2022(e)ko abe. 22(a)

MAITE DITUT MAITE, GURE BAZTERRAK

 


Txanelako gai berria, "Maite ditut, maite, gure bazterrak" lantzen hasi gara. Oraingo honetan, Euskal Herriko mapa fisikoa eta politikoa, gure eskualdea, gure herria, gure herriko pertsonai ospetsuak, festak, bertako produktu tipikoak, klima, iparrorratza,... ikasiko ditugu.

1. GURE HERRIA


Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara kokatuta dago. Mila biztanlerekin kontatzen du, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago. San Lorenzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiez inguratuta. 

Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Bertakoek eta ingurukoek Beasti deritzote herriari. Itsasoaren mailarekiko 390 metroko garaiera du. 45,83 km² ditu, Tolosaldeko udalerri zabalena da. Hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarrain.

2. GURE ESKUALDEA

Tolosaldea Gipuzkoako ekialdean dagoen eskualdea da. 332 km²-ko azalera du. Lurralde historikoan jende gutxien duen eskualdea da, baina, aldiz, udalerri gehien ditu, 28. Eskualdeko udalerri garrantzitsuena Tolosa da, hortik datorkio izena. Iraganean, Tolosaldeko udalerri guztiak Tolosaren zati izan ziren, pixkanaka banatzen joan ziren arte.

Hauek dira Tolosaldeko 28 udalerriak:

- Abaltzisketa                - Aduna                - Albiztur               - Alegia

- Alkiza                          - Altzo                  - Amasa-Villabona

- Amezketa                   - Anoeta               - Asteasu               - Baliarrain

- Belauntza                   - Berastegi          - Berrobi                

- Bidania-Goiatz            - Elduain              - Gaztelu               - Hernialde

- Ibarra                          - Ikaztegieta         - Irura                    - Larraul

- Leaburu-Txarama       - Lizartza              - Orendain            - Orexa

- Tolosa                         - Zizurkil


3. BERASTEGIKO KLIMA ETA PAISAIA

Abenduaren 13tik 19ra Berastegiko eguraldia eta tenperatura apuntatu dugu eta jasotako informazioarekin, barra diagrama egin dugu, oraingo honetan, ordenagailua erabiliz grafikoa sortu dugu, "create a graph" aplikazioarekin. 

ASTEKO EGUNAK (Abenduaren 13tik 19ra)

Tenperatura ºC

ASTEARTEA

13

ASTEAZKENA

12

OSTEGUNA

8

OSTIRALA

8

LARUNBATA

7

IGANDEA

12

ASTELEHENA

11

Hona hemen gure barra diagrama:

Berastegiko klima ozeanikoa da, euri ugari eta tenperatura epela. Udak ez dira oso beroak ezta neguak oso hotzak ere. 

4. BERTAKO PRODUKTU TIPIKOAK

Gure herriko produkturik ezagunena, gazta da. Mila biztanleko herria da eta 2.000  ardi baino gehiago daude eta horien esnearekin gazta egiten da. 


Honetaz aparte, gure herriko babarrunak ospe handia daukate. 


Eta nola ez ba, gure herriko barazkiak eta gaztainak oso osasuntsuak dira.




5. BERASTEGIKO PERTSONAI OSPETSUAK


-

Jose Antonio Muñagorri:
Politikaria, militarra, negozio gizon eta udaletxeko idazkaria

-

Jesus Altuna:
Antropologoa eta arkeologoa

Jose Azpiroz: Idazlea eta bertsolaria


Jose Inazio Ugartemendia: Gaztagilea

-

Arantzazu Azpiroz:
Txirrindulari profesional ohia

-

Jon Azpiroz:
Ultren mendi-korrikalaria

-

Iñaki Urkizu:
Futbolari profesional ohia

-

Matxin Labaien:
Margolaria eta idazlea

-

Paulo Iztueta:
Filologoa eta idazlea

-

Itsaso Urkizu:
Pala jokalari ohia

-

Txomin Jakakortajarena:
Euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina

-

Mariano Arsuaga:
Margolaria

-

Iñigo Gorostarzu:
Bertsolaria

-

Maria Cueto:
Eskultorea

-

Ione Gorostarzu:
Irakaslea eta idazlea

6. GURE ESKUALDEKO HERRIETAKO EZIZENAK

- Abaltzisketa: Txalburuak

- Aduna: ?               

