2013(e)ko urt. 8(a)

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI ESKEINITAKO OLERKI ETA BERTSOAK

OLERKIAK OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI

2012KO GABONAK
4. MAILA


Gabonen zain gaude,
Olentzero eta Mari Domingiren zain.
Opariak etxera ekarrita,
a ze ezustekoa!
Guk opariak ireki
eta zein poza
eskatutakoa ekarri izana.

AXIER

Olentzero etorri da
gaur gure eskolara,
opariak banatzera
igo da gelara.
Bere ondoan Mari
Domingi dihoa,
niri eman didate
opari polita.
OLAIA


Olentzero maitea
bai tipo jatorra
Urte mordo bat eta
txuri du bizarra.
Sabela bete-bete
jan baitu txistorra.
Mari Domingi ere
izan da azkarra.
IRUNE

Ja, ja, ja
Olentzero eta Mari Domingi.
Ja,ja, ja
badatoz menditik.
Ja, ja, ja
umeak pozik.
Ja, ja, ja
jolasten ederki.
URKO

Latz eta hatz
Olentzeroren txondorrean ikatz.
Latz eta ari
Lorditzek traktorea eskatu Olentzerori.
Latz eta arra
jaialdian nintzen Pernando Amezketarra.
ARKAITZ G.S.

Heldu da heldu Eguberria,
loria sortuz bihotzari.
Piztu dut argia
dei egiteko Olentzerori,
ekar diezadan zorion eta opari
munduko haur guztiei.
ENERITZ

Olentzero etxez etxe,
zu beti ezin hobe.
Olentzerok hor du atea,
baina nahiago du tximinia.
Olentzero, Olentzero
zu beti bero-bero.
JULEN S

Non ezkutatu ote da nire poltsa beroa?
Lokartzean falta dut, hoztu egiten naiz eta.
Non aurkituko?
Mesedez, Olentzero, ekarri iezadazu, behar dut eta gauero.

ELAIA



Urtero bezala
menditik badator
opari mordoekin.
Umeak poz-pozik, tra la la. BIS
Denok zoriontsu utziz badoa,
hurrengo urte arte itxaron beharko da.
Tra la la itxaron beharko da.BIS

SAIDA

Olentzero joan zen
arrantza egitera
kriston intentziokin
zerbait harrapatzera.
Mobilez deitu zionean
lana falta zela
lasterka etorri zen
Mari Domingirena.
JULEN L

Eguberritan tripa beteta,
etxean zenbat afari,
gero kalera irtenez gero,
ume guztiak kantari.
Ezeren faltarik ez dugu eta,
ez ote zaigu nabari,
urte eder bat izan dadila,
Olentzeroren opari.
ARKAITZ G. O.

Gabon, Gabon
Gabonak din dan don.
Badatoz Olentzero eta Mari Domingi
eskuetan dituztela opari ugari.
Gabonak txuri-txuri, umeak kantari
Olentzero eta Mari Domingiri.
Hurrengo egunean etxeak opariz beterik,
eta horiek kaletik poz-pozik.
NAIARA

Olentzero eta Mari Domingiri eskerrik asko opari ederrak ekartzeagatik.
Orain espero dut ondo pasatzea eta disfrutatzea. Adibidez:
Mendian paseatzen
Hondartzan eguzkia hartzen
Astoa paseatzen
Jolasten. Eta abar.
IZARO

Kanpoan hotz, barruan bero.
Hemen dago gure Olentzero.
Olentzero, Olentzero,
gure etxean salda bero.
Olentzero, Olentzero,
Gabonak iritsi ezkero.


YULEN A

Oporrak direla eta
oso pozik gaude gu,
eskola bukatzeko
lan asko egin dugu.
Gure emanaldian
pozik pasa dugu
opari askorekin
poza eman digu.
Horra, horra
oporrak direla
etxean bero-bero
gaudela gustora.
Eskola utzi eta
denak oporretara
poz-pozik gabiltza eta
emozionatuta.
EIDER

Din dan don
kanpaia ari da
Din dan don
Olentzero badator.
Astoa opariz beteta
din dan don.

Trakatan trakatan
erregeak badatoz
Trakatan trakatan
oparien bila goaz.
Zer opari ederrak
trakatan trakatan.



MAIALEN

Gabonak dira eta oso pozik gaude,
gauza asko jango ditugu gelditu gabe.
Olentzero eta Mari Domingi tripa bete-bete,
mendira itzuliko dira hemendik astebete.
Opariak banatzen lan asko egin dute
eta hemen geratzea merezi dute.
Urte zaharra dator, Beastiko krossa ere,
ea animatzen diren eta plaza betetzen den.
Urtarrilean Erregeak zaldiz datoz
umeei opariak banatzeko prest,
zapatak garbi-garbi arbola azpian,
opariak jasotzeko hurrengo egunean.
                                                  HAIMAR

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina