2014(e)ko ots. 25(a)

OLERKIEN TXOKOA (jarraipena)

Kaixo, guztioi:
   Olerki gehiago osatu ditugu. Ea zuen gustokoak ere badiren.
 Animatzen bazarete, osatu zuek ere zeuenak eta bidali; blog-ean erantsiko ditugu.



Ni elurra banintz hotza edukiko nuke,
Hotza edukiko banu gaixotu egingo nintzateke.
Gaixotuko banintz ezingo nukeen eskolara joan.
ALAITZ



Amaren sabela borobildua,
Borobilaren barruan umea,
Umearen barruan bihotza,
Bihotzaren barruan maitasuna
GARBIÑE



Ni txakurra banintz katuak  harrapatuko nituzke.
Katuak jango banitu,desagertu egingo lirateke.
Katurik ez balego,janaririk gabe geldituko nintzateke.
MIKEL



Suspiroren sugandila zopa,
Karaberen karakolak,
Almarikoren almejak,
Eskupiren espinakak,
Ipupiren ipopotamoa,
Hamar urterako janaria badugu  hemen!!!
ANE



                Ikastolan
              pRimeran
              nAbil
lagunen arTean
                                                                                  Ikasten
IRATI



Oilokikoren arrautza
Txerrimakoren haragia
Ardidoren esnea
Txotxitxoren kantua
Zenbat animalia ote dauzkat?
MIREN



Kajoietan arropak,
arropetan poltsikoak,
poltsikoetan kanikak,
kanikekin jolasean.
ARITZ



     ExtremAduran
            HoyoS Herritik
            Ibili
NintzEn
          Lang Roberran
AXIER


Errege magikoa banitz, umeei opariak emango nizkieke.
Eta umeei opariak emango banizkie, ospetsua izango nintzateke. 
JULENE



Ni katua banintz teilatuz-teilatu ibiliko nintzateke.
Teilatuz- teilatu ibiliko banintz erori egingo nintzateke.
Eroriko banintz  hil egingo nintzateke.

Hiko banitz ez zen miaurik egongo.
NAHIKARI



Asier futbolaria
Aritz pilotaria
Josu bizkorra
eta ni tenislaria

Nolako taldea.egiten dugun
CRISTIAN



Mundukikokaren munduko bola.
Asilakoren Asia.
Amokiren Amerika.
Aansen Australia.
Eurokiraren Europa.
Afloren Afrika.
Hau da hau kontinenteak ikasteko modu erraza!
JON


Arrain ontzian ura
uretan arraiak
arrautzetan kumeak
eta arrain kumea zu zara!
NERE



 Non dago???
Nire etxea Berastegin,
Berastegi Tolosaldean,
Tolosaldea Gipuzkoan,
Gipuzkoa Euskal Herrian,
Euskal Herrian Europan,
Europa Unibertsoan.

Hau da hau katea sortu dudana.
JOSU




2014(e)ko ots. 19(a)

Hola a tod@s!
En primer lugar os pedimos disculpas por el retraso, pero es que con la emoción del nacimiento de los pollitos, se nos olvidó contarlo en el blog. 
¿Queréis saber cómo han nacido los pollitos? Pues el primero nació el 12 de febrero y fue Julene la que se dio cuenta. Luego nacieron más. De dieciocho huevos nacieron solo siete pollitos.Cuando fueron naciendo les pusimos nombres; por ejemplo, al primero le llamamos Kakario, al segundo Mexicho,...
Todos los niños y niñas de las clases de al lado vinieron a verlos y les explicamos cómo habíamos cuidado de ellos hasta que nacieron.












2014(e)ko ots. 10(a)

ARABIAKO BI TRIBU LAGUNAK

Arabiako bi tribuak eskolara etorri zaizkigu, eta opari hauek ekarri dizkigute txoko txurian jartzeko.









2014(e)ko ots. 7(a)

OLATUEEK DONOSTIAN ERAGINDAKO KALTEAK

Kaixo, denori: Begira Nerek osatu duen erreportaia. Mila esker Nere!!!

OLATU  ERRALDOIAK  DONOSTIAN

2014ko Otsailaren 2an, 13 metroko olatu erraldoiak iritsi ziren Gipuzkoako kostaldera goizaldean.
Donostia izan da kaltetuena.
Donostiako alde zaharra inundatu zuten olatuek: barandila,bankuak,lurra,tabernak,etxeak eta horrelako gauza asko dena urarekin dago.
Paseo berrian olatuek pretila hautsi dute eta arrokak Printzipe zinemako aurrekaldean  daude.
Zurriolako hondarra,zikinkeria,…dena kalean eta errepidean azaldu zen olatuek ekarrita.
Donostiako bost zubietako barandilak puskatuta daude, eta itxita,baina burnizko zubi bat olatuek ez zuten hautsi.

Portuan ere pretila hautsi zuen, eta harriak sakabanatu egin zituzten. Olatuak portuan sartu eta txalupa asko ondoratu zituen.