Kaixo, lagunak: Txanelan ugalketaren gaia lantzen ari gara, eta herriko lagun batek inkubadora bat ekarri zigun, bertan txitak nola jaiotzen ziren ikusi ahal izateko. Hemezortzi arrautza jarri genitun, eta hogeigarren egunean (berez hogeita bat izan behar omen dute) zazpi txita jaiota aurkitu genituen. Egunean zehar beste bost jaio ziren, eta hurrengo egunean, laguntza eskeinita bakarrik ezin zuelako, hamabostgarrena jaio zen. Hiru arrautzetan ez dira jaio ernaldu gabe zeudelako, (oilarrak lana handia egiten duen arren oiloak estaltzen, ez ditu arrautza guztiak ernaltzen). Prozesu guzti honen argazkiak erakusten dizkizuet zuek ere gozatu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina