2013(e)ko aza. 23(a)

ARRATSALDE BAT GIMNASIOAN



Arratsalde batean gimnasian blokeekin jolastu eta etxe handi bat egin genuen. Gero gimnasiako andereñoak minitramp bat jarri zuen.Mutil batzuk baloiarekin ibili ziren: saskibaloian, futbolean… eta ondoren lasaitzeko musika lasai bat jarri zuen.Bazegoen bloke handi eta urdin bat.Bloke horrekin Garbiñe eta Iratirekin jolastu nintzen.Gero minitrampetik saltoka ibili ginen. Andereñoak argazkiak atera zizkigun gu saltoka ibili bitartean. Nik oso-oso ongi pasa nuen ez nintzelako hasarretu inorekin. Bukatzeko andereñoak musika lasai bat jarri zuen eta lurrean etzan ginen, eta idazlan bat pentsatu genuen, gero idazteko.
ALAITZ





Arratsaldean irakaslearekin borobilean jarri ginen.Gero irakaslearekin hitz egindakoan gauzak ateratzen hasi ginen eta etxe bat egiten hasi ginen ni eta nire gelakoak.
Ondoren andereñoak beste gauza bat atera zuen minitrampolin  zena zuena. Salto egiteko zen eta ni salto egiten hasi nintzen.Geroxeago salto egiten aspertu nintzenea,n beste gauza batean ibili nintzen Irati eta Alaitzekin.Gauza luze eta  borobila zen,kolore urdina eta horia zen.Tresna horri guk labadora deitzen genion eta hor bueltaka-bueltaka ibili ginen.Gero jasotzera esan zuen irakasleak eta jasotzen hasi ginen.Geroxeago lurrean etzan ginen eta musika jarri zigun lasaitzeko, eta deskantsatzeko.Geroxeago zer egin genuen hitz egin genuen.Ondoren motxilak hartu eta etxera joan ginen.
GARBIÑE





Arratsalde batean  gimnasian irakasleak guk nahi genuena egiten utzi zigun.
Astearteo bezala gimnasian minitrampean ibili ginen, aita eta amatan ... Ni oso-oso gustora egon nintzen jolasten nire lagunekin. Eta oso  esperientzia ona eduki nuen astearte horretan. Gero baloiarekin ibili nintzen. Jonekin burrukan ibili nintzen. Naikarirekin bloke borobil baten ibili nintzen jolasten. Geroago pinoak pino-puente...egiten.Irakasleak trapu batzuk eman  zizkigun eta txorakeri batzuk egin genituen. Azkenik, irakasleak gauzak gordetzeko esan zigun. Geroago lasaitzeko esan zigun eta lurrean etzateko esan zigun. Kanta lasai bat  jarri zigun eta idazlan hau pentsatu genuen..
MIKEL





Astearte arratsalde batean gimnasioan denbora librea eduki genuen. Ni saltoak egiten egon nintzen eta txiribueltak, bueltak,... salto desberdinak egin genituen airean, baina beste batzuk blokeekin ibili ziren. Azkenean denak txorakerietan eta kolatzen hasi ziren, eta ni aspertu egin nintzen. Gero eskailera baten itxurako gauza bati zintzilik soka bat jarri nuen eta Tarzanena egiten hasi nintzen. Gero eta jende gehiago zegoenez, tirolina bat egiten hasi nintzen, baina jasotzeko ordua zenez ez nuen egin. Jaso genuenean, Arantxak musika lasai bat jarri zuen gu etzanda geuden bitartean, eta idazlana gogoratu genuen. Nik ia-ia lo hartu nuen.
Ez nuen oso-oso ondo pasa baina uste baino hobeto pasa nuen.

EGILEA:Ane






Arratsaldea gimnasioan ibili ginen , gimnasioa genuelako Arantxarekin . Gimnasioko atzealdean blokekin etxe bat egin genuen.
Etxean ibili nintzen, eta aspertu nintzenean minitrampean ibili nintzen . Ondoren Garbiñe eta Alaitzekin  tresna batekin bueltaka ibili nintzen.
Bukatzeko kanta lasai bat jarri zuen Arantxak eta gu  idazlanean zer idatziko genuen pentsatzen aritu ginen.
IRATI





Eskolako gimnasioan pasa genuen arratsaldea gure lagunekineta Arantxa izeneko irakasle batekin.Libre utzi zigun 1:30minutu.
Gauza asko zeuden:Minitranp bat zegoen, eta salto egiten duzunean koltxonetara erortzen zinen,blokeekin ere ibili ginen eta guztiak hartu eta etxe haundi-haundi bat egin genuen denen artean eta gu ume batzuk ginen, eta mutil bat aita. oso bihurriak ginen...,zirku moduko bat ere egin zuten sokekin.Oso ondo pasa genuen; zilindro moduko bloke bat zegoen eta han barruan ibili ginen. Baita bazegoen beste bloke bat koltxoneta modukoa ere, baina ez zen koltxoneta bat. Hor etzan eta gauza askotarako balio zuen:Masajea hartzeko...eta horrela bukatu zitzaigun arratsaldea, baina bukaeran  kanta goxo-goxo bat jarri eta arratsalde horretan nola  pasatu genuen pentsatu genuen. Oso-oso lasai egon ginen eta BIKAIN PASA GENUEN!!!!!!!
MIREN





