2013(e)ko aza. 4(a)

ZINEMA

Gu Familia taldekoak gara, eta zinemari buruz idatziko dugu.
Zinemaren izenburua  Luke  eta Lucy zen, eta  2009. urtean  egin zen.
Urriak 23an joan ginen autobusez Tolosako zinemara.   
Zinean eskola desberdinetako ikasleak geunden.
Pelikula oso  polita izan zen.
Luke eta Lucy pelikulako protagonistak izan ziren.

Pelikulak 82 minutu iraun zuen.
 






TXOKO BERDEA

-Gu Akua Asto Tari gara eta Txoko berdeari buruz idatziko dugu.

-Guk Agenda 21ean egindako gauzak aurkeztuko dizuegu.

-Txoko berdean energiari buruzko marrazki asko daude, gelaz-gela egiñak. Baita energia nola aurreztuko dugun ere.

-Ipuin txiki bat ikusi genuen arbel digitalean, eta kartulina batean egin genuen ipuin horri buruzko marrazkiak.




ZIENTZIA   MUSEOA

Gu Ura taldekoak gara eta Zientzia Museoari  buruzko gauzak idatziko dizkizuegu.

Ispiluen gela batean ibili ginen, eta fakirreak bezala  hiltzeen ohean  etzan eta eseri egin ginen.

Laberintoen   gelan  sartu  ginen.
Puntu  beltz  bati  begiratu  genion   eta trena  aurreraka  eta  atzeraka   ibiltzen  zen .



TXOKO  TXURIA

Gu SUA taldekoak gara, eta txoko txuriari buruz idatziko dugu.
Txanelan Amerikako gaia lantzen ari gara, eta horri buruz apaindu dugu txokoa.
Txoko txurian, bi Amerindiar poster daude, Mexikoko kamiseta bat, bi txirula, jantziak,eskulturak,liburuak,dirua...






1 iruzkin:

  1. Kaixo, Txoko berdea eta Txoko txuria oso dotore daude, zenbat gauza lortu dituzuen Amerikarekin zerikusia dutenak, e? Eta txoko berdeari esker berriz, energia nola aurreztu ikasi dugu, oso garrantzitsua. Zientzia museoan ere ikusten da oso ondo pasa zenutela, gauza bereziak daude bertan. Luke eta Lucy-ren pelikulak ere oso polita dirudi. Mila esker argazki eta batez ere, zuen azalpen zoragarrien bidez guri gauza hauek denak erakusteagatik.

    ErantzunEzabatu