- Albiztur: Kunplituak

- Alegia: Txintxarriak

- Alkiza: Oiloak                           

- Altzo: Tipulak                  

- Amezketa: Euliak                   

- Anoeta: Kukuak               

- Asteasu: Tranpazuloak               

- Baliarrain: Zartagiak

- Belauntza: ?                   

- Berastegi: Basurdeak eta haizeak          

- Berrobi: Puzkartiak                

- Bidania-Goiatz: Lapurrak  

- Billabona: Paristarrak

- Elduain: ?             

- Gaztelu: Jauntxoak              

- Hernialde: Astoak

- Ibarra: Piperrak                         

- Ikaztegieta: Madril txiki         

- Irura: Dragoiak                   

- Larraul: Tabako erretzaileak

- Leaburu: Txalburuak       

- Lizartza: Ijitoak              

- Orendain: Eltxoak         

- Orexa: Oilarrak

- Tolosa: Zuriak, faltsuak eta sardin zaharrak                         

- Zizurkil:?


7. BERASTEGIKO ZERBITZUAK

Lehengo egunean, Berastegiko zerbitzuak aztertzera atera ginen eta konturatu ginen, hain herri txikia izateko zerbitzu asko dauzkala. Begira ze zerrenda luzea osatu dugun!!!

- Dendak: Denda Berri eta Bideaurre.

- Harategia: Uli

- Loredenda: Atelier Su

- Ileapindegia: Naiara

- Bankua: Kutxabank

- Tabernak eta jatetxeak: Kako eta Ategi

- Hezkuntza: J.A. Muñagorri eskola eta Haurreskola

- Osasuna: Osasun Etxea eta Farmazia

- Tailer mekanikoa: Berastegi Motoreak

- Egur lanak: Luis Eraso, Andres eta Jokin Txapartegi

- Ebanista: Jon Zubillaga

- Margolaria: Iñaki pintoreak

- Kultura: Liburutegia 

- Garraioak: Autobusa eta taxia

- Gaztategiak: Gazpio, Koro, Ameri gazta

- Basolanak: Bimendi basolanak eta Jose Luis Saizar

- Kirola: Frontoia, futbol zelaia eta gimnasioa

- Elkarteak: Beasti Guraso Elkartea, Basurde Elkartea, Gaztainondo Elkartea, Urepel Elkartea, Aldin Kultur Elkartea, Odolemaileen Elkartea, Babes Zibileko Taldea. 

- Postetxea

- Nekazal Turismoa: Bastarretxe eta Argiñenea

- Errementaritza: Yeregi anaiak errementaritza

- Arraindegia (astean bi egunetan)

- Arkitektoak: Oscar V. eta Saioa S.

- Eraikuntza ospetsuak:

    - Udaletxea

    - San Martin eliza

    - San Sebastian ermita

    - San Lorentzo ermita

    - San Anton ermita

    - Jaundegi dorretxea


8. KANTA: ZELAKO ZAPARRADA

2022(e)ko abe. 12(a)

BERASTEGI KANTUAN - MUNDU SALDUA - BETAGARRI

Eros ezazu ilusioa,

erosi maitasuna,

eros ezazu etorkizuna

edo askatasuna.

Hemen guztia saldu eta erosten da,

hemen guztiok merkatuan gara.

Saltzen dira irri eta negarrak,

zoriontasuna,

baita ere ongizatea

eta duintasuna.

Hemen denak dauka diru kolorea,

hemen guztia erosi ahal da.

Mundu saldua! Mundu itsua!

Mundu saldua! Mundu galdua!

Mundua salgai jarri dugu eta

mundua salgai eta geure burua

apurtu kateak, aska gaitezan.

Gaitasuna gu geu izateko, askapenerako.

Ahalmena bidea aukeratzeko,

hutsik ez egiteko.

Hemen buruaz jokatu beharko da,

hemen bihotzaz irabaziko da. 

Mundu saldua! Mundu itsua!

Mundu saldua! Mundu galdua!

Mundua salgai jarri dugu eta

mundua salgai eta geure burua

apurtu kateak, aska gaitezan. X2