2013(e)ko urt. 15(a)

AGENDA 21

Kaixo, guztioi:
Agenda 21 barruan, 4. mailakoei lantxo hau egitea egokitu zaigu eta hauxe izan da guk erabaki duguna, guraso guztiei informazio hau pasatzea jakinaren gainean jartzeko.

LANDARE ETA ANIMALIA EXOTIKOAK

Jakin arazi nahi dizuegu PANPA landarea eta zenbait animalia exotiko (karpa , dordokak…) oso kaltegarriak direla Berastegiko biodibertsitatearentzat .
Panpa landareak hazi asko botatzen ditu eta asko ugaritzen da. Bertako animaliek ez dute jaten eta ondoko landareak ez dira hazten.
Animali exotikoek, errekara botaz gero, beste animaliak jaten dituzte, asko handitzen dira eta bertako animaliekin bukatzen dute.

ZER EGIN DEZAKEGU ARAZO HORRI AURRE EGITEKO?

·        PANPA landareak hazia bota baino lehen, landarea ipurditik moztu.
·        Panpa landarea dutenei abisua pasa.
·        Animali exotikoekin aspertzen garenean errekara ez bota.
·        Dendara itzuli.
·        Ez erosi, ordez bertako animaliak erosi.
·        Etxean eduki eta ondo zaindu.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina