aurkeztea pentsatu zuten. Aitor oso gustura
joan zen kantatzera.
Lehiaketa horretan epaile
batzuk zeuden eta banan-banan umeak kantatzen jartzen zituzten. Epailei abeslaria ona zela iruditzen bazitzaien aurrean
zuten botoi gorri bati ematen zioten eta
kanta bukatu arte itsaroten zuten. Aitor eta bere lagunak primeran pasa zuten ,
eta bukaeran bi sari irabazi zituzten.
Handik hilabete batzuetara BEASTI KANTARI izeneko
programa batera joateko gonbidapena iritsi zitzaion Aitorri. Aurkeztea erabaki
zuen eta kantatzeko ordua iritsi zitzaionean
``LORAK ESKEINTZEN´´ kanta kantatu zuen. Orduan epai mahai batekoak
botoiari eman zion , gero beste batekoak eta azkenik hirugarrenak. Hori
ikustean Aitor pozaren-pozez erdi negarrez hasi zen lehenengo, eta ondoren
negar batean aritu zen.
Bere lagunak asko poztu ziren,
benetan ahots zoragarria zuelako, eta amak eta aitak, musu ikaragarriak eman
zizkioten. Aitorrek azken txanpara iristea lortu zuen, eta baita irabaztea ere.
Ederra izan zen hori!
FAMILIAREN ZALDIA
Bazen behin famili bat zaldi txiki bat zuena; oinez
edo bizikletaz joaten ziren eskolara ez
zeukatelako autorik. Famili hori ez zen oso aberatsa, baina bazeukaten diru pixka bat janaria erosteko.
Egun batean amak, konturatu gabe, diru guztia gastatu
zuen. Orduan familia konturatu zen diru guztia agortu zitzaiela, eta horregatik
aitak ezin zuela autorik erosi. Aita amarekin hasarretu zen.
Umeak eskolara joateko eguna iritsi zenean elurra egin
zuen, eta aitari ideia oso ona bururatu zitzaion,zaldiz joatea eskolara. Zaldia
ukuilutik atera eta gurdia jarri zioten. Umeak eta aita gurdi gainean jarri
ziren eta eskolara abiatu ziren. Bidean lagunak ikusi zituzten. Arratsaldean
aita etorri zen berriz eskolara eta gurdian aita eta umeak lo hartu zuten. Zaldiak
bilatu beharko zuen baserrirako bidea. Eta baita aurkitu ere.
HARREMAN
HARRIGARRIA
Baziren bi ardi, bat adarrekin eta bestea iletsua. Belaze baten bizi ziren
eta hango jauna Hariko-beltza zen. Inork ez zion kontra egiten, oso indartsua
baizen. Adar eta Iletsuk bi ume zituzten Artzai eta Artzaine.
Artzai eta Artzaine jolastera atera
ziren,eta azeri batekin topo egin zuten. Azeriak esan zien :
- Zer ari zarete hemen ?
- Azeri bat naiz!!!!
-Ez zaigu axola zu azeria izatea.
-Emmm… azeriek arkumeak jaten dituzte!
-Bai, eta zer? Guri jango al gaituzu?
-Ez zarete beldurtzen?
-Ez ja ja ja ja ja!!!
-Egia esan, nik ez nuen zuei jateko asmorik. Gaiztoa naizela esaten dute,
baina ez naiz, eta horrek min ematen dit.
Artzai eta Artzaine egunero joaten ziren azeriarengana, eta honela esan
zien egun horietako batean bi arkumeek :
-Etorri gurekin bizitzera asko maite zaitugu eta!
-Baina zuen nagusiaren baimena behar dut ezta?
-Bai, eta seguruenik ez du utziko. Azeriak ez ditu batere gustuko.
-Ideia bat dut! Artzainek eta nik modu bat dugu gauzak lortzeko.
Nagusiarengana joan ziren eta hauxe esan zien:
-Hariko-beltza, mesede bat eskatu behar dizugu. Ba al dauka hemen gelditzea
bizitzen azeri batek?
-Ezta pentsatu ere!
-Mesedez, eta mesedez erregutzen dizugu!
-Bale ados. Herritarrekin hitz egingo dut
Hitz egin zuen eta baietz esan zien.
Azeria gustora gelditu zen bertan.
NESKATXAREN AMETSA
Bazen neskatxa bat oso
bihurria zena. Lagunekin zegoela mareatu egin zen, eta mendiak eta
errekak soilik ikusten hasi zen bere inguruan.
Errekara hurbildu, eta belarretan iratxo bat
ikusi zuen. Neskatxak esan
zion:
-Zu nor zara?
