2022(e)ko abe. 12(a)

BERASTEGI KANTUAN - MUNDU SALDUA - BETAGARRI

Eros ezazu ilusioa,

erosi maitasuna,

eros ezazu etorkizuna

edo askatasuna.

Hemen guztia saldu eta erosten da,

hemen guztiok merkatuan gara.

Saltzen dira irri eta negarrak,

zoriontasuna,

baita ere ongizatea

eta duintasuna.

Hemen denak dauka diru kolorea,

hemen guztia erosi ahal da.

Mundu saldua! Mundu itsua!

Mundu saldua! Mundu galdua!

Mundua salgai jarri dugu eta

mundua salgai eta geure burua

apurtu kateak, aska gaitezan.

Gaitasuna gu geu izateko, askapenerako.

Ahalmena bidea aukeratzeko,

hutsik ez egiteko.

Hemen buruaz jokatu beharko da,

hemen bihotzaz irabaziko da. 

Mundu saldua! Mundu itsua!

Mundu saldua! Mundu galdua!

Mundua salgai jarri dugu eta

mundua salgai eta geure burua

apurtu kateak, aska gaitezan. X2

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina