2013(e)ko mai. 17(a)

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

LEKEITIO

Eguraldiak ez zigun asko lagundu. Dena den, ederki ibili ginen. Ea. ea...zer ezagutu genuen...HERRIA, FAROA, ITSASONTZI BIRTUALEKO IBILALDIA, KORAPILO TAILERRA...eta FESTA.








URTOKO ATSEDEN LEKUA

Agenda 21eko ekintzen barruan, aurten Urtoko atseden lekua aztertu dugu; aberastasunak eta hobetu beharrak. Emaitzak Udalari aurkeztu genizkion.





TXITAK JAIO DIRA

Kaixo, lagunak: Txanelan ugalketaren gaia lantzen ari gara, eta herriko lagun batek inkubadora bat ekarri zigun, bertan txitak nola jaiotzen ziren ikusi ahal izateko. Hemezortzi arrautza jarri genitun, eta hogeigarren egunean (berez hogeita bat izan behar omen dute) zazpi txita jaiota aurkitu genituen. Egunean zehar beste bost jaio ziren, eta hurrengo egunean, laguntza eskeinita bakarrik ezin zuelako, hamabostgarrena jaio zen. Hiru arrautzetan ez dira jaio ernaldu gabe zeudelako, (oilarrak lana handia egiten duen arren oiloak estaltzen, ez ditu arrautza guztiak ernaltzen). Prozesu guzti honen argazkiak erakusten dizkizuet zuek ere gozatu ahal izateko.