-Ni Lolo naiz.
Iratxoak esan zion:
-Zer ari zara hemen? Hemen ez zenuke egon behar,
oso arriskutsua da. Alde egin, bestela marrazoak jan egingo zaitu!
- Baina, nola jango nau?.
Eta iratxoa isil-isilik geratu zen. Neskatxak ez
zekien zer egin, baina azkenean errekatik alde egin,eta mendira joan zen.
Bat-batean esnatu egin zen.
MUSIKAREN HIRIRA JOAN NAHI ZUEN
NESKATILA
Bazen behin Krabelin izeneko neskatila bat.
Krabelinek ile marroixka eta begi
urdinak ditu,eta baxu xamarra da bederatzi urte izateko. Lagun pila ditu eta
Krabelinen lagunak ez direnak inbidiatan egoten dira. Krabelin beti berdin janzten da: soineko
berde bat, zilarrezko sandaliak eta zilarrezko jertse motz bat.
Krabelinen ametsa musikaren hirira joatea da.
Egun batean, Krabelin oso nekatuta zegoen eta lotara joan zen. Ametsetan, musikaren
hirian ibili zen, eta esnatu zenean musikaren hirian zegoen. Krabelinek esan zuen
ikaraturik:
-Non nago? Non daude nire gurasoak?
Handik pixka batera, garrasi egin zuen esanez:
-Musikaren hirian nago!!! Iupi, iupi!!!
Ezustean, musika notak etorri ziren berarengana
eta Krabelin pixka bat urduri jarri zen. Hiru musika nota hurbildu zitzaizkion:berdeak
La izena zuen, moreak Fa izena zuen, eta azkenik turkesa kolorekoa Mi zen.
Lak, Mik eta Fak alde egiteko esan zien eta ez
inori kontatzeko Musikaren Hirian egon zenik.
Lo hartzen saiatu zen eta ezin izan zuen.Bat-batean
Fak buruan kolpe bat eman zion eta konorterik gabe gelditu zen. Esnatu zenean ohartu
zen musikaren hiria benetakoa zela eta sekretuan gorde zuen.
ZORTE
TXARRA EMATEN ZUEN IRATXOA
- Nor zara?
Eta neskak erantzun zion:
-.Ni herriko gizon aberatsaren alaba nahiz. Aitak
ez dit uzten Ur -handiko errekara etortzen, baina ni isil isilik etorri naiz. Zu
errekako iratxoa al zara?
Eta iratxoan erantzun zion:
–Bai. Eta neska oso pozik jarri zen.
Herrira joango naiz eta jende guztiari esango diot
Ur–handiko errekan iratxo bat ikusi dudala . Ez esan hori, bestela hil egingo
naute eta.
-
Zergatik?
-
Pentsatzen
dutelako zorte txarra ematen duzula.
-
Iratxook
ez dugu zorte txarra ematen . Gu bion
sekretua izango da.
-
Orduan
neskatxa etxera joan zen eta bere aitari esan zion iratxoa ikusi zuela, baina
ez hiltzeko.Aitak erantzun zion iratxoa ikusten bazuen hil egingo zuela. Gizona
pentsatzen jarri zen eta iratxoa ez hiltzea erabaki zuen. Ondorioz bere etxera
bizitzera gonbidatu zuen eta poz pozik bizi izan ziren iratxoarekin.
-
Hala
bazan eta ez bazan sar dadila Ur – handiko errekan.
TXEKOR BIHURRIA
Txekorra beti goseak
egoten zen, eta artzainarengana joaten zen pentsua jatera.. Artzainaren txekor gustukoena
zen oso - oso mantsoa zelako. Ukuilutik ateratzeko irrikaz egoten zen belarra
eta zuhaitzeko hostoak jatera joateko. Inoiz ez zuen nahi izaten borda barrura sartu,
beti kanpoan egon nahi izaten zuen, eta gaiztakeriak egiten zituen kanpoan
geratzeko. Artzainak Bihurri deitzen zion, beti bihurrikeriak egiten zituelako.
Bordan ganbelara joaten zen pentsua jatera, eta artzainak pentsua ematen zion.
Artzaina etxera joaten zenean ordea, lepoarekin pentsu zakua harrapatu, eta
pentsu zaku osoa husten zuen. Artzaina itzultzen zenean haserretu eta egun hartan
ez zion pentsurik ematen, eta belarra jatera bidaltzen zuen txekor bihurria.
