2023(e)ko ots. 27(a)

RICHARD WAGNER

Leipzig (Alemanian) 1813ko maiatzaren 22an jaio zen. Bederatzi anai-arrebak ziren eta bera, familiko gazteena zen. Bere aita ez zuen ezagutu, sei hilabete zituela hil zelako. Handik gutxira, bere ama beste gizon batekin ezkondu zen, antzerkiko aktorea zen eta harekin, bere entsaioetara eramaten zuen. Behin, antzerkian ere parte hartu zuen, aingerua izan zen. Wagnerri musika asko gustatzen zitzaion eta musika klaseetara joateko baimena eskatu zion bere gurasoei.

Bere lehenengo obra, 8-9 urteekin asmatu zuen. Ez zen oso ospetsua izan baina obra gehiago idazten jarraitu zuen. Urteen poderioz, Wagner opera konpositore edo musika egilea ospetsua bilakatu zen, Erromantizismoaren garaian.

Bere konposizioak aurrera eramateko dirua eskatu zuen baina ospe handia ez zutenez izan, zorrak gero eta handiagoak eduki zituen eta Parisera (Frantzia), alde egin behar izan zuen. 


Hortik aurrera, bere obrak ospe handia eduki zuten. 10 opera idatzi zituen, gehienak "Germaniar mitologiarenak":

Walkirien kabalkada

- Holandar hegalaria

- Nibelungoaren eraztuna

- Tristan eta Isolda

- Parsifal

Wagnerri esker, operak, arrakasta handiagoa izan zuen. Eta hainbat aldaketa egin zituen, adibidez, eserlekuetan eserita eta isilik ikusten egotea eta orkestra kokalekua, antzokietan, eserleku eta eszenatokiaren artean dagoen espazioan jartzea. 

Venezian (Italia) hil zen, 1883ko otsailaren 13an, 69 urterekin bihotzekoak emanda.

Hemen behean, informazio gehiago gazteleraz.




2023(e)ko ots. 23(a)

BERASTEGI KANTUAN - Mugimenduan tinko - Goazen 5.0

 

Ie, ie ,ioo… x4

Zure eskuetan dago,

has zaitez hazia maitatzen

ingurune aske batean

amalurra ereiten.

Eguzkia goizean,

agertu da mendien artean,

agurtu zaituzte ta

hasi da dantza.

Banan-banan, elkartu gara bidean,

 milaka ale,

baso bihurtu zale.

Haizean arnasa,

belarren dantzetan

euriaren malkoetan

busti itzazu tristurak,

ur zipriztinetan

saltoka bihotzak.

Hostoetan tantak,

kolorez basoak,

keinu bat bada ere,

mundua aldatu dezake.

Ilargi betea

zure irribarrea,

zure argi izpia,

gure eguzkia!

Banan-banan….


Ie ie ioo… x4

Hodeietan, zeru

garden infinituan,

itsasoaren marea bizian,

taupadaka,

hasi zait bihotza

naturan aurkitu dut melodia.

Banan-banan….


Ie, ie, io Mugimenduan tinko,

ie, ie, io mugimenduan tinko,

ie, ie, io mugimenduan tinko,

ie, ie, io helmugaraino brinko.


Banan-banan…

 


2023(e)ko ots. 13(a)

BERASTEGI KANTUAN - Tolosako diana

 Jaiki guztiok goiz kantaren soinua

eta ez galdu ondoren datorrena.

Danbolin hotsak eta txaranga alaiak

egin dezaten gure gozamena.


Tolosar legez edari ta janaz

berdindu (de)zagun ondoren barrena.

Ta zabaldu gure umore ona

joan dadin pozik honantz datorrena.


Jaiki-jaiki ohi hartatik

gaur tolosarrak

inauteriak beti!

alaitzen gaitu guztiz!

Jaiki-jaiki ohi hartatik

gaur tolosarrak

goazen festara denok goizetik.


2023(e)ko ots. 6(a)

BERASTEGI KANTUAN - ''Inauteriak!'' Ene kantak

Inauteriak, inauteriak,

mozorrotuta goazen

ezetz asmatu nor naizen!

Hartu haria, josi-josi, margo guztiak,

bixi-bixi, kartoi zati bat,

moztu-moztu, dena prestatzen ari gara…

Ileorde bat, punki-punki, sudur gorriak,

irri-irri, trapu zaharren bat, tarrat!

Goazen plazara!! inauteriak, inauteriak,

mozorrotuta goazen ezetz asmatu nor naizen!


Ni naiz pirata, ttipi-ttapa, begi bat tapa,

bizargorri, ninja naiz orain, adi-adi!!

Dena prestatzen ari gara.

Hara sorginak, iji-aja, super heroiak,

hegan-hegan, lehoi-tigreak... roarrrrrrrrr!!!!!!!!!!!

Goazen plazara!! inauteriak, inauteriak,

mozorrotuta goazen ezetz asmatu nor naizen!


Ezetz asmatu nor naizen!

Itsas-lamiak, plisti-plasta, ta erraldoiak,

jira-bira, banpiro beltzak, koxk-koxk-koxk

dena prestatzen ari gara astronauta naiz,

tronpeta flauta!, indio txiki bat, john brown! aizkolaria, xxxxxxxx!!!

Goazen plazara!! inauteriak, inauteriak,

mozorrotuta goazen ezetz asmatu nor naizen! (berriz)



2023(e)ko ots. 1(a)

OINEZ BERASTEGI


Atzo, 10:30tan "Oinez Berastegin" parte hartu genuen. Herriko emakumeekin Inma, Kontxi, Malex, Nekane eta Juanirekin joan ginen eta Arbideko buelta eman genuen. Nahiz eta euri pixka bat egin, gustora ibili ginen beraiekin hitz egiten. Hurrengo arte!!