Atzo arratsaldean gimnasioan denbora librea eduki genuen Arantxarekin.
Ni minitrampean  ibili  nintzen  txiribueltaka  ia-ia  arratsalde  osoa, eta  gero Anek  beste modu  batera  jarri  zuen. Azken hamar  minututan blokeekin  ibili nintzen. Oso-oso  ondo  pasa  nuen. Azkenik  musika  lasaigarria  jarri  zuen  Arantxak.
ARITZ





Gimnasioa  genuen egun batean, Arantxarekin gimnasiora joan ginen eta blokeak aterako zituela esan zuen.Geroago etxe handi bat egin genuen eta Arantxak minitramp bat jarri zuen .Baloiak ere atera zituen eta musika lasaia jarri zuen.Ni etxean egon nintzen denbora luzean eta gero minitrampolinean ibili nintzen. Ostera Mikelekin eta Cristianekin ibili nintzen brometan borrokan . Oso pozik eta barrez ibili ginen.Gero Arantxak jasotzeko esan zuenean, denak jasotzen hasi ginen, eta etxea  puskatu behar izan genuen. Ondoren Aratxak borobil batean jartzeko esan zigun eta etzateko inor ikutu gabe. Ni orduan oso ondo sentitu nintzen eta musika lasaia jarri zuen, eta bost minutu egon ginen etzanda. Ondoren begiak itxita idazlanerako zer idatziko genuen pentsatzen aritu ginen, eta gero etxera joan ginen.
JON





Gimnasioan  lagunekin  jolasten  ibili  ginen,  baina  ez  neskak           eta mutilak  aparte, denok  batera ibili  ginen. Alde batean  etxe  handi  bat  egin  genuen,  eta  minitramp  bat  zegoen gu jolasteko.  Ni  gehiena  etxean ibili  nintzen  eta  ni  ume  txikia  nintzen. Batzuk futbolean    ibili  ziren,  beste batzuk saskibaloian ibili ziren.Sokekin eginda zirku moduko bat ere bazegoen.Arratsaldea amaitzeko musika lasai batekin etzan ginen lurrean eta zer egin genuen pentsatu genuen
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!
NAHIKARI





Arantxarekin  gimnasioan  ibili  ginen. Arantxak  blokeak  atera  zituen  eta  minitranpolin  bat. Guk  gauza  horiekin  etxe  bat  egin  genuen.  Ni,Mikel,Jon,Nahikari,Miren,Nere... etxean  jolasten  ibili  ginen  arratsalde osoa  eta  oso-oso  ondo pasa  genuen.  Oso  ondo  pasatzen  ari ginen arratsaldean eta  denboa  bukatzean  etzan   egin   ginen  eta   idazlana   pentsatzen  aritu  ginen. Geroxeago  altxa  eta  borobilan  jarri  ginen zer  gustatu  zitzaigun  esateko.Lauretan etxera  joan  ginen.
ASIER





Astearte arratsalde guztietan bezala gimnasia eduki genuen Arantxarekin . Egun batez libre utzi zigun blokeekin jolasten gimnasioan. Denok batera  gauza asko egin genituen:atzeko aldean etxe handi bat egin genuen , aurreko aldean berriz minitramp bat jarri genuen, eta erdi aldean saskibaloiko kanasta zegoen eta baloiak ere bazeuden jolasteko . Ni gauza guztietan ibili nintzen:etxean , minitrampan eta baloiarekin . Nik oso ondo pasa nuen, ez nintzelako inorekin haserretu . Bukatzeko Arantxak musika lasai bat jarri zigun idazlan hau pentsatzeko .
JOSU





Astearte arratsalde batean Aratxarekin egin genuen gimnasioa.Arantxak libre utzi zigun arratsalde osoa.
Gauza asko zeuden:Minitramp, iskin batean blokez egindako etxetxo bat eta baloi bat.
Batzuk etxetxoan eta minitrampean ibili ziren, beste batzuk bakarrik minitrampean edo bakarrik etxetxoan.
Horietako bloke batzuk arraroak ziren, adibidez:Zilindro moduko bat, koltxoneta moduko bat hor ahal zenuela lo egin, masajeak emateko...,
Azkenik lurrean etzan ginen lasaitzeko eta idazlan hau pentsatzeko.Oso-oso ondo pasa genuen denak.
NERE
NERE





Atzo gure gelakoak joan ginen gimnasiora. Denak ibili ginen jolasten: Ane, Aritz eta ni. Orduan jende gehiago etorri zen, denak salto handiak egin genituen. Josuren saltoak gehiena gustatu zitzaizkidanak izan ziren. Gero besteak aita eta amatan ibili ziren: Mikel, Julene, Miren eta Jon..
Mikel eta Jon gerratan ibili ziren denbora askoz. Orduan musika entzun genuen eta lasaitu egin ginen.
CRISTIAN





Atzo arratsaldean  gimnasioan  librea eduki genuen. Arantxarekin egon ginen eta etxe bat egin genuen, baita minitranpa, eta baloiak atera zituen ere. Ondoren musika ere bai.
Blokeekin etxeak egin genituen eta gehienak etxean jolastu ziren, baina beste batzuk minitrampan ibili ziren. Azkenik  Arantxak kanta lasaigarria jarri zigun eta momentu horretan idazlanetaz pentsatzen hasi ginenAsko lasaitu ginen, eta oso ondo pasa genuen.
JULENE

 







































1 iruzkin:

  1. Kaixo kuadrila, arratsalde ederra pasa zenuten orokorrean, e? A ze nolako saltoak egin zenituzten minitrampean!!!! Ausartak zarete gero!
    Jarraitu horrelaxe, ondo ondo pasatzen eta guri horren berri ematen, eskertzen da ta.
    Aioooooooo.

    ErantzunEzabatu