Arratsalde batean gimnasian blokeekin jolastu eta etxe handi bat egin
genuen. Gero gimnasiako andereñoak minitramp bat jarri zuen.Mutil batzuk
baloiarekin ibili ziren: saskibaloian, futbolean… eta ondoren lasaitzeko musika
lasai bat jarri zuen.Bazegoen bloke handi eta urdin bat.Bloke horrekin Garbiñe
eta Iratirekin jolastu nintzen.Gero minitrampetik saltoka ibili ginen. Andereñoak
argazkiak atera zizkigun gu saltoka ibili bitartean. Nik oso-oso ongi pasa nuen
ez nintzelako hasarretu inorekin. Bukatzeko andereñoak musika lasai bat jarri
zuen eta lurrean etzan ginen, eta idazlan bat pentsatu genuen, gero idazteko.
ALAITZ
Arratsaldean irakaslearekin
borobilean jarri ginen.Gero irakaslearekin hitz egindakoan gauzak ateratzen hasi
ginen eta etxe bat egiten hasi ginen ni eta nire gelakoak.
Ondoren andereñoak
beste gauza bat atera zuen minitrampolin zena zuena. Salto egiteko zen eta ni salto
egiten hasi nintzen.Geroxeago salto egiten aspertu nintzenea,n beste gauza
batean ibili nintzen Irati eta Alaitzekin.Gauza luze eta borobila zen,kolore urdina eta horia
zen.Tresna horri guk labadora deitzen genion eta hor bueltaka-bueltaka ibili
ginen.Gero jasotzera esan zuen irakasleak eta jasotzen hasi ginen.Geroxeago
lurrean etzan ginen eta musika jarri zigun lasaitzeko, eta deskantsatzeko.Geroxeago
zer egin genuen hitz egin genuen.Ondoren motxilak hartu eta etxera joan ginen.
GARBIÑE
Arratsalde
batean gimnasian irakasleak guk nahi
genuena egiten utzi zigun.
Astearteo bezala
gimnasian minitrampean ibili ginen, aita eta amatan ... Ni oso-oso gustora egon
nintzen jolasten nire lagunekin. Eta oso
esperientzia ona eduki nuen astearte horretan. Gero baloiarekin ibili
nintzen. Jonekin burrukan ibili nintzen. Naikarirekin bloke borobil baten ibili
nintzen jolasten. Geroago pinoak pino-puente...egiten.Irakasleak trapu batzuk
eman zizkigun eta txorakeri batzuk egin
genituen. Azkenik, irakasleak gauzak gordetzeko esan zigun. Geroago lasaitzeko
esan zigun eta lurrean etzateko esan zigun. Kanta lasai bat jarri zigun eta idazlan hau pentsatu genuen..
MIKEL
Astearte arratsalde batean gimnasioan denbora librea eduki genuen. Ni
saltoak egiten egon nintzen eta txiribueltak, bueltak,... salto desberdinak
egin genituen airean, baina beste batzuk blokeekin ibili ziren. Azkenean denak
txorakerietan eta kolatzen hasi ziren, eta ni aspertu egin nintzen. Gero
eskailera baten itxurako gauza bati zintzilik soka bat jarri nuen eta Tarzanena
egiten hasi nintzen. Gero eta jende gehiago zegoenez, tirolina bat egiten hasi
nintzen, baina jasotzeko ordua zenez ez nuen egin. Jaso genuenean, Arantxak
musika lasai bat jarri zuen gu etzanda geuden bitartean, eta idazlana gogoratu
genuen. Nik ia-ia lo hartu nuen.
Ez nuen oso-oso ondo pasa baina uste baino hobeto pasa nuen.
EGILEA:Ane
Arratsaldea
gimnasioan ibili ginen , gimnasioa genuelako Arantxarekin . Gimnasioko atzealdean
blokekin etxe bat egin genuen.
Etxean ibili
nintzen, eta aspertu nintzenean minitrampean ibili nintzen . Ondoren Garbiñe
eta Alaitzekin tresna batekin bueltaka
ibili nintzen.
Bukatzeko kanta lasai bat jarri zuen Arantxak eta gu idazlanean zer idatziko genuen pentsatzen
aritu ginen.
IRATI
Eskolako gimnasioan pasa genuen
arratsaldea gure lagunekineta Arantxa izeneko irakasle batekin.Libre utzi zigun
1:30minutu.
Gauza asko zeuden:Minitranp bat
zegoen, eta salto egiten duzunean koltxonetara erortzen zinen,blokeekin ere
ibili ginen eta guztiak hartu eta etxe haundi-haundi bat egin genuen denen artean
eta gu ume batzuk ginen, eta mutil bat aita. oso bihurriak ginen...,zirku
moduko bat ere egin zuten sokekin.Oso ondo pasa genuen; zilindro moduko bloke
bat zegoen eta han barruan ibili ginen. Baita bazegoen beste bloke bat
koltxoneta modukoa ere, baina ez zen koltxoneta bat. Hor etzan eta gauza
askotarako balio zuen:Masajea hartzeko...eta horrela bukatu zitzaigun
arratsaldea, baina bukaeran kanta
goxo-goxo bat jarri eta arratsalde horretan nola pasatu genuen pentsatu genuen. Oso-oso lasai
egon ginen eta BIKAIN PASA GENUEN!!!!!!!
