2019(e)ko aza. 15(a)

SENEGALEKOEI GUTUNA

Berastegiko biztanle batzuk, Senegalera joango dira eta beraien esker, hango eskolako neska-mutilekin harremanetan jarri gara. Beraiek hainbat argazki bidali dizkigute eta guk gutun bat idatzi diegu, gazteleraz egin behar izan dugu beraiek hobeto ulertzeko.


Gutunean, gure burua aurkeztu dugu eta Berastegi nolakoa den azaldu diegu. Argazki batzuk ere jarri dizkiegu.

Aitzaki honekin gauza pila bat ikasi ditugu:
- Senegal Afrikan kokatuta dagoela.
- Beraien hiriburua Dakar dela.
- Beraien hizkuntza ofizialak frantsesa eta wólof direla baina horietaz aparte, beste hizkuntza batzuk ere badakizkite.
- Hango gehienak, musulmanak dira eta gutxi batzuk kristauak. Baina hala ere, aintzinako jainko gehiago dituzte.
- Wolof hizkuntzan hainbat esaldi ikasi ditugu.


Eskolako sarreran kutxa bat jarri dute, erabiltzen ez ditugun betaurrekoak beraiei bidaltzeko.



Begira orain arte, zenbat betaurreko lortu ditugun!!!


2019(e)ko aza. 4(a)

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA

Aste honetako abestia "ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA" da. Eta hemen duzue kantaren koreografia, ikasteko aukera izateko. Disfrutatu eta dantzatu!!!