Aste hontako abestia "Buruz behera" izan da eta aste osoan zehar landu dugu. Asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu. Hemen daukazue kantaren bideoa, karaoke moduan abesteko. Abestu, dantzatu, kantatu eta gozatu!!!
BURUZ BEHERA
Batzutan azkar doa berez geldi dagoena,
dena desberdina da nor bere arabera.
Ba al dakizu ze forma duen munduak
buruz behera?
IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN,
SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN.
TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN,
IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN.
Itsasoa zeru da eta zerua itsaso,
seia bederatzia izan daiteke akaso.
Egi berrien bila biziko gera
buruz behera.
IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN,
SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN.
TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN,
IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN.
IKUSI NAHI BADEZU DESBERDIN,
SENTITU NAHI BADEZU DESEGIN.
TXORIAK BURUAN, HANKAK AIREAN,
IGO NAHI BADEZU NERE GAINEAN. (x2)
Etiketak
- AURKEZPENA (4)
- GAZTELERA (8)
- GORPUTZ HEZKUNTZA (4)
- HIZKUNTZA (42)
- IPUIN KONTAKETA (1)
- IRTEERAK (6)
- MATEMATIKA (3)
- PLASTIKA (4)
- TXANELA (11)
2019(e)ko ira. 20(a)
2019-2020 ikasturteko 4. mailako ikasleak
Kaixo!!! Gu 4. mailako ikasleak gara. Eskolako lehenengo egunean argazki hau atera ziguten, hamaiketakoa jan ondoren. Ederra zegoen txokolatezko ogitartekoa!!! Ondoren, jolas ezberdinak antolatu zizkiguten eta ederki pasa genuen. Oso pozik gaude eskolan hasi garelako!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)