LAILAREN AMETSA
Behin, Laila izeneko neska polit batek amets bat izan zuen. Lagun bat zuen
Estela izenekoa. Bere gelako neskek ez zioten kasurik egiten,eta mutilak berriz
Laila eta Estelarekin guztiz txoraturik zeuden. Estelak oporretara joan behar
zuen aitona eta amona ikustera.Lailak esan zion:
-Nora zoaz?
Estelak erantzun zion:
-Aitona eta amona ikustera noa.
-Eta bakarrik utziko didazu?
-Ez, lasai. Ni beti zure ondoan egongo naiz.
-Etortzen naizenean berriro ikusiko gara.
Laila oso triste joan zen etxera. Estelaren hutsa nabaritzen zuen. Estelak
ere bere falta sumatzen zuen.
Lailak amets egin zuen lagun asko zituela.
Bat-batean amak esan zuen:
-Laila gelan zaude?
-Bai, ama.
-Etorri maitea sorpresa bat dut.
Jaitsi zenean Estela eta bere lagunak zeuden, eta galdetu zioten:
-Nahi duzu gure laguna izan?
Laila pozez txoratzen jarri zen.
GALTZERDI GOLEADOREA
Aspaldi-aspaldi bazen
galtzerdi goleadore bat beti gora
eta behera ibiltzen zena, baina
naiz eta pixka bat zorabiatuta egon,
bere jabeak, Axierrek laguntzen
zion mareada ikusgarriak egin eta gol asko sartzen.
Azken partiduan Arjen Robenek lesionatu egin zuen eta urte eta
erdi jolastu gabe egon zen Axier, eta galtzerdia zulatu egin zitzaion.
Azkenean Axier eta bere galtzerdia berriro futbolera bueltatu ziren
eta poz-pozik bizi ziren.
Bazen behin,
Euskal Herriko herri txiki bat. Bertan baserri asko zeuden, handiak eta sendoak. Baserri horietako
batean, Intxaurrondo izenekoan, artalde ikaragarri bat zegoen. Bere
nagusia, Mikeltxo, oso harro zegoen
bere ardiekin. Mikeltxok ehun ardi zituen, eta horietatik bat bakarrik zen
desberdina. Beltza eta oso iletsua zen, denetatik hoberena. Intxaurrondo
baserrian ardien bizitza oso lasaia eta zoriontsua zen.
Zoritxarrez, egun batean ardi txuri guztiak gaixotu
egin ziren eta azkenean hil egin ziren. Orduan, Mikeltxok pena handia hartu
zuen, baina azokara joan zen eta berrogeita hamar ardi gazte erosi zituen.
Bitartean ardi iletsua oso goibel sentitzen zen. Gero eta okerrago! Ardi
iletsua oso gaizki moldatzen zen ardi berriekin, zirikatu egiten ziotelako.
Beste ardiek ez zuten maite desberdina zelako.
Arratsalde batean ardi gazte bat iletsuarengana
hurbildu zen, eta hortik aurrera lagunak izan ziren. Ardi gazte horrek
besteengandik defenditzen zuen ardi iletsua. Mikeltxo ardiak gaizki moldatzen
zirela ikusita, gizon aberats bati saldu zizkion ardi gazteak, ardi bat izan
ezik. Sei hilabete igarotakoan, Mikeltxo Frantziara joan zen eta berrogeita
hamar ardi erosi zituen.
Azkenean Mikeltxoren ardi frantsesak eta bere bi ardi
euskaldunak oso ondo moldatzen ziren. Gainera, ez ziren haserretzen ez
baitziren ulertzen.
PRINTZEA ETA NESKA BEHARTSUA
Bazen
behin printze itsusi bat. Diru asko zeukan eta neska laguna aurkitu nahi zuen,
baina inork ez zuen nahi berarekin ezkondu.
Bazen
behin neska oso behartsua,oso polita eta oso bizkorra. Ezin zuen ezer
gehiago egin eta lapurtu egiten zuen.
Printzea
oso lodia zen, eta burusoila. Neska, berriz, oso fina eta oso altua zen.
Printzea,
paseatzen ari zela, erreka batera gerturatu zen , eta norbait entzun zuen kantatzen.
Bat-batean lamia bat azaldu zitzaion.
Printzeak galdetu zuen:
-Zu
nor zara?
-Ni
Haize lamia naiz,eta zu nor zara?
-Ni
printze bat naiz. Tratu bat egin nahi dut zurekin. zuk ni polita bihurtzen
banauzu, nik ez dut esango hemen zaudenik.
Lamiak
baietz erantzun zion,eta printzea oso pozik gelditu zen. Bere erreinura joan
zen. Hurrengo egunean, neska behartsua paseatzera joan zen eta baita printzea
ere. Printzeak neska behartsua ikusi zuen eta maitemindu egin zen.Printzeak
esan zion:
-Paseo
bat eman nahi al duzu?
