2023(e)ko mar. 22(a)

RAVELEN "BOLEROA" KURSAALEN


Maurice Raveli "Boléro" baletaren melodia ospetsua 1928ko udako goiz batean bururatu zitzaion, pijaman zegoela eta bere jaioterri Ziburuko hondartzara igeri egitera joateko puntuan zela. Ia 100 urte geroago, munduan gehien interpretatutako piezetako bat izaten jarraitzen duen melodia da.

Kontzertuan oso ondo pasa genuen, joan aurretik gorputz perkusioa landu genuen, gure musikako irakaslearekin eta han "Boleroa" jo zutenean ikasitakoa egin genuen. Ondoren, hondartzara joan ginen, han jolastu, bazkaldu, zuloak egin,... Ederki pasa genuen!!!

2023(e)ko mar. 7(a)

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

0. Guretzat garrantzitsua den emakumearengan pentsatu eta idatzi.

Postit batean guretzat garrantzitsua den emakume bat aukeratu dugu, zergatik aukeratu dugun idatzi eta berataz, talde handian hitz egin dugu. 

1. Ospakizunaren zergatia: 

1908ko martxoaren 8an, New Yorkeko “Cotton” izeneko ehundegi bateko 129 emakume greban hasi ziren eta lantegia okupatu zuten, lan-baldintza hobeak eskatzeko. Ugazabek gogor erantzun zuten, poliziari deitu zioten emakumeak handik atera zitzaten. Emakumeak ez ziren irten, eta, orduan, suzko lehergailuak bota zizkieten barnera. Lantegia kiskali egin zuten, emakumeak barnean zirela.

1910eko martxoaren 8a Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izendatu zen New Yorken hildako emakumeen oroimenez.

2. Aste honetan eskolan bi kanta hauek landu ditugu. Ea gustatzen zaizkizuen!!!

MariMore – Pirritx, Porrotx eta Marimototx

Nahi dudan modura ibiltzen naiz,

nahi dudan lekura iristen,

nahi dudan modura ibiltzen naiz,

nahi dudan lekura iristen.


Ni naiz argia,

ameslaria,

sorgin sorgina

nahi dudanean naiz atsegina.

Ni naiz morea,

emakumea,

herriko plazan

mundua jarriko dut nik dantzan.


Nahi dudan modura ibiltzen naiz,

nahi dudan lekura iristen,

nahi dudan modura ibiltzen naiz,

nahi dudan lekura iristen.


Ni naiz argia,

ameslaria,

sorgin sorgina

nahi dudanean naiz atsegina.

Ni naiz morea,

emakumea,

herriko plazan

mundua jarriko dut nik dantzan.


Sasi guztien azpitik

laino guztien gainetik,

sasi guztien azpitik

laino guztien gainetik.


Ni naiz argia,

ameslaria,

ni naiz morea,

emakumea.

Ni naiz argia,

ameslaria,

ni naiz morea

emakumea.


Printzesak eta printzeak. ESTI MARKEZ

 
 
Printzesa eder, printzipe guapo,
Mari errauskin edota zapo,
laranja erdirik ez ezazu bila,
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi eta ez
besteen begientzako,
-egin dorretxetik salto-,
aske bazara ez duzulako,
askatzailerik beharko.

Konplexuz gizen ta pisuz lumak
besteentzako panpin kuttunak,
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunak….
erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.

Bizitzak dauzka hainbat zutabe
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare,
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.

Gaurrak puskatzen du iragana
eta egunak gaua darama
eta hasten den bezain naturala
bukatzen da harremana.
Ez ezazu pasa bizitza osoa
begiratuz besteengana,
bila ezazu zeugan barna
zeu zara zeure zorionean
eragin gehien daukana.

Jardin haundi bat duten etxeak,
asko balio duten kotxeak,
bikote beti irrifartsuak,
instagrameko poseak.
Askatasuna ematen digu
topikoak birrintzeak,
inperfektu sentitzeak
ipuinetan bakarrik daude
printzesak eta printzeak.
 
3. Dena da posible, nahi duguna izan gaitezke. Sakatu beheko irudian, bideoa ikusi ahal izateko.


4. Bost urtetik aurrera, neskek mutilek baino muga handiagoak aurkitzen dituzte adimenduntzat hartzeko orduan, eta, ondorioz, beren gaitasunetan konfiantza galtzen hasten dira. Kontzeptu horri Dream Gap izena ematen zaio, eta bideo honek argi eta garbi erakusten du urteetan zehar emakumeok jaso duguna.

2023(e)ko mar. 1(a)

BERASTEGI KANTUAN - XALO XALO - JOSEBA TAPIA

 Kalekoa naiz, kaka zaharra,

ez dakit mozten, ez dakit mozten,

ez belar ona ez belar txarra!

Ze uste dute? Ze uste dute?

Aspaldi galdu nuen aparra!


Kalekoa naiz, kaka zaharra,

ez dakit mozten, ez dakit mozten,

bidea itotzen duen laparra!

Ze uste dute? Ze uste dute?,

Ezin kendu begiko makarra!


Segi segan,… x8


Kalekoa naiz, kaka zaharra,

ez dakit mozten, ez dakit mozten,

akerrak oker duen adarra!

Ze uste dute? Ze uste dute?

Ni ez naiz batzuk bezain azkarra!


Kalekoa naiz, kaka zaharra,

ez dakit mozten, ez dakit mozten,

adur txarreko egun baldarra!

Ze uste dute? Ze uste dute?

Ez dakit eta ez naiz bakarra!


Segi segan, . . x8


Kalekoa naiz, alajaina!

Badakit mozten, badakit mozten

egia saltzen duen mingaina!

Ze uste dute? Ze uste dute?,

Kalea beti izan da labaina!


Segi segan,.. x16


Xalo- xalo, xalo-xalo, xalo-xalo segi segan…x4