MIREN
Atzo arratsaldean gimnasioan denbora librea eduki genuen
Arantxarekin.
Ni minitrampean
ibili nintzen txiribueltaka
ia-ia arratsalde osoa, eta
gero Anek beste modu batera
jarri zuen. Azken hamar minututan blokeekin ibili nintzen. Oso-oso ondo
pasa nuen. Azkenik musika
lasaigarria jarri zuen
Arantxak.
ARITZ
Gimnasioa genuen egun batean, Arantxarekin gimnasiora
joan ginen eta blokeak aterako zituela esan zuen.Geroago etxe handi bat egin
genuen eta Arantxak minitramp bat jarri zuen .Baloiak ere atera zituen eta
musika lasaia jarri zuen.Ni etxean egon nintzen denbora luzean eta gero minitrampolinean
ibili nintzen. Ostera Mikelekin eta Cristianekin ibili nintzen brometan
borrokan . Oso pozik eta barrez ibili ginen.Gero Arantxak jasotzeko esan
zuenean, denak jasotzen hasi ginen, eta etxea
puskatu behar izan genuen. Ondoren Aratxak borobil batean jartzeko esan
zigun eta etzateko inor ikutu gabe. Ni orduan oso ondo sentitu nintzen eta
musika lasaia jarri zuen, eta bost minutu egon ginen etzanda. Ondoren begiak
itxita idazlanerako zer idatziko genuen pentsatzen aritu ginen, eta gero etxera
joan ginen.
JON
Gimnasioan lagunekin
jolasten ibili ginen,
baina ez neskak eta mutilak aparte, denok
batera ibili ginen. Alde batean etxe handi bat
egin genuen, eta
minitramp bat zegoen gu jolasteko. Ni gehiena
etxean ibili nintzen
eta ni ume
txikia nintzen. Batzuk
futbolean ibili ziren,
beste batzuk saskibaloian ibili ziren.Sokekin eginda zirku moduko bat
ere bazegoen.Arratsaldea amaitzeko musika lasai batekin etzan ginen lurrean eta
zer egin genuen pentsatu genuen
OSO ONDO PASA
GENUEN!!!!!!!!
NAHIKARI
Arantxarekin gimnasioan
ibili ginen. Arantxak blokeak
atera zituen eta
minitranpolin bat. Guk gauza
horiekin etxe bat
egin genuen. Ni,Mikel,Jon,Nahikari,Miren,Nere...
etxean jolasten ibili
ginen arratsalde osoa eta
oso-oso ondo pasa genuen.
Oso ondo pasatzen
ari ginen arratsaldean eta
denboa bukatzean etzan
egin ginen eta
idazlana pentsatzen aritu
ginen. Geroxeago altxa eta
borobilan jarri ginen zer
gustatu zitzaigun esateko.Lauretan etxera joan
ginen.
ASIER
Astearte
arratsalde guztietan bezala gimnasia eduki genuen Arantxarekin . Egun batez
libre utzi zigun blokeekin jolasten gimnasioan. Denok batera gauza asko egin genituen:atzeko aldean etxe
handi bat egin genuen , aurreko aldean berriz minitramp bat jarri genuen, eta
erdi aldean saskibaloiko kanasta zegoen eta baloiak ere bazeuden jolasteko . Ni
gauza guztietan ibili nintzen:etxean , minitrampan eta baloiarekin . Nik oso
ondo pasa nuen, ez nintzelako inorekin haserretu . Bukatzeko Arantxak musika
lasai bat jarri zigun idazlan hau pentsatzeko .
JOSU
Astearte arratsalde batean Aratxarekin egin genuen
gimnasioa.Arantxak libre utzi zigun arratsalde osoa.
Gauza asko zeuden:Minitramp, iskin batean blokez
egindako etxetxo bat eta baloi bat.
Batzuk etxetxoan eta minitrampean ibili ziren, beste
batzuk bakarrik minitrampean edo bakarrik etxetxoan.
Horietako bloke batzuk arraroak ziren, adibidez:Zilindro
moduko bat, koltxoneta moduko bat hor ahal zenuela lo egin, masajeak
emateko...,
Azkenik lurrean etzan ginen lasaitzeko eta idazlan
hau pentsatzeko.Oso-oso ondo pasa genuen denak.
NERE
NERE
NERE
Atzo gure
gelakoak joan ginen gimnasiora. Denak ibili ginen jolasten: Ane, Aritz eta ni.
Orduan jende gehiago etorri zen, denak salto handiak egin genituen. Josuren
saltoak gehiena gustatu zitzaizkidanak izan ziren. Gero besteak aita eta amatan
ibili ziren: Mikel, Julene, Miren eta Jon..
Mikel eta Jon
gerratan ibili ziren denbora askoz. Orduan musika entzun genuen eta lasaitu
egin ginen.
CRISTIAN
Atzo
arratsaldean gimnasioan librea eduki genuen. Arantxarekin egon ginen
eta etxe bat egin genuen, baita minitranpa, eta baloiak atera zituen ere.
Ondoren musika ere bai.
Blokeekin etxeak
egin genituen eta gehienak etxean jolastu ziren, baina beste batzuk minitrampan
ibili ziren. Azkenik Arantxak kanta
lasaigarria jarri zigun eta momentu horretan idazlanetaz pentsatzen hasi
ginenAsko lasaitu ginen, eta oso ondo pasa genuen.