Eta
neskak baietz erantzun zion. Printzea oso pozik jarri zen.
Printzeak
galdetu zion neskari:
-Nahi
al duzu nirekin bazkaldu?
Neskak
gustura esan zion baietz.
Hurrengo
egunean neska bazkaltzera joan zitzaion.Bazkaldu eta gero printzeak galdetu
zion:
-Nahi
al zenuke nire emaztea izan?
Neskak
bi aldiz pentsatuta baietz esan zuen.
ERREKA MAGIKOA
Bazen behin erreka
berezi bat: Badakizue zergatik?
Ba ezin
zelako zikindu, hara basura botako ezkero zoritxarra ekartzen zuen eta basura
desagertu egiten zen.
Hango
jendea inoiz ez zen sartzen errekara, basurarekin bezala gertatuko zen beldur
zirelako.
Egun
batean Satur izeneko ume batek esan zuen:
-Ez
dakidanez beldurra zer den, erreka horretan sartuko naiz, eta madarikazioa
gertatzen bada, beldurra zer den jakingo dut.
-Mutila
pobrea eta itsusia zen, baina errekara sartu zenean printze dotore eta dirudun
bihurtu zen: Ile horia eta begi urdin distiratsuak zituen, jantzi zuri eta
urdinak eta bitxiz beteta agertu zen.
Izena
aldatzea erabaki zuen Taylor izango zen handik aurrera.
Anaia
Edwardi kontatu zion eta berdin gertatu zitzaion, baina begi beltzak, ile
beltza eta jantzi gorri eta beltzekin agertu zen.
Esaera batek zioen lau giltza berezi aurkitzen bazenitun
printzesa polit batekin ezkonduko zinela, eta biak giltzen bila hasi zirenean
errekak hitz egin zien:
-Nire barnean bainatzeko adorea izan duzuenez uraren
giltza emango dizuet. Beste pista bat ere emango dizuet, gainontzeko hiru
giltzak nire barruan daude ere.
Taylor arkaitzaren giltzaren bila joan zen eta Edward
bideko giltzaren bila.
Biak bilatu zitztenean suaren giltza falta zela ahaztuta
atearen bila joan ziren.
Atea aurkitu zutenean Taylor arkaitzaren kontra jarri zen
eta arkaitza beroa zegoela konturatu zen orduan lau giltzekin. Kostata
printzesarengana eldu ziren eta bere maitagarriek arropak ongi jarri zizkien.
Gero printzesak bere lehengusuari (bella
izenekoa) deitu zion eta azkenean Taylor lehengusuarekin ezkondu zen eta Edward
printzesarekin. Ordutik aurrera zoriontsu bizi izan ziren
LAPUR LOTSAGABEAK
Egun batean sei lagun
gordelekura joan ziren. Geroxeago hiru
lapur sartu ziren gordelekura. Lapur batek aurpegia estalita zeraman. Mutiko bat
telefonoarekin ertzainari deitzen saiatu zen, baina ezin zuen. Ilargi betea
zegoen.
Konturatu ziren gordelekua
arriskuan zegoela, eta handik alde egitea erabaki zuten.
Elkar besarkatu
zuten, eta etxera joan ziren lotara.
BALOI
BEREZI BAT
Badago baloi bat kolore
asko dituena,oso polita da eta gol asko sartzen ditu. Baloiak Iker izena du.
Ikerrek lehenengo partidoa du, galdu egin du, eta oso triste dago . Bere
lagunek oso ona ez dela esaten diote baina Ikerrek pentsatzen du ona dela eta
saiatu egingo nahi du futbolean ondo jolasten.
Berak badaki lan asko egin behar duela, eta horregatik egunero
entrenatzen du.
Berak Deportibo ekipoan jolasten
du eta Errealan jokatu nahi du.Baina nola ez den hain ona berarentzat zaila da.
Hurrengo egunean entrenatzera joan zen.Eta azkenean Errealan hartu zuten.
Gero Errealean jokatzen lesionatu egin zen.Lesionatuta urte bat eta erdi
egon zen Hospitalean.
Errealara itzuli zenean Barsak 14-0 irabazi zion Errealari.
Semifinaletara iritsi eta 1-0 irabazi zuten Errealak.
Hurrengo egunean entrenadoreak finalera iritsi zirela esan zien baina
finala Barsaren kontra zela.
Azkenean Barsaren kontra1-0 irabazi zuten eta baloia txundituta gelditu
zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina